Gastronomia
2022/10/30 - 15:42
Jendetza Ezpeletan, Biper besta ospatzeko
Ezpeletan biperrak dira protagonista igande honetan. 32.000 pertsona espero dituzte Biper festaren 53. edizioa ospatzeko.
2022/10/29 - 20:12
Usain gozoa zabaldu da gaur Tolosan, 'Tolosa goxua' azokan
Sagar tarta eta euskal pastel leihaketak egin dituzte, baita haurrei zuzendutako gozogintza tailerrak ere. Gainera, bost euskal pastel erraldoi mila zati egin eta jendartean banatu dituzte.
2022/10/22 - 17:03
Tolosan marka hautsi dute, 350 kilo txanpiñoi prestatuz
Tolosa onddo eta perretxiko zaleen hiriburu bihurtu da egunotan, Mikologika azokarekin. Larunbat honetako egitarauaren barruan, marka berri bat ezarri nahi izan dute; 350 kilo barrengorri saltsan prestatu dituzte. Lapikoak 700 kilo ere hartzen ditu, horiei saltsa eta barazkiak gehitu ondoren.
2022/10/21 - 19:13
Berasateguik itxi egin du Donostiako Eme Be Garrote, eta 12tik 11 Michelin izarrera igaro da
"Michelin izarra lortu duen lehenengo sagardotegia" da itxi berri duena.
2022/10/18 - 22:41
Hilario Arbelaitz: ''Urte dezente pasatu dira, bizitza berri bat ikusteko gogoa dut''
Hilario Arbelaitz sukaldari mitikoarekin hitz egin dugu, abenduan erretiroa hartuko duela, eta Zuberoa jatetxea itxiko duela ezagutu eta gero. 71 urterekin, nekatuta dagoela azaldu digu.
2022/10/18 - 21:31
Hilario Arbelaitzen Zuberoa jatetxea, euskal gastronomiako erreferentzia nagusietako bat, itxi egingo dute
Hilario Arbelaitz sukaldariburuak baieztatu du abenduaren 30ean itxiko dituztela ateak. Arbelaitzek Michelin izar bat du, eta, 71 urterekin, erretiroa hartuko du. "Bizitza berri bat ikusteko gogoa dut, nekatu ere egiten gara momentu batean", onartu du sukaldariak ETBri eskainitako elkarrizketan.
2022/10/18 - 18:37
Errioxa jatorri izenak Arabako Mahastiak baimentzeko erabakiaren kontrako neurriak hartuko ditu ostiralean
Kontseiluak berretsi du "erabat gaitzesten" duela Eusko Jaurlaritzak emandako babesa, eta "bide guztiak agortzeko asmo sendoa mantentzen du".
2022/10/05 - 23:07
Urtero bezala, mondeju dastaketa egin dute Zaldibian
Festak hasi dituzte Goierriko herri honetan eta ohi bezala, mondeju janarekin eman diete hasiera jaiei. Gipuzkoako hainbat tokitan bai, baina Euskal Herrian, oro har, ez da hain ezaguna jaki mota hau.
2022/10/04 - 21:08
Zientzialariek lehen aldiz jaso dute bi urtez jarraian hegaluze baten neguko migrazioa
Aztik bildutako datuek agerian utzi dute hegaluzeek negu partean oso urrun dauden gune atlantikoak bisitatzen dituztela, non ehunka metroko sakoneran bizi dira, eta Bizkaiko golkora egindako bisitetan, berriz, lurrazaletik gertu.
2022/09/27 - 20:32
Juan Mari Arzak sukaldaria ohorezko patroi izendatu du Basque Culinay Centerrek
Juan Mari Arzaki, goi mailako sukaldaritzan eredu izatea aitortu diote. Erakundeetako ordezkariek eta sukaldaritza ikasleek bat egin dute omenaldian.
2022/09/10 - 18:04
Eguzki garagardo gorria, munduko onena World Beer Awards sarietan
Munduko garagardorik onena, Vienna Lager kategorian, Euskal Herrikoa da, lapurtarra zehazki. Bardozeko Eguzki garagardotegiko garagardo gorria aukeratu dute munduko onena World Beer Awards sarietan.
2022/09/07 - 16:40
Arabako La Leze elkarteak lortu du garaipena Ordizian
Ilarduiako (Asparrena) elkartearen gazta erdia 9600 euroan banatu da. Ordiziako Ardi Latxa Gazta Txapelketak pandemiaren aurreko giroa berreskuratu du eta jendetza hurbildu da azokara.
2022/07/31 - 13:01
Arzak, bere 80. urtebetetzean: "Sukaldeak eman dit bizitzeko indarra"
Euskal Sukalde Berriaren aitak 80 urte bete ditu igande honetan, haren ogibideaz maitemindurik.
2022/07/19 - 11:17
Etxebarri, Mugaritz eta Elkano, munduko 50 jatetxe onenen artean
Bittor Arginzonizen Etxebarri erretegia hirugarren postutik seigarrenera jaitsi da. Halaber, Getariako Elkano jatetxea iaz lortutako 16. postuan finkatu da, eta Andoni Luis Adurizen Mugaritz 14. postutik 21.era jaitsi da.
2022/07/19 - 01:41
Etxebarri Erretegia munduko seigarren jatetxerik onena
Bittor Arginzoniz sukaldariaren erretegia munduko jatetxerik onena bilakatzeko hautagai nagusietako bat zen, baina, azkenean, seigarren tokia eskuratu du The World's 50 Best Restaurants zerrendan.
2022/07/17 - 13:14
Etxebarri Erretegia, munduko jatetxerik onena izateko hautagai nagusien artean, astelehen honetan
Astelehen gauean, The World's 50 Best Restaurants zerrenda aurkeztuko dute. Etxebarri Erretegia hirugarren postuan sailkatu zen 2021ean, eta egungo irabazleak ez du oraingoan zerrenda horretan agertzerik. Mugaritz eta Elkano (14.a eta 16.a 2021ean, hurrenez hurren) lehen postuetan egon litezke.
2022/06/28 - 11:17
Axpeko Etxebarri erretegia Europako hirugarren jatetxerik onena
Bittor Arginzonizen jatetxeak bi postu egin du gora iazko rankingarekin alderatuta, Opinionated About Dining gidak egindako zerrendaren arabera. Lehen postua, berriz ere, Rasmus Munk sukaldariaren Alchemistentzat izan da Kopenhagen.
2022/06/24 - 22:40
Nazioarteko sukaldaritzan etorkizuna izango diren 50 gazte saritu berri dituzte Bilbon '50 Next' ekitaldian
Munduko sei kontinentetatik etorri dira, eta 22 eta 37 urte artean dituzte. Tartean, bi euskalherritar daude, Javi Rivero Tolosako Ama tabernakoa eta Eneko Axpe Sillycon Valleyko zientzialaria.
2022/06/12 - 14:58
McDonald´s Errusiara itzuli da 'Gozo eta kito' izen berriarekin
Estatu Batuetako enpresa erraldoiak Errusiatik alde egin zuen Ukrainako inbasioaren ondorioz. Jabe berriak errusiarrak dira, eta 200 bat jatetxe irekitzekoak dira.
2022/06/07 - 11:12
Euskadi Gastronomia Sarien eta Euskal Gastronomia Akademiaren Sarien irabazleen zerrenda
Aipaturiko sariak astelehen honetan banatu dira Gasteizko hotel batean egindako ekitaldian.