Etxebarri erretegia Europako hirugarren jatetxe onena da, OAD gidaren arabera
Opinionated About Dining (OAD) gastronomia gidak egindako Europako 150 jatetxe onenen zerrendaren arabera, Bittor Arginzoniz sukaldariaren Etxebarri erretegia munduko hirugarren jatetxe onena da. Dena dela, ez da sailkapen horretan ageri den euskal jatetxe bakarra. Eneko Atxaren Azurmendi jatetxea 13. tokian dago, eta atzerago ageri dira Martin Berasategui (41), Andoni Luis Adurizen Mugaritz (50), Arzak (62), Paulo Airaudoren Amelia (73), Martin Berasateguiren Lasarte (76) eta Josean Alijaren Nerua (91).
Danimarkako Alchemist jatetxea da Opinionated About Dining (OAD) gastronomia gidako zerrendaburua, mundu osoko ia 5.000 gastronomiazaleren iritzia kontuan hartuta. Bigarren tokian, Etxebarri erretegiaren aurretik, Stockholmeko Frantzen jatetxea sailkatu da, iaz zerrendako lehen postuan izan zena.
Etxebarri erretegiak bi postu egin du gora, iaz bosgarrena izan baitzen.
Zure interesekoa izan daiteke
La Vall d 'Uixon udalerriaren konfinamendua bertan behera utzi dute, gainerakoetan ebakuazio neurriak mantenduta
Castelloko sutea laugarren egunean sartu da, haize ahularekin eta ikuspen arazoekin, Aemeten arabera. Dagoeneko 8500 hektarea kiskali dira.
Kaleko afari solidarioak debekatu ditu Donostiako Udalak
Gaurtik aurrera galarazita dago kalean otorduak banatzea Donostian, segurtasun arrazoiak argudiatuta. Kaleko Afari Solidarioak taldeak salatu duenez, 300 pertsona baino gehiago afaltzeko alternatibarik gabe utziko dituzte.
Murriztu egin da Madrilgo suteen mehatxua, baina beroa dator eguraldiak okerrera egingo du
Espainiako Gobernuko iturriek ohartarazi dutenez, sutea oraindik ez dago kontrolatuta eta "eguraldiak aldakor jarraitzen du".
Albiste izango dira: Espainiako eta Frantziako suteak, alerta laranja beroagatik eta kaleko afari solidarioen debekua Donostian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
48 ordu Espainia erdialdean sua geldiarazteko, beste bero bolada bat iritsi aurretik
Madrilgo eta Avilako suteen fronteak San Juan urtegiaren parean elkartu dira. Bi suteen artean, 80.000 hektarea baino gehiago erre dira jada.
Vall d'Uixoko suteek 8.500 hektareak erre dituzte jada, baina egoerak hobera egin dezake gauean
Goizean ezin izan dituzte aire bidezko baliabideak erabili keagatik. "Gauari begira, aurreikuspen meteorologiko nahiko onekin iritsiko gara, mendebaldeko haize nahiko leunarekin, eta horri esker lan egin ahal izango dugu", azaldu du du zuzendari operatiboak.
Palmako masifikazio turistikoaren aurkako manifestazioaren ondorengo kargek polemika piztu dute
Polizia Nazionalak gogor kargatu zuen masifikazio turistikoaren aurkako protestaren ondoren, Palman, igandean. Talde bortitzei eman beharreko erantzuna zela adierazi du Poliziak bere burua justifikatzeko, baina Espainiako Gobernuaren ordezkariak zalantzan jarri du jokabidea. Zaurituen artean Xavier Hurtado fotokazetaria dago eta Balearretako kazetarien sindikatuak babes osoa eman dio.
Donostiako Aste Nagusiak 416 jarduera izango ditu hiriko 30 gunetan banatuta
Donostia prest dago zortzi eguneko festari hasiera emateko. Abuztuaren 8tik 15era ospatuko dute Aste Nagusia, programa zabal batekin, eta, gainera, bitxikeria bat ere kontuan izango dute aurtengo jaietan: abuztuaren 12an izango den eklipsea.
El Bocal auziko epaileak atzeratu egin du Dragados enpresako ordezkariaren deklarazioa
Perituen azalpenak entzun ondotik erabaki zuen instrukzio epaileak enpresa kontratistako lege arduraduna ere deklaratzera deitzea, ikertu gisa.
Bi emakume zauritu dira Alesbesen trafiko-istripuz
12:36 inguruan izan da ezbeharra, NA-660 errepidean. Zauritutako bi emakumeak, 85 eta 31 urtekoak, Tuterako Reina Sofia Ospitalera eraman dituzte.