Gipuzkoako Foru Aldundia
2024/02/14 - 15:39
Lehen sektorerako laguntzen kudeaketa eta tramitazioa sinplifikatzeko konpromisoa hartu dute euskal erakundeek
Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek 10 puntuko dekalogoa onartu dute, Euskal Autonomia Erkidegoko lehen sektorea babesteko eta laguntzeko, sektoreak bizi duen krisi-egoeraren aurrean.
2024/02/14 - 14:48
EAEko erakundeek 10 konpromiso hartu dituzte lehen sektorea babesteko
Gaur aurkeztutako dokumentua aztertzeko zain, ENBA sindikatuak "datozen egunetan" espero du erakundeekin biltzea dekalogo horri heltzeko. UAGAk uste du, "aurkeztutako dekalogoaren edukia alde batera utzita, egokiena sektoreko eragileekin aldez aurretik biltzea izango litzatekeela".
2024/02/14 - 08:40
EAEko erakundeek nekazarien aldarrikapenen aurrean hartutako konpromisoak aurkeztuko dituzte
Azken egunotan hiru lurraldeetan egindako traktore martxen ondotik, agerraldia egingo dute Arantxa Tapia sailburuak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundietako nekazaritza diputatuek.
2024/02/13 - 12:23
EH Bilduk helegitea aurkeztuko du, Azpeitiko epaitegiak Bidegi auziko lehen kereila artxibatu ondoren
Instrukzio epailearen arabera, ez da frogatu AP-1 autobideko lanetan diru publikoa bidegabe erabili izana. Hala, EH Bilduk helegitea aurkeztuko duela adierazi du.
2024/02/12 - 18:55
Euskadik 18.212 milioi euro bildu ditu 2023an, aurreko urtean baino % 6,3 gehiago
Ekitaldiaren itxieran, ekarpenen likidazioa 12.074,9 milioi eurokoa izan da, hasieran aurreikusitakoa baino 173,8 milioi gehiago.
2024/02/12 - 14:25
Gipuzkoako baserritarren traktoreak Donostiara heldu dira
Asmoa da eguerdian protesta Foru Aldundiaren egoitzaren parean amaitzea, hiru zutabetan banatuta. 100 bat traktore eta lur orotariko ibilgailu ari dira parte hartzen protestan.
2024/02/12 - 10:10
Gipuzkoako baserritarrek lehen sektorearen "egoera larria" salatu dute
Andoaindik eta Zarauztik abiatuta, traktore-martxa egin dute Donostiaraino. Batez ere, baserritar gazteek hartu dute parte protestan. Euren kasa antolatu dute mobilizazioa, sindikatuen babesik gabe. Baserria bizirik nahi bada, erakundeen eta gizarte osoaren babesa ezinbestekoak direla esan dute.
2024/02/11 - 18:12
Zer eragin izango dute trafikoan baserritarren mobilizazioek astelehen honetan Gipuzkoan?
Nekazari eta abeltzainen ibilgailuen ilarak espero dira 07:00etatik aurrera Andoain eta Donostia artean. Sektorearen egoeragatik egingo dute protesta.
2024/02/10 - 10:00
Aranzadik eta Gipuzkoako Aldundiak errepresio frankista jasan zuten emakumeen bizipenak ekarri dituzte gogora
Ione Zuloaga historialariak zuzendutako ikerketan 1936 eta 1945 artean emakumeek pairatutako egoera desberdinak jaso dituzte.
2024/02/09 - 15:44
Azpeitiko epaitegiak, behin-behinean, artxibatu egin du Bidegi auziko lehen kereila
Instrukzio epailearen arabera, ez da frogatu AP-1 autobideko lanetan diru publikoa bidegabe erabili izana. Halaber, akusazioak aurkeztutako txostenak "erlatiboak" eta "osatugabeak" direla ebatzi du.
2024/02/07 - 13:57
"Zuzenagoa, azkarragoa eta seguruagoa" izango da Debagoiena eta Durangaldea arteko lotura, tunel bati esker
Kanpazarren dauden bihurguneak saihestuko ditu bide berriak. Gutxi gorabehera 6 milioi euroko aurrekontua gorde dute horretarako, eta 42 hilabete igaroko dira lanak erabat bukatu arte.
2024/02/06 - 14:08
Igeldoko toki-erakunde txikia sortzeko kontsulta apirilaren 14an egingo da
Bozketa apirilaren 14an izango da, 09:00etatik 20:00etara, Igeldoko Plazan dagoen Itsas Aurre eraikinean.
2024/02/03 - 07:42
Herritarrek 6,3ko nota eman diote Jaurlaritzaren kudeaketari, eta 5,2koa Espainiako Gobernuarenari
EITB Focusen inkesta berrian, iazko martxoan lortutako datua hobetu du Eusko Jaurlaritzak. Herritarrek hamarren bat gehiago eman diote.
2024/01/27 - 14:40
Adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzetsi dute Zarautzen
Xabier Txurruka Zarauzko alkateak esan duenez, biktimaren eskura jarri dituzte udal baliabide guztiak. Miren Elgarresta Emakundeko zuzendaria eta Nerea Isasi Aldundiko Berdintasun zuzendaria ere izan dira elkarretaratzean.
2024/01/25 - 14:13
Aierdik berretsi du Artaxoako plantak ez duela hondakin likidorik jasotzeko baimenik
Asensioren hitzekin minduta agertu da Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumeneko kontseilaria. Esan du Artaxoako hondakinen plantan "Insalus ur edangarria" ere debekatuta dagoela.
2024/01/24 - 20:55
Ika-mika Nafarroako Gobernuaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean, Artaxoara bidalitako zaborragatik
Aierdi kontseilari nafarrak asteartean adierazi zuen Ecofert Sansoain enpresak legez kanpo jaso dituela Zubietako lixibiatu likidoak, baina Gipuzkoako Jasangarritasun diputatuak asteazken honetan esan du "gezurra" dela.
2024/01/17 - 21:50
Gipuzkoako Foru Aldundiak Ondare saria eman dio Juan Antonio Urbeltzi
Gipuzkoako Foru Aldundiak Ondare saria eman dio Juan Antonio Urbeltzi, Ikerfolk Argia elkarteko burua, azken hamarkadetan euskal dantzak kontserbatzen eta aztertzen egindako lanagatik.
2024/01/12 - 21:44
Andres Arizkorreta Gipuzkoako Urrezko Dominak ekonomiaren eta enpresen erronkak gogorarazi ditu hitzaldian
CAFeko presidenteak esker oneko hitzak izan ditu domina jaso ondoren. "Ez nuke sekula pentsatuko domina hau merezi nezakeenik, adierazi du enpresaburuak.
2024/01/12 - 20:07
Palestinaren aldeko oihuen artean egin diote harrera CAFeko presidenteari Gipuzkoako Aldundian
Andres Arizkorretak Gipuzkoako Urrezko Domina jaso du lurraldeko "garapen ekonomiko, teknologiko eta sozialari" egindako ekarpenagatik. Kanpoan, CAFek Israelen dituen negozioen aurkako protesta egiteko bildu dira hainbat pertsona. Israelek egindako "genozidioaren konplize" izatea egotzi diote.
2024/01/12 - 13:13
Gipuzkoak hondartzetako alerta eta garbiketa sistemak indartu ditu pinporten etorreraren aurrean
Gipuzkoako Hondartzen Lurralde Mahaiak bilera egin du gaur goizean, Galiziako pinporten gaia aztertzeko. Jose Ignacio Asensio Iraunkortasun diputatuak adierazi duenez, Gipuzkoako hondartza guztiakk egunero zainduko dira.