Turismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadira iritsitako turisten kopuruak % 3,7 egin du gora 2019an

EAEn, 2019an, 3,1 milioi turistaren sarrerak erregistratu zituzten; horiek 6,2 milioi gau eman zituzten. Bi kasuetan, datuak % 3,7 hazi dira, 2018koekin alderatuta.
2019an, aurreko urtean baino turista gehiago heldu ziren EAEra. EiTBren bideo bateko argazkia.
2019an, aurreko urtean baino turista gehiago heldu ziren EAEra. EiTBren bideo bateko argazkia.

3.184.904 milioi turista sartu ziren Euskadira 2019an, hau da, 2018an baino 113.774 gehiago, eta turista horiek 6.265.610 gau eman zituzten EAEn, aurreko urtean baino 225.087 gehiago. 2018ko datuekin alderatuta, EUSTAT Euskal Estatistika Erakundearen arabera, % 3,7ko gorakada izan da, bi kasuetan.

Lurraldeka, turisten sarrerak % 6,3 igo ziren Gipuzkoan, eta % 3,7 Bizkaian. Araban, aldiz, % 3,4 egin zuten behera, EUSTATek zehaztu duenez.

Egonaldiaren iraupena 1,97 egunekoa izan da 2019an, aurreko urteko datuari eutsita, eta betetze-mailak % 0,6 egin du gora, guztira % 57,4koa izan baita.

Euskadiko hoteletan eguneko batez besteko prezioa 93,4 eurokoa izan zen, hau da, 2018an baino % 3,2 gehiago. Gaueko egonaldien batez besteko prezioa 72,4 eurokoa izan zen Araban (% 1 egin zuen gora), 85,8 eurokoa izan zen Bizkaian (% 2,7ko gorakada), eta 109,7 eurokoa (% 3,7 garestiago), berriz, Gipuzkoan.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X