Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak manifestazioa deitu du azaroaren 6rako, Bilbon
Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak dei egin du datorren azaroaren 6an Bilboko kaleak hartzeko, egungo hezkuntza sistema duala eraldatu eta izaera publikoko hezkuntza sare bakarraren aldeko manifestazioan.
Bilbon emandako prentsaurrekoan, Maribel Lopez de Luzuriaga Gasteizko Plataformako kideak, eta Ainara Jimenez Bilboko plataformako kideak adierazi dutenez "egungo hezkuntza sistema dual, klasista eta arrazistak eskola publikoa diskriminatzen du, segregazioa sortzen du eta bi mailatako ikasleak egotea sustatzen du". Hori dela eta, "premiazko" jotzen dute sistema "birplanteatzea eta eraldatzea", eta administrazioarentzat "erabateko lehentasuna" izan behar duela uste dute. Diotenez, "Espainiako Estatuko eta Europako erkidego segregatzaileenetako bat" da EAE.
Eskola publikoaren funtzio parekatzailean azpimarra jarri dute plataformako bozeramaileek: "Eskola publikoa da hezkuntzan dugun zerbitzu publikoa, doakoa eta unibertsala, denona eta denontzat, jatorrizko ezberdintasunak berdintzen dituena, inklusiboa den bakarra, euskal gizartearen kohesioari ekarpen handiena egiten diona eta baldintzarik zailenetan ere ikasle gehien euskaldundu duen eta gaur egun euskalduntzen dituen sarea", adierazi dute. .
Bilboko manifestazioaren antolatzaileen iritziz, hezkuntza "ezin da merkatuaren menpe egon" eta hezkuntzarako eskubidea "ezin da egon familien ahalmen ekonomikoaren baitan"; era beran, ohartarazten dutenez, bi eskaintza izateak, publikoa eta pribatua, diru publikoz finantzatutakoak eta kontzertazio unibertsalaren aterkipean, "lehia dakar ezinbestean", bi sareen edo sare bereko ikastetxeen artean.
Plataformaren ustez, "hezkuntza pribatu-itunduari mugak jartzeko garaia da", eta, beraz, eskaintza publiko nahikoa dagoen bitartean linea pribaturik ez irekitzea aldarrikatzen dute. Ildo horretan, sortzen diren ekimen pribatu guztiak diru publikoarekin baimendu, hitzartu eta sostengatzen dituen politikarekin amaitzeko beharra defendatu dute, derrigorrezko ez diren etapak barne (haur hezkuntza eta batxilergoa).
Hein berean, jaiotza-tasa jaisten ari direla, eta zentro pribatuekin egiten diren itunak datozen 6 urteetarako berritzear daudela ikusta, diru publikoa "modu bidezkoagoan" erabiltzeko eskatu diote Administrazioari.
Bestalde, beharrezko jo dute ikastetxeak publifikatzeko eta euskarazko murgiltze eredua orokortzeko araudi adostu bat sortzea.
"Gardentasuna"
Euskal Autonomia Erkidegoko balizko Hezkuntza Akordioari buruz, esan dute, "gardentasuna" behar dutela sare publikoko ordezkarien parte-hartzea bermatu eta hezkuntza-sareei, finantzaketari, murgiltze ereduari eta eskola-segregazioari buruz hausnartu behar duen prozesu horretan .
Zentzu horretan, ez dute nahi "egungo sistema duala legitimatuko duen akordio/lege bat, baizik eta eskola publikoa sistemaren erdigune bihurtuko duena", eta hori "ezinbestekoa da sistema inklusibo, ekitatibo eta ez segregatzaile baterantz aurrera egiteko".
Hori dela eta, Euskal Eskola Publikoa Harro Topaguneak Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuari eskatu dio "eskola publikoaren alde egiteko eta eskola-segregazioaren aurkako konpromiso argia erakusteko".
