Gabonak
2024/12/19 - 18:05
Zenbaterako eman du Gabonetako loteriaren sari nagusiak urtez urte?
Abenduaren 22an Gabonetako loteriak milioika euro banatuko ditu Estatu osoan, eta askorentzat hitzordu berezia bilakatu da. Sari asko banatzen dituen ekitaldi honetan, sari nagusia da gehien espero dena. Baina, jasotako zenbatekoa beti izan da berdina? Zenbat ematen zuen sari nagusiak duela 60 urte?
2024/12/19 - 14:53
Olentzero eta Mari Domingi, Bilboko kalejirarako prest
Olentzero eta Mari Domingi Bilboko udaletxean izan dira Bizkaiko hiriburura astelehenean, abenduak 23, egingo duten bisita zehazten. Plaza Eliptikotik abiatuko da 18:00etan eta Kale Nagusitik Arriaga Antzokiraino iritsiko da, 20:00etan balkoitik ohiko agurra egiteko.
2024/12/15 - 15:09
Milaka talo prestatuko dituzte talogileek San Tomas azokan
Lazkaoko Mari Karmen eta Milarekin izan gara, 40 urte daramatzatelako taloak egiten. Gutizia horretarako arto-irina Aramako Ibares errotatik ekartzen dute, egun laugarren belaunaldiaren esku dagoen errotatik.
2024/12/15 - 15:00
Pazko lorea uztailean landatzen dute, eta abenduan prest dago gabonetan gure etxea apaintzeko
Mungiako negutegi batean izan gara gaur, azken pazko landareak nola prestatzen dituzten ikusten; izan ere, 30.000 landare inguru bidali dituzte jada hainbat saltoki eta denda txikitara. Ondo zainduz gero, ez da zertan urtero landare berri bat erosi.
2024/12/14 - 17:15
Zabalik dago, gaurtik urtarrilaren 5era arte, BECen Umeen Gabonetako Parkea
Familia askorentzat urteroko ohitura eta gabonei hasiera ematen dion eguna da gaurkoa. Aurten 33 atrakzio prestatu dituzte umeen gozamenerako. Astelehenera arte, argiak eta soinua egokituta egongo dira, dibertsitate funtzionala duten pertsonek ere goza dezaten.
2024/12/13 - 18:37
Olentzeroren kalejirak berrikuntzak izango ditu Iruñean, hala nola abesbatza berri bat
Gainera, alkateak koadro zuri eta urdindun zapi bat jarriko dio Olentzerori Udaletxe plazara iristean.
2024/12/13 - 10:23
Lan handiko egunak Mercabilbaon
Goizeko 06:00etan grabatutako irudiotan begi bistakoa eguneko lan gehien duten unea dutela. Gainontzeko hilabeteetan baino jende gehiago ikusten da sasoi honetan. Jaki preziatu horietako asko, 10 egun barru hasiko den gabon sasoiko mahai askotan izango dira.
2024/12/13 - 08:43
Historiako Gabonik garestienak: Zer egin gutxiago gastatzeko?
Gabonetan egingo dugun gastuaren zati handi bat otorduetan egingo dugu eta, erosketa saskia etengabe igotzen aritu denez, aurten, Gabonetan ohikoak diren produktu asko (arkumea, bisigua, txokolatezko gozoak...) inoiz baino garestiago aurkitu ditugu. Hala ere, badago otordu merkeagoak egiteko aukera.
2024/12/13 - 08:32
Albiste izango dira: EITB Maratoiaren balantzea, Presidenteen Konferentzia eta historiako Gabonik garestienak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/12/13 - 06:00
Gabonetan aurrezteko metodoa: erosketak aurreratzea eta eskaintzak probestea
Elikagaien prezioak bereziki garestitu ohi dira Eguberri egunak gerturatzen direnean, batik bat, egun horietan etxe gehienetan izaten diren produktuenak. Nola lortu dezakegu otordu horiek hain garestiak ez izatea? Uvesco taldeko Pedro Galdosek hainbat gomendio eman dizkigu.
