GABONAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Metro Bilbaok bidaia "magikoa" eskainiko du 'Gabonetako Trenean' Olentzero eta Mari Domingirekin batera

Abenduaren 22an egingo duten bidaia berezia 12 urtez azpiko umeentzat dago zuzenduta. Izena emateko epea azaroaren 17tik 23ra egongo da zabalik.

cultura2025 - 1

Metro Bilbaok, 30. urteurrena ospatzeko'Gabonetako Trena' proiektuaren bitartez, 1.200 plaza baino gehiago eskainiko ditu umeentzat pentsatutako bidaia "magiko" batean, abenduaren 22an.

Ekimenak Kabiezes eta San Ignazio arteko ibilbide tematikoaz gozatzeko aukera eskainiko du. Parte hartzaileek galtzagorriak izango dituzte lagun, eta Olentzero eta Mari Domingirekin batera bidaiatuko dute ibilbide osoan zehar.

BBKrekin eta Kutxabankekin elkarlanean antolatutako proiektu honen helburua 12 urte arteko haurrek ilusioz eta magiaz gozatzea da. Horrez gain, hainbat jarduera egongo dira ekimenaren barnean: mimo eta magia ikuskizunak, ipuin kontalariak eta Olentzero eta Mari Domingiri gutuna idazteko txokoa. Ekimena doakoa izango da.

Oinarri guztiak gabonetakotrena.eus webgunean egongo dira eskuragarri, eta aurrez izena emateko epea azaroaren 17tik 23ra arte egongo da zabalik.

Umeek ekimenaz gozatu dezaten,  pertsona heldu bakar batek soilik eman ahal izango du izena, eta berarekin gutxienez adingabe bat eta gehienez hiru eraman beharko ditu.

Izena 1.200 pertsona baina gehiagok ematen badute, zozketa bat egingo da. Horrela, zozketako irabazleek izena eman beharko dute abenduaren 1a baino lehen.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X