EAEko jaiotzak % 3,8 murriztu ziren 2019ko laugarren hiruhilekoan
2019ko laugarren hiruhilekoan 3.842 haur jaio ziren EAEn, aurreko urteko epe berean baino % 3,8 gutxiago, Eustaten datuen arabera.
2019ko udazkenean ama izan ziren emakumeen % 28,4 atzerritarrak ziren, 2018ko epe bereko % 26,6koa baino portzentaje handiagoa. Araba ehuneko horretatik gora kokatu zen, % 38,9ra iritsi baitzen, eta, ondoren, Gipuzkoa, % 29rekin; Bizkaian, berriz, nazionalitate espainiarrik ez zuten amak % 24,7 izan ziren.
Lurraldeka, Bizkaian % 2,7 hazi da jaiotzen kopurua, 2018ko hiruhileko berarekin alderatuta, eta guztira 2.006 haur jaio dira. Araban, aldiz, 619 haur izan dira, % 6,1 gutxiago, eta Gipuzkoan, 1.217 jaiotza berrirekin, % 11,9koa izan da jaitsiera, betiere 2018ko hiruhileko berarekin alderatuta.
Amen % 80k baino gehiagok 30 urtetik gora zituzten
Jaiotzak adinaren arabera banatuz, 35-39 urteko amen ehunekoa % 35,2koa da; beraz, talde hori da nagusi hiruhileko honetan eta, ondoren, 30-34 urteko amena, zeinen artean erditzeen % 34,5 gertatu baitziren. 25-29 urteko taldearen ekarpena % 12,7koa izan zen. 40 urtetik gorako amek (% 11) 25 urtetik beherakoak gainditu zituzten (% 6,6).
Amatasunaren adina ere aldatu egiten da nazionalitatea kontuan hartzen bada. Izan ere, atzerriko amen batez besteko adina 30,9 urtekoa izan zen, eta espainiar nazionalitatea dutenena, berriz, 34,5 urtekoa.
Ezkondu gabeko amek izandako haurren ehunekoa % 45ekoa izan zen
2019ko laugarren hiruhilekoan ezkontzatik kanpo izandako jaiotzak guztizkoaren % 45 izan ziren, 2018ko epe berean erregistratutakoa baino % 0,4 puntu txikiagoa.
Jaiotza-ordenaren arabera, erdiak, 1.941 (% 50,5), lehen seme-alabak izan dira; 1.418 (% 36,9) berriro erditu diren amenak izan dira; hirugarren eta ondorengo seme-alabak 483 izan dira (% 12,6).
2019ko 4. hiruhilekoan izandako jaiotza guztietatik 1.334 urrian izan ziren, 1.289 azaroan eta 1.219 abenduan.
2019ko balantzea
2019. urte osoa hartuz gero, jaiotzen behin-behineko kopurua 15.400 izan zen, hau da, 690 (-% 4,3) gutxiago, 2018ko datuekin alderatuta. Beherakada hori hiru lurraldeetan gertatu zen, baina bereziki nabarmena izan zen Gipuzkoan, % 6,2koa izan baitzen, 337 jaiotza gutxiagorekin; Araban % 4,4koa izan zen (119 jaiotza gutxiago), eta Bizkaian % 2,9koa (234 jaiotza gutxiago).
Zure interesekoa izan daiteke
Artxandako tuneletako Deustuko tartea bihar irekiko dute berriro
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Gizon bat atxilotu dute Angelun 10 urteko alabari sexu-abusua egitea leporatuta
Erasoak ikasturte barruko oporretan jazo dira, neskatoa aitaren etxean zegoen bitartean. Epailearen aginduz, gizona espetxeratu egin dute, behin-behinean.
Zisterna-kamioiak ura Karrantzara eramaten hasi dira, hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, egunero, 250 metro kubiko eramango ditu foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
Migratzaileak Ceutan sartzea ekintza antolatua izan zen ala ez ikertzen ari da Auzitegi Nazionala
Maria Tardon epaileak aurretiazko eginbideak abiatu ditu, eta Polizia Nazionalari txostena egin dezala eskatu dio, uztailaren 30ean eta 31n Ceutara iritsitako migratzaile kopuru handiak erakunde kriminal batek hitzartutako edo zuzendutako jarduera izan ote zen argitzeko.
Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu
Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.
betiONek bere zerbitzua zabalduko du nahi ez den bakardadea detektatzeko eta 1.500 zaintzaileri laguntzeko
Telelaguntza-zerbitzu publikoak bakardade-arriskuan dauden erabiltzaileentzako plan pertsonalizatuak gehituko ditu, eta adineko edo mendeko senitartekoak etxean zaintzen dituztenentzako laguntza zabalduko du. Hortaz, uztailean iragarritako telelaguntza prediktibo eta aurreratuaren hedapena osatu egingo da.
Zer da 764 sarea, Gipuzkoako 10 ikastetxetan tiroketa-mehatxuak egin zituen erakunde kriminala
Ertzaintzak, Esquadra Mossoekin eta Guardia Zibilarekin batera, 17 urteko adingabe bat atxilotu du Gipuzkoan. Gazte hori Espainiako Estatuan erakunde transnazional horren erreferente nagusia da, eta gazte kalteberen sextortsio, mehatxu eta manipulazio delituengatik ikertzen ari dira.
Jaien hasiera dela eta, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazako landare-eskultura kendu dute
Urtero bezala, Andre Maria Zuriaren jaiak direla eta, Gasteizko Udalak aldi baterako kenduko du Andre Maria Zuriaren plazan dagoen landare-eskultura, jende gehien biltzen den ekitaldietan kaltetu ez dadin.
Kerman Villateren gurasoak, Gasteizko alkateari: "Hitzemandako barne-ikerketa abiatuko duzu orain?"
Radio Euskadiko erreportaje batek zabaldu duenez, Mitika diskotekako atezainek gutxienez lau gazteri eraso egin zieten Kerman Villate hil aurreko hilabeteetan. Kermanen gurasoek salatu dutenez, atezainek gutxienez 22 eraso egin dituzte; horietako 13, Gasteizko Udalak berak Arartekoari aitortuta.
37 urteko gizon bat atxilotu dute, N-634 errepidean, Zornotza parean, txirrindulari bat autoarekin harrapatu eta hiltzeagatik
Uztailaren 25ean Zornotzan 82 urteko txirrindulari bat harrapatu zuen ibilgailuaren jabea atxilotu egin dute, Bilbon. Gidariak ihes egin zuen istripuaren tokitik, eta biktima egun horretan bertan hil zen, Gurutzetako Ospitalean.