Euskal unibertsitateetako ikasleen kopuruak gora egin du 2018/19 ikasturtean
Eustatek landutako datuen arabera, 2018/19 ikasturtean, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitateek 67.374 ikasle izan dituzte guztira; hau da, aurreko ikasturtean baino % 0,9 gehiago. Bigarren urtez jarraian egin du gora matrikulakopuruak.
Graduko ikasleak ikasle guztien % 84 izan dira, eta % 0,5eko igoera izan du, aurreko ikasturtearen aldean. Gainerako % 16a graduondoko ikasketetan (master ofizialak eta doktoregoak) matrikulatu da; % 1eko eta % 6,5eko gorakadak izan dituzte, hurrenez hurren.
Unibertsitate publikoak unibertsitateko ikasleen % 72 du; azken zortzi urteotan, ehuneko 7 puntu galdu ditu. Graduko ikasketetan, ehunekoa bera izan da (% 72). Masterrak egiten dituzten ikasleen ehunekoa % 62ra jaitsi da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren doktoregoen kasuan, berriz, % 87ra igo da.
Ikasketak egiteko lurraldeari dagokionez, ikasleen % 59k Bizkaiko unibertsitateetan egin dituzte ikasketak, % 29k Gipuzkoako unibertsitateetan eta % 12k Arabakoetan.
Emakumeen kopurua handiagoa da graduko ikasketetan; ehuneko 9 puntuko desberdintasuna dago gizonen aldean. Nabarmentzekoa da 18 eta 21 urte bitarteko ikasleen kasuan emakumeen kopurua gizonena baino ehuneko 11 eta 14 puntu bitartean handiagoa dela; hala ere, geroago bi sexuen kopurua parekatu egiten da. Doktoregoak direla eta, emakumeek duten aldea txikiagoa da (3 puntukoa), eta masterretan, berriz, bi sexuen kopurua parekatuta dago.
Eskolatze-tasa
Datuek jasotzen dutenez, 18 urteko gazteetan, EAEn, unibertsitate-ikasketei lotutako eskolatze-tasa, autonomia-erkidegoen artean alderatuta, % 44koa da; zerrendako bigarren erkidegoa da, Madrilen atzetik (% 52), Estatuko batezbestekoa baino ehuneko 11 puntu gehiagorekin.
22 urteko ikasleetan, unibertsitateko ikasleen proportzioa %36koa da, eta tasarik handiena duen hirugarren autonomia-erkidegoa da, Madrilen (% 52) eta Gaztela eta Leonen atzetik (% 39). 24 urteko ikasleen kasuan, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko ehunekoa % 17 da, hau da, Estatuko batezbestekoa baino pixka bat baxuagoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateren batean graduko ikasketetan matrikulatuta dauden 56.845 gazteetatik, erdiak honako ikasketa hauetako batean matrikulatu dira: Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza (5.683), Lehen Hezkuntza (4.007), Zuzenbidea (3.508), Psikologia (2.766), Haur Hezkuntza (2.140), Ingeniaritza Mekanikoa (2.138), Medikuntza (1.840), Erizaintza (1.492), Gizarte Hezkuntza (1.489), Industria Teknologiaren Ingeniaritza (1.431), Gizarte Lana (1.338) eta Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza (1.256).
Generoak erabakigarria izaten jarraitzen du unibertsitate-ikasketak aukeratzeko orduan; titulazioen % 36an emakumeak dira gehiengoa, beste % 39an gizonak dira gehiengoa, eta titulazioen % 25ean baino ez dago orekatuta bi sexuen kopurua.
Nabarmentzekoak dira emakumeen % 80ko ehunekoa baino handiagoa duten gradu batzuk: Haur Hezkuntza, Pedagogia, Erizaintza, Hizkuntza Modernoak eta Kudeaketa, Itzulpengintza eta Interpretazioa eta Kultura Ondareen Kontserbazioa eta Zaharberritzea.
Aldiz, Ikasleen laurden bat baino gutxiago emakumeak dituzten titulazio guztiak ingeniaritzaarlokoak dira. Gainera, lau titulaziotan gizonen presentzia % 90etik gorakoa da, honako hauetan: Itsas Ingeniaritza, Komunikazioen Ingeniaritza elektronikoa, Ingeniaritza Mekatronikoa eta Automobilgintza Ingeniaritza. Azkenik, parekotasunik handieneko graduak honako hauek izan dira: Matematika, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Ingurumen Zientziak, Arkitektura Teknikoa eta Kimika Ingeniaritza.
