Feminismoa
2024/07/09 - 15:04
Intentsitate handiko hiru sexu eraso salatu dituzte sanferminetan
Iruñeko Mugimendu Feministak eta Herri Mugimenduak intentsitate txikiko beste sei erasoren berri ere eman dute, eta guztiak gaitzetsi dituzte. Gainera, hedabideei eskatu diete ez ditzatela erasotuak "berriro biktimizatu, mota guztietako detaile morbosoak kontatuz".
2024/07/06 - 17:18
Ondarroatik Donostiara, itsasoa emakumeena ere badelako
Ondarroa-Donostia-Ondarroa ibilbidea egingo dute Ondarroako Andrak Erramutan taldeko 37 emakumeek. Donostiara 20:00ak aldera iritsiko direla aurreikusi dute, baina geldialdi berezia egin dute Orion lehenago.
2024/07/02 - 23:36
Berdintasun ministroak "koordinazio arazo bat" onartu du azken hilketa matxisten ostean
"Koordinazio akatsak non gertatzen diren eta koordinazio hori non hobetu aztertu behar dugu, hor ere arazo bat antzeman baitugu", ziurtatu du Ana Redondok.
2024/07/01 - 22:41
Iruñeak omenaldia egin dio Nagore Laffageri, 2008ko sanferminetan eraildako erizainari
Ehunka pertsonak duela 16 urte eraildako gipuzkoar gaztea gogora ekarri dute, eta Nafarroako indarkeria matxistaren erreferente gisa omendu dute. Hala, ekitaldia indarkeria matxistaren aurkako aldarrikapena izan da, erizain gaztea gogoan.
2024/06/30 - 17:02
Alarde parekideak normaltasunez desfilatu du Irungo kaleetan
2.200 pertsona baino gehixeagok hartu dute parte, eta Irungo kaleetan barrena ibili ondoren San Juan plazara iritsi dira. Hainbat ordezkari politiko eta instituzional hurbildu dira Irunera, babesa ematera.
2024/06/30 - 15:42
Alarde parekideak Irungo kaleak zeharkatu ditu, ehunka pertsonak babestuta
Desfile horretako jenerala, Maite Bergara, arrapaladan sartu da plazan, eta, haren atzetik, desfile mistoko gainerako agintariak, Thania Pazos Elkarrekin Irungo zinegotziaren eskutik hiriko bandera jaso dutenak. 10:30 aldera atera da, eta istilurik gabe desfilatu du.
2024/06/28 - 23:18
Elkarretaratze jendetsua egin dute Urruñan, desagertutako emakumearen kasua salatzeko
Baionako prokuradorearen arabera, hipotesia nagusia hilketa matxista da, baina oraindik ezin izan dute gorpua aurkitu. Eragile feministek salatu dutenez, sistemak huts egin du beste behin emakumeen ongizatea eta bizia babesteko orduan, eta baliabide gehiago eskatu dituzte horretarako.
2024/06/23 - 22:35
Ultraeskuinaren igoerak euren eskubideak arriskuan jartzen dituela ohartarazi dute milaka emakumek Frantzian
Emakumeen eskubideen aldeko 200 talde eta sindikatuk deitutako martxak izan dira Frantzia osoan, hauteskundeetarako astebeteren faltan, eskuin muturrak irabaztea euren eskubideen kalterako izango dela ohartaratzeko, martxoan Konstituzioan onartutako aborto-eskubidea, kasu.
2024/06/18 - 23:25
Balearretako Parlamentuko presidenteak frankismoko biktima baten argazkia hautsi eta 2 diputatu kanporatu ditu
Gabriel Le Senne (Vox) Balear Uharteetako Parlamentuko presidenteak Mercedes Garrido eta Pilar Costa diputatu sozialistak eta Ganberako Mahaiko kideak kanporatu ditu osoko bilkuratik, hildako errepublikarren argazkiak erakusteagatik, Memoria Demokratikoaren Legea indargabetzeko saioan.
2024/06/18 - 10:06
June Fernandez, haurdunaldi subrogatuez: "Estereotipoekin apurtu beharra dago"
June Fernandez kazetari eta feminista bilbotarrak ''Aingeruak eta neskameak'' liburua kaleratu berri du.
