Hernani
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hernanin ez da Errege Kabalgatarik izango 2026an, 25 urtean aurrenekoz

Orain arte Berriak udalerriko Merkatarien Elkartearen laguntzarekin ekitaldia antolatzen zuen boluntario taldeak, "etapa honi amaiera ematea" erabaki du ezinezko ikusten duelako tradizioarekin jarraitu ahal izatea "egungo baldintzetan".

Hernanin ez da Errege Kabalgatarik izango 2026an, 25 urtean lehen aldiz, Berriak udalerriko Merkatarien Elkarteak jakinarazi duenez. Elkarte horren laguntzarekin orain arte ekitaldia antolatzeaz arduartzen zen boluntario taldeak "etapa honi amaiera ematea" erabaki du.

Berriak ohar bidez adierazi duenez, "azken 24 urteetan, Hernaniko boluntario talde baten konpromisoari, ilusioari eta ahaleginari esker izan da posible Kabalgata".

Talde horrek, aipatutako elkartearen babesarekin, errealitate bihurtu du "herritar askok gogoz itxaroten zuten ekitaldi hau, urtero, urtarrilaren 5ean kaleak magiaz betez". Bi hamarkada baino gehiagoko lanaren ostean, boluntarioek etapa horri amaiera ematea erabaki dute.

Berriak "eskuzabaltasunez egindako lana eta Hernaniko bizitza kulturalari eta sozialari egindako ekarpen izugarria" eskertu ditu. "Haien ahalegina funtsezkoa izan da haur askok emozioz bizi dezaten Errege Magoen etorrera Hernanira", azpimarratu dute.

Azkenik, adierazi dutenez, jakitun dira "tradizio horrek udalerrian duen garrantziaz", baina "egungo baldintzetan ezin da horrekin jarraitu".

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Un niño usa el teléfono móvil y una tablet, a 18 de octubre de 2023, en Madrid (España). Según la Vanguardia, en España se estima que el 21% de los adolescentes es adicto a la red y casi la mitad reconoce que tiene "un contacto activo" cada 15 minutos. La Administración del Ciberespacio de China (CAC) ha propuesto una nueva medida que cambiaría la rutina de los menores de edad. El organismo pretende limitar el uso de smartphones para las personas menores de 18 años, con el objetivo de controlar el uso de Internet entre los más pequeños.



Eduardo Parra / Europa Press

18 OCTUBRE 2023;MADRID;ADOLESCENTES;CONSUMO TELÉFONO MÓVIL

18/10/2023
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Herriko mediku eta pediatrek pantailek arrisku larriak dakartzatela ohartarazi dute, eta ikasgeletan mugikorrik ez izatea eskatu

Altxa Burua mugimenduarekin batera, sendagileek eta pediatrek txosten bateratua plazaratu dute, lehenengoz. Lan horretan, pantailen aurrean denbora luzez egoteak adingabeengan dakarren eragin negatiboa aztertu dute; alde batetik, buru osasuna aipatu dute: loaren nahasmenduak, antsietatea... Bestetik, erabilera gehiegizkoak obesitatea, ikusmen-arazoak eta hizkuntzaren atzerapenak eragin ditzakeela ohartarazi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X