Euskadi Gastronomia Sarien eta Euskal Gastronomia Akademiaren Sarien irabazleen zerrenda
Euskadi Gastronomia Sariak eta Euskal Gastronomia Akademiaren Sariak banatu dira bart Gasteizen, eta bertan izan dira, besteak beste, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Eusko Jaurlaritzako bozeramailea eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua.
Hau da irabazleen zerrenda osoa:
Euskadi Gastronomia Sariak
Jatetxe jaberik onenari "Euskadi" Gastronomia Saria: Edorta Lamo Garcia de Albizu, Arrea! Jatetxea Kanpezu
Jangela zuzendaririk onenaren "Euskadi" Gastronomia Saria: Jose Luis Blanco Salazar, Zaldiaran Jatetxea
Kazetari lanik onenari "Euskadi" Gastronomia Saria: Ana Vega Perez de Arlucea
Argitalpen onenari "Euskadi" Gastronomia Saria: Luis Irizar, Maestro de Maestros
Euskal Gastronomia Akademiaren Sariak
Jose Maria Busca Isusi" Saria, gastronomiarekin erlazioa duen norbanako produktu edo argitalpenari: Zapiain sagardotegia
Manuel Llano Gorostiza Saria, ardoaren kulturarekin erlazioa duen norbanako, elkarte edo instituzioari: Ardoaren Kulturarako Fundazioa
Luis Irizar Saria (irakaskuntza): International School of Pastry Arts- Torreblanca Eskola
Juan José Lapitz Saria (produktua): Trujal La Equidad S. Coop.
Aparteko saria: Jose Ramón Andes Puerta
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda