1.500 emakumek salatu dute erasoren bat Euskadin lehen hiruhilekoan, 2023an baino % 20 gehiago
1.514 emakumek salatu dute Euskadin 2024ko lehen hiruhilekoan sexu-askatasunaren aurkako delitu bat, bikotekideak edo bikotekide ohiaren erasoa edo familia-ingurunearen eraso bat sufritu izana, hau da, iazko lehen hiru hilabeteetan baino % 20 gehiago.
Hala, gora egiten jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoan erasoak jasan dituzten emakumeen kopuruak, urtarrilean 527 zenbatu ondoren (% 13,8 gehiago) eta lehen bihilekoan 996 izan ondoren (% 20,8 gehiago).
Delitu motaren arabera, 168 emakumek sexu-askatasunaren aurkako delitu baten biktima izan direla salatu dute urteko lehen hiru hilabeteetan, hau da, 2023ko aldi berean baino % 28,2 gehiago, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak jasotako datuen arabera.
Lurraldeka, Gipuzkoan mota horretako delituen biktima diren emakumeen kopurua % 39,6 igo izana nabarmentzen da (2023an 53, eta aurten 74). Araban % 26,6ko igoera erregistratu da (15 kasu 2023an eta 19 aurten), eta Bizkaian, berriz, % 19ko igoera (63 kasu iaz, eta 75 kasu aurten).
Bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeria jasan zuten emakumeen kopurua ere nabarmen igo da (% 19,3), urtarriletik martxora 1.072 salaketa izan baitira, iazko aldi bereko 898 salaketekin alderatuta.
Era berean, hazi egin da familia barruko indarkeria (biktimaren familia-inguruneak eragindakoa, bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindakoa izan ezik), 274 biktimara iritsi baita, iaz 233izan irelarik, % 17,6 igoz.
Gogoratu behar da salaketen datuak indarkeria matxista kasuen zati txiki bat baino ez direla. Gero eta gehiago salatzen den arren, biktima askok ez dute poliziarengana jotzeko pausoa ematen, beldurragatik, lotsagatik edo estigmarengatik. Adibide bezala, 2023an bikotekideek edo bikotekide ohiak hildako emakumeen % 72k ez zuten erasotzailea salatu.
Zure interesekoa izan daiteke
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.