Eustat
2020/03/06 - 11:42
Ekonomiak % 2,2 egin du gora 2019an, Eusko Jaurlaritzak aurreikusitakoa
Bestalde, enpleguak % 1,6 egin du gora; izan ere, 15.335 lanpostu sortu dira. Hala ere, ekonomiaren hazkundea 2018an (% 3) baino zortzi hamarren txikiagoa izan da.
2020/01/24 - 11:18
EAEko ekonomia % 2,2 hazi zen 2019an, Jaurlaritzak aurreikusitakoa
Enpleguaren hazkundea % 1,6koa izan zen iaz, 2018koarekin alderatuta.
2020/01/23 - 13:01
Euskadiko langabezia-tasa zazpi hamarren jaitsi da, eta % 9,6an kokatu da 2019an
Gainera, okupazio-tasak ere hobera egin du; izan ere, 11.000 pertsona gehiagok izan dute lana iaz. Gizonezkoetan eta emakumezkoetan izan da gorakada hori.
2020/01/22 - 12:24
Euskadira iritsitako turisten kopuruak % 3,7 egin du gora 2019an
EAEn, 2019an, 3,1 milioi turistaren sarrerak erregistratu zituzten; horiek 6,2 milioi gau eman zituzten. Bi kasuetan, datuak % 3,7 hazi dira, 2018koekin alderatuta.
2019/11/18 - 13:46
Jaiotzak % 6,1 gutxitu dira EAEn 2019ko bigarren hiruhilekoan
Jaiotza kopuruak % 7,5 egin du behera Gipuzkoan, % 5,8 Araban eta % 5,3 Bizkaian, aurreko urteko epe bereko datuekin alderatuta.
2019/10/18 - 13:32
Euskadiko langabezia tasa % 9,2koa izan da hirugarren hiruhilekoan
97.100 langabe zenbatu dituzte EAEn, hiru hilabete lehenago baino 3.200 gutxiago.
2019/10/17 - 13:02
Euskadik biztanleriaren marka hautsi du, 2.188.017 pertsonarekin
Biztanleria hiru lurraldeetan handitu da azken 20 urteetan, baina Araban eta Gipuzkoan hazi da gehien.
2019/10/15 - 21:05
Ane eta Markel, izen erabilienak jaioberrien artean
Nesken artean, Ane, June eta Laia izan dira izen erabilienak 2016 eta 2018 urteen artean. Mutiletan, berriz, Markel, Jon eta Julen.
2019/09/24 - 13:28
Jaiotzen kopuruak % 4,3 egin du behera EAEn 2019ko lehen hiruhilekoan
Euskadiko hiru lurraldeetan izan da beherakada. Urtarriletik martxora arteko epean, 3.710 haurtxo jaio ziren Euskal Autonomia Erkidegoan.
2019/09/23 - 15:17
Esportazioek % 9,4 egin dute behera uztailean EAEn
Urtarrila eta uztaila bitartean esportazioak 15.198,4 milioi euroraino iritsi dira, aurreko urtean lortutakoak baino % 0,8 gutxiago.
2019/09/20 - 13:46
EAEko ekonomia % 2,2 hazi da bigarren hiruhilekoan, baina BPGaren igoera murriztu da
Bestalde, enpleguak % 1,7 egin du gora 2019ko bigarren hiruhilekoan, urte arteko tasan (lehen hiruhilekoan baino hamarren bat gutxiago), eta % 0,5 hiruhileko artean.
2019/08/28 - 13:42
BPG per capita altuena duten EBko zortzi herrialdeen artean dago Euskadi
2017an, Europako batezbestekoa 21 puntutan gainditu zuen, Eustatek asteazken honetan argitaratutako datuen arabera.
2019/08/14 - 14:45
EAEko jaiotza-tasa Europako bigarren txikiena da
Eustaten arabera, 2012 eta 2017. urteen artean "asko" murriztu da jaiotza-tasa EAEn.
2019/07/30 - 13:13
EAEko ekonomiak % 2,3ko hazkundeari eutsi dio bigarren hiruhilekoan
Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzaren hazkunde aurreikuspenak bete dira, 2019an % 2,3ko hazkunde ekonomikoa izango zela iragarri baitzuen Urkulluren Gobernuak.
2019/07/19 - 17:02
% 9,6ko langabezia tasa EAEn, 2019ko bigarren hiruhilekoan
Lanean dauden pertsonen kopurua % 1,2 igo da. Zerbitzuen sektorean eta eraikuntzan izan dira igoera nabarmenenak; industrian eta lehen sektorean, aldiz, behera egin du landunen tasak.
2019/06/25 - 15:36
Murriztu egin da gizon eta emakumeek etxeko lanei eskainitako denboren arteko tartea
Murriztu arren, emakumeek gizonek baino 0,7 ordu gehiago egiten dute lan etxean. Lanpetutako emakumeek asebetetze handiagoa adierazten dute seme-alabak eta mendekotasuna duten pertsonak zaintzean.
2019/06/07 - 14:46
EAEko ekonomia aurreikusitakoa baino hamarren bat gehiago hazi da lehen hiruhilekoan
Eusko Jaurlaritzak "positibotzat" jo ditu EAEko BPGren datuak eta ez du baztertzen 2019rako iragarritako hazkunde aurreikuspenak aldatzea.
2019/06/03 - 21:08
Alokairuaren prezioa mugatzea eskatu du ELAk, goraka jarrai ez dezan
Halaber, etxeak hutsik dituzten jabeak zigortzea galdegin du. Urteko lehen hiruhilekoan alokairuaren batez besteko prezioa berriro garestitu da: 1.047,7 eurotan ezarri dute.
2019/04/17 - 14:18
Langabezia tasa % 10,2ra jaitsi da EAEn 2019ko lehen hiruhilekoan
Lanik gabe dauden emakume kopuruak gora egin du (4.800 emakume gehiago lan gabe). Oro har, lanean ari den pertsona kopuruak % 0,2 egin du behera (2.300 pertsona), 935.100 langiletan kokatu arte.
2019/04/05 - 22:31
Euskal herritarren bizi-itxaropena 10 urte luzatu da 1976az geroztik
Euskal herritarren bizi-itxaropena 10 urte luzatu da 1976az geroztik. Hain zuzen ere, batez beste, 80,4 urte bizi dira gizonak, eta 86,3 urte emakumeak.