Frantzisko aita santua
2025/06/17 - 13:15
New York Timesen ikerketa baten arabera, Leon XIV aita santuak Kantabriako sustraiak ditu
Ikerketak azaldu du hamaikagarren belaunaldiko lau herenaitonamonak Isla herriko kapareak zirela XVI. mendean.
2025/05/21 - 15:00
Leon XIV.a aita santuak Israeli eskatu dio Gazara giza laguntza sartzen uzteko
Iturri humanitarioek baieztatu dutenez, giza laguntza daramaten dozenaka kamioik muga igaro badute ere, ez dira oraindik banaketa-guneetara iritsi.
2025/05/11 - 14:37
Gazarako ''berehalako su-etena'' eta Ukrainarako ''bake justu eta iraunkorra'' eskatu ditu Leon XIV.ak
"Regina Coeli" otoitza egin ostean, fededunei zuzendu zaie San Petri basilikako balkoi nagusitik, eta gogoan izan ditu bi gatazka horietako biktimak.
2025/05/09 - 21:20
Leon XIV.a: zein erronka izango ditu aita santu berriak?
Leon XIV.ak bere aitasantutzari zuzenean eragingo dioten hainbat gairi egin beharko die aurre.
2025/05/08 - 23:04
Carlos Olabarri: ''Leon XIV.aren izen aukeraketak asko esaten digu aita santu honi buruz''
Salamancako Unibertsitateko Zuzenbide Kanonigoko irakaslaren ustez, Leon XIV.a aita santu berriak Frantzisko aita santuak egindakoari "jarraipena emango dio".
2025/05/08 - 22:22
Leon XIV.a, historiako lehen aita santu estatubatuarra
Adeitsua, moderatua, erreserbatua, Robert Francis Prevost Martinez kardinal estatubatuarra Frantzisko aita santuaren apustu handienetako bat izan zen. Mundu osoko apezpikuen eta Latinoamerikarako batzordearen arduradun izendatu zuen Bergogliok.
2025/05/08 - 15:13
Kardinalak Kapera Sistinora itzuli dira beste bi bozketa egiteko
Kapera Sistinoko tximiniaren ke beltzak 11:50ean iragarri duenez, konklabeak ez du akordiorik lortu bigarren eguneko bozketan, eta, beraz, gaur arratsaldean saiatuko dira berriro.
2025/05/07 - 07:00
Konklabeari buruzko bitxikeriak eta aita santu berria aukeratzeko moduak historian zehar
Aita santua aukeratzeko konklabearen sistema 1274. urtean ezarri zuen Gregorio X.ak, hautaketa-prozesua bizkortzeko asmoz. Izan ere, bera hautatu bitartean Eliza Katolikoa bi urte eta bederatzi hilabete egon zen aita santurik izendatu gabe.
2025/05/06 - 21:28
Aita santuak Frantziskoren ''legatuarekin jarraitzea'' espero dute Hego Euskal Herriko gotzainek
Fernando Prado Donostiako gotzainak adierazi duenez, aita santu berria "Frantziskoren antzekoa izatea" gustatuko litzaioke, "beste izen batekin", baina baita "berritasuna" ere, eta "bere izaerarekin".
2025/05/05 - 23:35
Aita santuaren ibilgailua Gazara bidaliko dute, Frantziskoren azken nahia betez
Frantzisko aita santuak nahi bezala, bere ibilgailu berezia Jerusalemgo Caritasi emango diote, Gazako haurrak artatu ditzaten. Han birmoldatu eta osasun-materialez hornituko dute, unitate mugikor gisa erabili ahal izateko.
2025/05/05 - 12:24
Gasteizko gotzainak Frantzisko aita santuaren bidea jarraitzearen alde egin du
Aita santu zendu berriaren legatua eta balioak goratu ondoren, Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzainak esan du Frantziskoren ondorengoa aukeratzeko konklabeak "jarraikortasunaren" eta "aurrerapenaren" arteko oreka bilatu beharko lukeela. "Ez dago hautagai perfekturik", esan du.
2025/05/03 - 11:57
Vatikanoa Kapera Sistinoa prestatzen ari da
Maiatzaren 7an hasiko da konklabea. Kapera Sistinoan bilduko dira kardinalak, eta Vatikanoa buru-belarri dabil azken lanak egiten.
2025/05/01 - 23:18
Vatikanoko jostuna erlojuaren kontra ari da lanean hurrengo aita santua janzteko
Hurrengo sotana nork jantziko duen jakin gabe, Raniero Mancinelli, 86 urtekoa, hiru modutara josten ari da jantzia.
2025/04/27 - 11:06
Frantzisko aita santuaren hilobia: haren izen pontifikala latinez idatzita duen marmolezko hilarri bat
Italia iparraldeko Liguriako marmola erabili dute, aita santuaren arbasoen jaioterria delako, eta bularrean eramaten zuen gurutzearen erreprodukzio handi bat eskegi dute horman, zilarrezkoa eta Artzain Onaren irudiarekin.
2025/04/24 - 12:52
Milaka pertsona, Frantzisko aita santua agurtzeko zain
48.600 pertsona baino gehiago izan dira San Petri Basilikan jarritako hil-kaperan dagoeneko.
2025/04/22 - 21:42
Aita santu nafarra? Francisco Javier Bustillo kiniela batzuetan sartu da
Francisco Javier Bustillo, egungo Korsikako gotzaina, Arre herrian jaio zen, Ezkabarten. Eliza-ibilbide azkarra izan du, oso ezaguna egin da bere idazkiengatik eta Frantziskoren gertukoa izateagatik. Bergogliok berak izendatu zuen kardinal duela bi urte.
2025/04/22 - 18:29
Francesco Grana, Vatikanoko kontuetan aditua: ''Aita santua italiarra izango delako nago; gaztea, ez, ordea''
Frantzisko aita santuak 108 kardinal izendatu bazituen ere, ezustekoak egon daitezkeela uste du Francesco Grana Vatikanoko kontuetan adituak. "Denek dute buruan beren etorkizuna, beren besaulkia, beren botere esparru txikia sendotzea", adierazi du Granak.
2025/04/21 - 23:50
Frantzisko aita santua hil da, 88 urte zituela
Atzo eguerdian agertu zen azkeneko aldiz jendaurrean. San Petri basilikako balkoira atera zen, 'Urbi et Orbi' bedeinkapena ematera. Goizaldean buruko iktus batek jo du eta horrek koma egoera eta bihotzeko eta zirkulazioko akats sendaezinak eragin dizkio.
2025/04/21 - 17:15
Eliza Katolikoa eraldatzeko Frantzisko aita santuak zuen nahia azpimarratu dute euskal Elizaren ordezkariek
Elizako abusuak argitzen, emakumeengana hurbiltzen, pobre eta migranteen alde egindakoa... Frantzisko aita santuaren hainbat aurpegi aipatu dituzte euskal elizbarrutien buruek.
2025/04/21 - 12:09
Frantzisko aita santua, historiako lehen aita santu jesuita eta latinoamerikarra
Jorge Mario Bergoglio argentinarra 2013ko martxoaren 13an izendatu zuten aita santu, bost bozketa eta bi eguneko konklabearen ondoren. Hasieratik, kutsu pertsonala eman zion Elizari, eta berriztatzeko ahaleginean askoren miresmena bereganatu zuen, baita hainbat elizgizonen mesfidantza ere.