Kontseilua
2023/05/10 - 15:14
Azaroaren 4rako manifestazioa deitu du Kontseiluak, ''oldarraldi judiziala'' salatzeko
"Maiatzaren 10eko adierazpena" agiria plazaratu du Bilbon Euskalgintzaren Kontseiluak, agerraldi jendetsu batean. "Mobilizazio soziala" eskatu du, euskararen aurkako "olatu erreakzionario larria" salatzeko. Hala, azaroaren 4rako manifestazioa deitu du Bilbon.
2023/05/10 - 14:33
"Mobilizazio soziala" eskatu du Kontseiluak, euskararen aurkako "olatu erreakzionario larria" salatzeko
Manifestazio baterako hitzordua jarri dute: azaroaren 4an, Bilbon. Hizkuntza-eskubideen alde dauden herritar guztiei egin diete parte hartzeko deia, "euskararen biziberritze prozesua arriskuan" dagoela ohartaraziz. "Elkarrekin eragiteko ordua da, desadostasuna kalean erakustekoa", esan dute.
2023/05/10 - 09:52
Albiste izango dira: Donald Trump kondenatuta, euskararen aurkako epaiak eta greba Bizkaiko erresidentzietan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/04/20 - 21:00
200etik gora eragilek eta kolektibo sozialek eskatu dute euskararen ofizialtasuna Nafarroan
Parlamentuaren aurrean egindako ekitaldi batean, ehun bat lagunek elkarretaratzea egin dute ofizialtasunaren aldeko agiria jakinarazteko. 206 sinatzailek bat egin dute dokumentu horrekin, eta laster alderdi politikoekin bilduko direla aurreratu dute, euren eskaria helarazteko.
2023/01/24 - 15:56
Adostasun sozialean sakondu eta euskalgintzatik kanpoko eragileekin adostasunak landu nahi ditu Kontseiluak
Euskalgintzaren Kontseiluak hezkuntza legea, euskararen ofizialtasuna, oldarraldi judizialari erantzutea eta adostasun sozialak zabaltzea izango ditu lehentasun heldu den urtean.
2023/01/03 - 15:45
Barakaldoko Udalak ez dio helegiterik jarriko azpikontratatutako langileen euskara eskakizunen epaiari
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren arabera, ezin zaie euskara eskakizun bera eskatu langile publikoei eta azpikontratatutako enpresa pribatu bateko langileei.
2022/12/15 - 14:19
Euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora zabaltzeko kanpaina abiatu dute, Euskararen Legearen 36. urteurrenean
Kontseiluak uste du lege berria egitea dela Nafarroan hizkuntza eskubideen arloko berdintasun eza iraultzeko modu bakarra.
2022/12/06 - 14:31
Euskara biziberritzeko "adostasunean sakontzea" bilatuko du Eskisabelek
Euskalgintzaren Kontseiluak 25. urteurrena ospatu du Durangon, sortu zen egun eta toki berean. Idurre Eskisabel idazkari nagusi berriak adostasunetan sakontzeko asmoa adierazi du bere lehen hitzartzean.
2022/12/03 - 14:10
Euskara irakas-hizkuntza izatea eskatu dute Kontseiluak eta ehunka profesionalek
"Euskal kultura ardatz izango duen euskal curriculuma" nahi dute, eta hezkuntza ez-arautua "osorik euskaraz garatzea".
2022/11/28 - 19:42
Idurre Eskisabelek Paul Bilbao ordezkatuko du Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi bezala
Abenduaren 6an Durangon irudikatuko da kargu hartzea, erakundearen 25. urteurreneko ekitaldian.
2022/11/05 - 18:51
Batuz Aldatu dinamikak eremu sozialetik politikora eraman nahi du euskararen normalizazioa lortzeko adostasuna
Euskalgintzaren Kontseiluak bultzatutako Batuz Aldatu dinamikaren baitan, hizkuntza politikaren inguruan adostasun politikoa lortzeko lanean ari den talde eragilea aurkeztu dute gaur Donostian.