2024/12/07 - 12:51
Bilboko Moyua plazako gabonetako zuhaitza normaltasunez piztuko da larunbat honetan, matxura izan ostean
Zuhaitz handi hau Bilboko gabonetako ikuskizun nagusietakoa da. Ostiralean, matxura izan du eta ez da behar bezala piztu. Konpondu ondoren, gaur piztuko dute.
2024/12/05 - 15:24
EAEko herritarrek 588 euroko gastua aurreikusi dute aurtengo Gabonetarako
Kontsumitzaileen % 52k esan dute iaz gastatu zuten kopuru bera gastatuko duela, eta % 33k esan dute gehiago izango dela. % 15ek, berriz, beren gastua murrizteko asmoa dute.
2024/12/04 - 10:48
Gabonetako erosketa-saskia % 5,2 garestitu da: anana eta arkumea garestitu dira gehien
OCUk ohartarazi du azken urteetako garestienetakoa izango dela aurten gabonetako saskia. Horregatik, Eguberrietako otorduak ondo planifikatzea, erosketak aurreratzea, eskaintzak aprobetxatzea eta produktu garestienak merkeagoak diren beste batzuekin ordezkatzea gomendatzen dute.
2024/12/04 - 10:43
Alemaniako bikote batek Guinness errekorra hautsi du etxea Gabonetako 605 zuhaitzekin apaintzeagatik
Alemaniako bikote bat biral egin da sare sozialetan, etxea 605 Gabonetako zuhaitzekin apaintzeagatik. Horrela geratu da etxea.
2024/12/01 - 21:14
Ehunka lagunek bisitatzen dute egunero argi eta soinuak dituen Moyuako gabonetako zuhaitza
Aurten berritasun den zuhaitz honek musikaz jantzi du Plaza Eliptikoa, eta gabon giroa da nagusi bertan. Asko eta asko dira egunero argazkiak egitera doazen bisitariak.
2024/11/30 - 18:55
Igande honetan hasiko dira Bilboko 17 abesbatzek eskainiko dituzten Gabonetako emanaldiak
Gabonetako kontzertu horiek abenduaren 28ra bitartean izango dira, hiriko eliza, parrokia eta ermitetan. Konposizio klasikoen errepertorioa eskainiko dute, abesti herrikoiak eta musika sakratua uztartuz, eta arreta berezia eskainiko diete gabon kantei.
2024/11/29 - 22:01
Droneen erakustaldi ikusgarria Donostian Gabonei hasiera emateko
Gabonetako irudi tipikoak eta Donostiako ikur ikonikoak "marraztu" dituzte 300 dronek Kontxako badiaren gainean. Milaka pertsona bildu dituen ikuskizun eder honekin eman zaie hasiera Gabonei Donostian.
2024/11/29 - 21:24
Baionak ongietorria eman die Gabonei
Aurten ez da argitxorik aireratuko, baina hala ere hainbat ikuskizun berezi izango dira: argien festibala, musika eta piroteknia ikuskizun bat, su artifizialak eta argiztatutako desfileak, besteak beste.
2024/11/29 - 20:48
Iruñeak Anne Lukinen musikarekin eman die ongietorria Gabonei
"Argiluna" izeneko ikuskizunarekin piztu dituzte argiak Iruñean. Anne Lukin artista nafarra eta plazako balkoietako musika izan dira protagonista. Jende ugari bildu da Udaletxe plazan.
2024/11/29 - 07:00
''Gabon-argiak asko ugaritu dira azken urteetan''
Gure herri eta hirietarako gabon argiak sortu eta jartzen dituen enpresetako bat da Argilinex. Lanean daramatzan 20 urte hauetan sektorea asko aldatu da Miguel Borrajo enpresako buruaren iritzian; teknologia eta jartzen den argi mota aldatu dira batik bat.