2019an ikasketak amaitu zituzten 12.993 gazteetatik 9.316k graduatu-titulua jaso zuten, 3.219k master ofizialeko titulua eta 458k doktoretza. Aurreko ikasturtearekin alderatuta aldaketa txikia izan zen gradu eta masterretan, baina gainditutako doktorego-tesien kopurua % 25 handitu zen.
Gizarte zientzien eta zientzia juridikoen adarrak ikasitako pertsonen erdiak hartu zituen, eta osasun-zientzien eta -zientzien adarretako tituluak izan ziren gutxien agertu zirenak, % 6 eta % 7, hurrenez hurren.
Zure interesekoa izan daiteke
Urnietako mendizale bat hil da Pic du Midi d'Ossautik jaisten ari zela
Pic du Midi D'Ossau. Argazkia: Philippe Serrand
Sanferminetako txupinazoa
Gironako sutearen bilakaera ona da eta gauean zehar egonkortzea aurreikusten dute
Larunbat arratsaldeko azken orduan, Salvador Illa Generalitateko presidenteak iragarri du, "zuhurtzia osoz", Gironako Les Gavarreseko sutearen bilakaera ona dela eta suhiltzaileek gauean egonkortzea aurreikusten dutela. Suak 2.200 hektarea kiskali ditu eta 12.000 pertsona konfinatuta daude.
Sanferminetan ere indarkeria matxistaren kontra borrokatzeko aldarria ozen entzun da Iruñeko kaleetan
Itaia emakumeen mugimendu sozialistak deituta, manifestazio jendetsua egin dute arratsaldean Nafarroako hiriburuan. La Manada auziaren 10. urtemugan eta matxismoa gogortzen ari den honetan, antolatzeko eta borrokatzeko deia egin dute ehunka gaztek.
Manteroen aldeko kolektiboek "manteroak zapaltzeko mekanismo gaiztoa" salatu dute Bilbon
Beste bizibiderik ez duten manteroei isunak eta espetxe zigorrak ezartzen dizkieten bitartean, eta udaltzaingone jazarpena pairatzen duten bitartean, falsifikazioaren negozioaren konplize diren marka handiek poltsikoak betetzen dituztela salatu dute hainbat mantero eta herritarrek Mbolo Moye Doole eta Manteroekin Bat kolektiboek deitutako protestan.
San Fermin usaina dario jada Iruñeari
Txupinazorako egun gutxi falta diren honetan, kolore zuri-gorria nagusitzen hasi da Nafarroako hiriburuan. Ostalariak eta dendariak lanpetuta daude, prestaketa lanei azken ukituak ematen.
La Manada auziaren prozesu judizialak gizartearen haserrea piztu zuen
Bi auzitegik ez zuten ez larderiarik ez indarkeriarik ikusi 2016ko uztailaren 7an bost gizonek emakume bati egindako talde-erasoan, eta 2018an abusuagatiko zigorra eman zuten. Bitartean, kaleetan, Iruñean aurrena eta estatu osoan gero, oihu bat zabaldu zen: "Ez da abusua, bortxaketa da". Azkenean, aldarri zena, epai irmo batean islatu zen.
Gazte bat atxilotu dute Urretxun, pisukideari labanaz eraso egitea egotzita
Biktima, 23 urtekoa, Zumarragako Ospitalera eraman dute, aurpegian eta bularraldean zituen ebakiak sendatzeko.
Bypassa ezarri dute N-1 errepidean, Tolosa parean eta Donostiarako noranzkoan, igandera arte
Zorua hobetzeko lanak tarteko, bide zati horretan errei bakarra izango da noranzko bakoitzean.
Beroagatik alerta laranja ezarri dute astelehenerako ia Hego Euskal Herria osoan
Araban eta Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean 38 ºC-rainoko maximoak espero dira, eta 41 ºC-rainokoak Foru Erkidegoaren erdialdean eta Erriberan. Kostaldean, Pirinioetan eta Nafarroako Kantauri isurialdean abisu horia ezarri dute eta termometroa 33-36 graduraino igoko da bertan.