Gastronomia
2021/09/27 - 16:44
10 urte dira Euskadin unibertsitate mailako gastronomia ikasketa zentro bat egiteko ametsa gauzatu zenetik
10 urte hauetako balantzea ikusgarria da: 1.000 graduko ikasle, 8.000 profesional master eta kurtso berezietan, eta 10.000 gastronomia zale trebatu dira denetako jardueretan. Horrez gain zentroak 75 start up eta 150 ikerketa proiektu bultzatu ditu.
2021/09/12 - 22:47
Aretxabaletan dago Espainiar Estatuko tomaterik onena
Gastronomia adituek Aretxabaletako (Gipuzkoa) tomateari eman diote Espainiar Estatuko sari nagusia. Hori dela eta, aurreko urteetan baino tomate gehiago saldu dituzte. Baserritarrek uzta ona izan dute aurten, eta hobetzeko itxaropena dute.
2021/09/04 - 13:24
Aspaldiko sagar uztarik oparoenetakoa espero dute aurten Euskal Herriko sagardogileek
Zenbait sagastitan hasi dira, dagoeneko, fruitua biltzen eta egunotan ateratako muztiotik sortuko da 2021 Euskal Sagardoa.
2021/09/02 - 16:13
"Las huellas de elBulli" mundu-estreinaldiak hasiera emango dio Culinary Zinemari
Sailean bildutako bost film luzeekin batera, afari tematikoak ere antolatuko dira Basque Culinary Center-ean irailaren 20tik 24ra. Emanaldiak eta afariak barne hartuko dituzten sarrerak irailaren 6an jarriko dira salgai.
2021/08/19 - 22:31
Euskal muskuiluak supermerkatuetara heldu dira
Euskadiko Muskuilua supermerkatuetara heldu da. Itsaso zabalean dago haztegia, Mendexan, eta ikerketan urte batzuk eman eta gero, azkenean lortu dute.
2021/08/19 - 16:47
Hasi dira Ezpeletako piperra biltzen; momentuz, uzta ona izango duten esperantzan
Iazko bero zakarrak eta ur eskasiak uzta asko apaldu zuen, baina aurtengo zeru lainotuak mesede egin dio Ezpeletako piperraren uztari.
2021/08/18 - 16:56
"Ama", Euskal Herrian asmatutako alkoholik gabeko kalitatezko edaria
Konbutxa da, hau da, fermentatutako teaz egindako edaria, baina oso kalitate onekoa. Dagoeneko mundu osora ari dira saltzen.
2021/08/08 - 15:51
''Arzak, since 1897'' dokumentalaren trailerra
Juan Mari Arzak eta Elena haren alaba hizpide ditu Asier Altunak zuzendutako lanak. Erretiratzeko momentua iritsi zaio Juan Mariri, eta bere ibilbideari errepasoa emateko unea da.
2021/07/29 - 13:30
Salmonella, Caula Aliments enpresak ekoitzitako fuet batean
Alertarekin lotuta ez da kasurik baieztatu Espainian, baina Caula, Basso, Llorens, Zabaleta, Iki, Vima, El Andaluz, Casa Ramon, Spaña sol, Le Catalan eta Orgullo marketako fuetak merkatutik kentzeko agindua eman dute.
2021/07/25 - 16:46
Aixerrotako paella eguna modu berezian ospatu dute Getxon, landetan elkartu gabe
Bigarren urtez jarraian sare sozialen bidez antolatu dute lehiaketa, Santiago egunean. Prestatu duten paellaren argazkia bidaliko dute, aurtengo zapiarekin, eta sariak emateko orduan paellaren itxura izango dute kontuan.
2021/07/15 - 18:33
Xanty Elias sukaldariak irabazi du 2021eko Basque Culinary World Prize saria
Kultura Gastronomiko Solidarioa irakasgaia lehen hezkuntzako eskoletan sartzeko lanean ari da, ziur baitago garrantzitsua dela sukaldaritzaren eta kontsumo kontzientearen inguruko kulturan heztea.
2021/07/04 - 22:44
Getariako Fernando Alberdi, munduko 36 izozkigilerik onenen artean
Gelato Festival World Masters Italiako izozki artisauen munduko txapelketarako hautatu dute. Dona Doniko jabea duela 9 urte sartu zen izozkigintzan. Carlos Arribas zarauztarra izan zuen maisu.
2021/06/27 - 23:00
Txuletoi hau 3D inprimagailu batek sortu du, Nafarroan
Nafarroan, 3D inprimagailuarekin txuletoiak egitea lortu dute Cocuus Cooking Sciencen. Haragi industriara aplikatutako zientzia jorratzen dute enpresan, animalien zeluletatik abiatuta.
2021/06/20 - 17:46
Etxera eramaten den janaria, pandemiak indarra eman dion sukaldaritza eredua
Konfinamenduan hasitako zerbitzuari eutsiko diote batzuk. Beste batzuk, 'dark kitchen' edo sukalde itsuak kontzeptua estreinatu edo indartuko dute orain.
2021/06/16 - 09:10
Etxebarri erretegia Europako hirugarren jatetxe onena da, OAD gidaren arabera
Halaber, Azurmendi (13), Martin Berasategui (41), Mugaritz (50), Arzak (62), Amelia (73), Lasarte (76) eta Nerua (91) ere ageri dira 150eko zerrenda horretan.
2021/06/14 - 15:06
EAEren "eskaintza seguru, anitz eta jasangarria" nabarmenduko dute udako kanpainan
Javier Hurtado Jaurlaritzako Turismo sailburuak adierazi duenez, "nazioartean sona duen gastronomiari" garrantzia eman zaio prestatu dituzten kanpainetan.
2021/06/14 - 09:50
Aurreneko hegaluzeak gaur porturatuko dituzte, baina kopuru handirik ez
Kanpainaren hasierak "ez du arrantzaleek espero zuten erritmorik izan", Kofradia Itsas Etxeak jakitera eman duenez.
2021/06/12 - 22:43
Erandioko Astrabudua auzoan 25 kiloko fideua erraldoia egin dute
Bertako supermerkatu ezagun batek jarri ditu osagaiak eta, tiketa ordainduta, tuperra etxera eraman ahal izan dute hara hurbildutako auzokideek.
2021/06/07 - 16:40
Food 4 Future ekitaldia egingo dute BECen ekainaren 15etik 17ra
FoodTech industriaren gaineko jardunaldiak izango dira, eta Bilbo elikadura-ikerkuntzako hiriburu bilakatuko dute. EITBk jarraipen berezia egingo dio ekitaldiari.
2021/05/31 - 08:05
Gaur itxiko dute antxoaren kanpaina kuotaren ia % 90 harrapatuta
Gainerakoa urteko bigarren seihilekoan arrantzatuko dute. Kanpainak hiru hilabeteko iraupena izan du, eta "hasiera goiztiarrak" markatu du.