2022/10/10 - 14:18
Hezkuntza Legeak "euskarazko eredu orokortu eta inklusiboa" jaso dezala eskatu dute Hezkuntzako eragileek
Hezkuntza Lege berriaren zirriborroari egin dizkioten proposamenak aurkeztu dituzte Kontseiluak, Ikastolen Elkarteak, EHIGEk, HEIZEk, Hik Hasik, ELAk, LABek eta STEILASek.
2022/09/26 - 15:39
ELAk, LABek eta Kontseiluak EAEko administrazioa 15 urtean euskalduntzeko proposamenak aurkeztu dituzte
Sindikatuek eta Euskalgintzaren Kontseiluak Eusko Jaurlaritzari eta alderdiei helarazi diete "epe zehatzak eta egingarriak" zehazten dituen oinarrizko proposamena, dekreturako aintzat har ditzaten. Esan dutenez, "gehiengo zabal baten babesa du".
2022/05/26 - 19:36
Ikus-entzunezko legeak "eskubideen urraketa betikotuko" duela salatu dute Kongresuaren aurrean
Galizieraren, euskararen, katalanaren eta asturieraren erakundeetako ordezkarien ahotan, "berdintasunerako aukera galdu da, eta legeak gure hizkuntzak ikus gabetuko ditu pantailetatik".
2022/05/21 - 22:00
Euskaraz bizitzeko eskubidearen aldeko manifestazioa, Donostian
Milaka lagun bildu dira gaur arratsaldean Donostian, Gazte Euskaltzaleen Sareak deitutako eta euskalgintzako hamaika eragilek babestutako manifestaziora. 17:30ean abiatu da manifestazioa Antiguako tuneletatik, "Euskara Aurrera" lelopean, gazte ugari tartean zirela.
2022/05/07 - 21:15
Hizkuntza-eskubideen aldeko aldarria ozen entzun da Iruñean
Milaka pertsona batu dira gaur Nafarroako hiriburuan Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako manifestazioan. Merezimenduen dekretuaren "atzerakadak" kritikatu dituzte eta, aldi berean, hizkuntza-eskubideen inguruan "gutxieneko" batzuk ezartzea eskatu diete alderdiei.
2022/05/07 - 11:40
PAI programaren legearen aurka manifestatzera deitu du Kontseiluak gaurko
Herritar guztien hizkuntza-eskubideen aldeko martxa deitu du Euskalgintzaren Kontseiluak, "Herritarrak ez gutxietsi" lelopean". Horren iritzian, PSNk eta Navarra Sumak adostutako ituna "zitala" da, euskararen kalterako, ingelesa erdigunean jartzen baitu.
2022/05/03 - 17:35
Kontseiluak "herritarren eskubideen aurkako erasotzat" jo du PAI programaren legea
Erakundeak salatu duenez, "egungo hezkuntza-ereduak ukatu egiten die milaka haur eta gazteri euskara ezagutzeko eskubidea", eta "zitala" iruditzen zaio ingelesa jakiteko balizko eskubidea erdigunean jartzea. Larunbateko manifestazioarekin bat egiteko deia egin dute.
2022/02/05 - 17:18
Euskalgintzaren Kontseiluak euskararen inguruko epaiari "batasunetik" erantzuteko deia egin du Laudion
Ehunka pertsona batu dira Gasteizko epaile batek Laudioko Udaleko lanpostuen hizkuntza-eskakizunen inguruan emandako epaiarekin desadostasuna agertzeko.
2022/02/05 - 16:34
Ehunka herritarrek egin dute bat Laudioko Udaleko lanpostuen hizkuntza-eskakizunen aurkako epaiaren kontra
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, ehunka herritar elkartu dira Laudioko Udaleko lanpostuen hizkuntza-eskakizunen inguruan emandako epaiarekin desadostasuna agertzeko. Epaile batek, 2020an euskara perfila ez betetzeagatik lanpostua galdu zuen langilea berriro onartzeko agindu dio Udalari.