Gasteizko Alde Zaharra
Emisio Gutxiko Eremua estreinatuko da Gasteizen astelehen honetan, eta TAO sistema sei auzo gehiagotara zabalduko da
Irailaren 15 honetatik aurrera, B, C, Eco eta O eranskailuak dituzten ibilgailuak soilik sartu ahal izango dira Alde Zaharrera eta Zabalgunearen zati batera, salbuespenak salbuespen. Bestalde, hiriburuak zituen 6.000 ordainpeko aparkalekuei beste 5.110 TAO plaza gehituko zaizkie.
Andre Maria Zuriaren jaien balantze oso positiboa: gasteiztarrek gertutik bizi eta gozatu dituzte jaiak
Maider Etxebarria Gasteizko alkateak Andre Maria Zuriaren jaien balorazio "oso positiboa" egin du. Izan ere, herritarrek gertutik bizi eta gozatu dituzte jaiak, eta parte-hartze handia izan da egun askotan. Gainera, bizikidetza izan da nagusi.
Bestalde, delinkuentzia ia % 30 jaitsi da, eta ia ez da gertakari aipagarririk izan. Sexu-eraso larrien protokoloa ez da aktibatu, baina sexu-askatasunaren aurkako zortzi salaketa egon dira. Orkestren kontzertuek eta musika emanaldiek 148.000 pertsona bildu dituzte, iaz baino 18.000 gehiago.
Jendetza bildu da Andre Maria Zuriaren plazan, Zeledon agurtzeko
Zeledonen igoerak eman die amaiera Gasteizko jaiei, alaitasuna nagusi izan den sei egunen ostean. Jendetza bildu da goizaldean Andre Maria Zuriaren plazan, blusa eta nesken kuadrillekin elkartutako txarangen ondoan. Hala, Zalduondoko baserritar maitatua San Migel elizako dorrera itzuli da, datorren urtera arte.
Albiste izango dira: Andre Maria Zuriaren jaiak, abisu horia beroagatik eta enpleguari buruzko datuak
Zeledonek prest ditu aterkia eta ardo-zahatoa, kanpandorretik jaitsi eta Andre Maria Zuriaren jaiei hasiera emateko
Zuzeneko musikak, kalejirek, ekintza herrikoiek eta familia osoarentzako proposamenek beteko dituzte Gasteizko kaleak abuztuaren 4tik 9ra, sei eguneko jai giroan.