2024/06/14 - 22:44
"Abortu" hitzik ez, Ukrainarentzako laguntza gehiago eta Venezuelari abisu berri bat G7aren bileran
Alemania, Kanada, AEB, Frantzia, Italia, Japonia eta Erresuma Batuko agintariek geopolitikako gaiak jorratu dituzte goi-bileran, eta negoziazioen emaitzak 36 orrialdeko adierazpen batean bildu dituzte.
2024/06/07 - 20:33
Gizon batek emaztea eta horren semea hil ditu Valentzian
Ondoren, erasotzaileak bere buruaz beste egin du. Hiru gorpuak Benaguasil herriko etxebizitza batean aurkitu dituzte, eta Guardia Zibilak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
2024/05/22 - 13:41
EAEko genero berdintasunaren indizea 74,5 punturaino igo da
2021eko azken datuen arabera, EBko batezbestekoaren gainetik geratu da EAE, baina Espainiako eta Frantziako Estatuen indizeen azpitik. Adierazle horrek berdintasunaren alorrean sei arlotan (Enplegua, Dirua, Ezagutza, Denbora, Boterea eta Osasuna) egindako aurrerapauso sozialak neurtzen ditu.
2024/05/21 - 22:54
PSOE bakarrik geratu da, eta Kongresuak ez du proxenetismoaren aurkako legea onartu
PPk, Sumarrek, ERCk, Juntsek, EAJk eta EH Bilduk kontra bozkatu dute; Podemos eta Vox abstenitu egin dira, eta PSOErekin batera Coalicion Canariak, BNGk, UPNk eta Jose Luis Abalosek baino ez dute baiezko botoa eman. 184 aurkako boto izan dira, aldeko 122 eta 36 abstentzio.
2024/05/21 - 12:36
Indarkeria matxistak umezurtz utzitako adingabeek bihartik aurrera eskatu ahal izango dituzte dirulaguntzak
Jaurlaritzak urtero 5.760 euro emango dizkie eta laguntza 25 urtera arte luzatuko da ikasketa arautuak egiten dituztenen kasuan edota mendekotasuna edo desgaitasuna aitortuta dutenentzat. Gainera, azken bi kasu horietan zenbatekoa bikoitza izango da (11.520 euro).
2024/05/13 - 22:03
Gizon batek bere bikotekidea hil du Bartzelonan, eta biktima apiriletik zegoen desagertuta
Gizona maiatzaren 11n atxilotu zuten Vicen. Atxiloketa azkartu egin zen ikertzaileek jakin zutenean gizonak Espainiatik alde egiteko asmoa zuela. Oraindik ezin izan dute biktimaren gorpua aurkitu.
2024/05/06 - 23:13
Manifestazio jendetsua egin dute Donibane Lohizunen, azken hilketa matxista salatzeko
Talde feministek salatu dute fiskalak ez duela jakinarazi biktimaren izena zein den ere eta, manifestarien ustez, Euskal Herrian aurten izan den lehen feminizidioa ekidin zitekeen. Babes eta baliabide gehiago eskatu dizkiete Ipar Euskal Herriko erakunde publikoei.
2024/05/01 - 16:30
1.500 emakumek salatu dute erasoren bat Euskadin lehen hiruhilekoan, 2023an baino % 20 gehiago
Lurraldeka, Gipuzkoan mota horretako delituen biktima izan diren emakumeen kopurua % 39,6 hazi da. Araban % 26,6ko igoera izan da, eta Bizkaian % 19koa.
2024/04/29 - 18:46
Gerard Depardieu aktore frantziarra atxilotu dute, eta beste bi sexu-eraso leporatu dizkiote
Beste bi emakumek bi filmazio setetan ukituak egitea leporatu diote, batak 2014an 'Le magicien et les Siamois' filmean eta besteak 2021ean 'Les volets verts' pelikulan. Depardieuk polizia-etxetik alde egin du, poliziek zortzi ordu baino gehiagoz galdekatu ostean. Urrian epaituko dute.
2024/04/25 - 17:51
New Yorkeko auzitegi batek bertan behera utzi du Harvey Weinsteinen espetxe zigorra
Epaiaren oinarriaren arabera, epaileak bidegabe deitu zituen deklaratzera gertakarien parte ez ziren salaketak egin zituzten hainbat emakume. Hala ere, Weinsteinek kartzelan jarraituko du, indarrean jarraitzen duen 16 urteko beste zigor bat baitu beste bortxaketa batengatik.