Gasteizko, Oiongo, Bilboko, Santurtziko, Oarsoaldeko, Astigarragako, Zabaleko bizirik Amurrioko, Donostialdeko, Lasarte-Oriako plataformak, Ordiziako Euskal Eskola Publikoko Komunitateak eta Goieskolak, EHIGE (Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkartea), HEIZE (Euskal Eskola Publikoaren Zuzendaritza Elkarteen Federazioa), Ikasle sindikatua, Ikasle ekintza, Gazte Komunistak eta LAB, STEILAS, CCOO, ESK eta CNT sindikatuek osatzen dute Euskal Eskola Publikoaz Harro plataforma.
Zure interesekoa izan daiteke
Kantauri itsasoko ura 25,2 graduan dago, inoiz baino epelago
Ekainean, normalean, itsasoko ura 18 graduren bueltan egoten bada ere, gaur, ekainaren 24an, Donostiako Aquariumean egindako neurketak Kantauri itsasoko ura 25,2 gradutan dagoela erakutsi du, inoiz baino beroago.
Anne Baskaran Egido gasteiztarraren "Zuriaren, zure, gure... jaiak" izango da aurtengo Gasteizko jaietako kartela
Egileak azaldu du kartelak "Gasteizko jaiak bizitzeko dauden modu anitzak" islatu nahi dituela.
Ertzaintzak Euskadin erregistratutako gorroto delituak % 18 jaitsi dira 2025ean
Kasu horiei buruzko txostenaren egileek jaitsiera hori tentuz interpretatzeko eskatu dute, delitu asko ez baitira salatzen.
Sanferminek 516 ekitaldi izango dituzte, eta protagonismo handiagoa hartuko dute aurten haurrek eta auzoek
Asteazken honetan aurkeztu dute egitarau ofiziala, askotarikoentzako musika, jolasak, erakusketak, su artifizialak, kirol jarduerak, antzerkia, kalejira, ganadu-feria eta prozesioa biltzen dituena. Txupina uztailaren 6an jaurtiko dute, eta festak eztanda egingo du hilaren 14ra arte.
Bilbok badu kartela Aste Nagusirako: "Besarkada urdin bat Bilborentzat"
Juan Manuel Martinez Rodriguezen obra abuztuaren 22tik 30era ospatuko den Bilboko Aste Nagusiaren irudi ofiziala izango da.
"Naruto" anime japoniar arrakastatsua, estreinakoz euskaraz, EITBren PRIMERAN plataforman
Ostegun honetan, ekainak 25, estreinatuko ditu PRIMERANek lehen bost atalak. Guztira 52 kapitulu eskainiko ditu, ostiralero bost berri, lehen aldiz euskaraz bikoiztuta. Estreinaldiaren bezperan, EITBk aurrestreinaldi esklusiboa antolatu du Bilboko egoitzan. Gaur izango da, 18:00etan, Multibox aretoan, eta lehen lau atalak izango dira ikusgai.
"Ihesi, norbera izateko": Trumpen Amerikatik ihes egin eta Euskal Herrian bizi diren transen familien testigantzak jaso ditu EITBk
Seme-alaba transak dituzten zenbait familiak Estatu Batuak utzi eta Euskal Herrira etorri dira. EITBk haien lekukotasunak bildu ditu Ihesi, norbera izateko dokumentalean. Lehenengo erreportajeak asteazken honetako albistegietan ikusi ahal izango dira.
Osakidetzak eTXERTOA ezarri du txertoen kontrola eta segurtasuna hobetzeko
Sistema Bilbo-Basurtu ESIko zenbait zentrotan probatzen ari dira, eta txerto bakoitzaren funtsezko datuak automatikoki erregistratu ahal izango dira eman aurretik.
Bi pertsona zauritu dira Leioako ostalaritzako lokal batean izandako gas-leherketa baten ondorioz
Gertakariaren ondorioz, kaltetutako eraikineko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte, eta udal-teknikariak kalteak ebaluatzen ari dira, Iparragirre kalean.
Zalduondoko (Araba) baso-sutea kontrolatzen saiatzeko lanean jarraitzen dute
Gaur goizaldean Galarreta mendiaren goialdean, Zalduondon (Araba), piztutako baso-suteak aktibo jarraitzen zuen 21:00etan, eta suhiltzaileek sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez.