Guggenheim
2019/06/18 - 12:30
Kandinsky, El Anatsui, Eliasson eta Lygia Clark, Guggenheimen 2020an
Museoaren Patronatuak oniritzia eman dio erakusketa zentroak datorren urterako prestatu duen programazioari.
2019/05/23 - 18:16
Richterren itsas paisaiak, Guggenheimen ikusgai
Alemaniar artistak egindako hogeita lau itsas paisaietatik hamar paratu ditu bere hormetan Bilboko museoak.
2019/05/14 - 11:52
Doako sarrerak Bizkaiko 38 museoetan, Museoen Nazioarteko Egunaren harian
Guztira, 65 bat jarduera antolatu dituzte Bizkaiko 24 udalerritako museoetan. Ekitaldietako batzuk larunbatez egingo dira, baina gehienak asteburua osoan gozatu ahal izango dira.
2019/05/13 - 13:34
Guggenheimek Gerhard Richterren itsas paisaiak bilduko ditu
Alemaniar artistaren koadroak maiatzaren 24tik irailaren 9ra egongo dira Bilboko museoan.
2019/04/30 - 15:33
Guggenheimek kalitate turistikoko Q saria lortu du bezeroenganako arretagatik
Kalitate Turistikorako Espainiako Institutuak museoak bisitariei ematen dien “zerbitzuen maila altua” azpimarratu du.
2019/04/25 - 13:00
Guggenheim Museoan Jenny Holzerrek egin zituen proiekzioak, time-lapse batean
Felix Urrutiak egindako bideoak Jenny Holzer artista estatubatuarraren 'For Bilbao' lana erakusten du. Guggenheim Museoan argi proiekzioak egin ziren martxoan.
2019/04/20 - 16:25
Euskal Herriko txoko guztiak, jendez lepo
Bilbon, esaterako, Guggenheim museoa izan da bisitari askoren jomuga.
2019/03/27 - 14:31
Euskal Herria, 'naturaren alde itzaltzera' deituta
Erakundeak, enpresak eta herritarrak 'Planetaren Ordua' jarraitzera eta, martxoaren 30ean 20:30 eta 21:30 artean argiak amatatzera deitu ditu WWF erakundeak.
2019/03/22 - 21:57
Pablo Casado Euskadira etortzen den bigarren aldia da, hamar egunean
Gaur Pablo Casado PPren buruzagia Donostiako Kontxan egon da, Bilboko Guggenheim museoaren atarian, Getxon, Itsas Armadaren ontzian eta Getarian.
2019/03/21 - 11:01
Jenny Holzerren erakusketa aurkezteko argi proiekzioak Guggenheim Museoan
Jenny Holzer artista estatubatuarraren erakusketa aurkezteko 19 idazleren testuak proiektatu zituzten bart Guggenheim Museoaren fatxadan.
2019/03/14 - 12:00
Giorgio Morandiri eta haren maisuei buruzko erakusketa, Guggenheimen
Italiar pintoreak natura hil oso bereziak margotu zituen, konposizioari, koloreari eta argiari dagokienez.
2019/02/18 - 12:57
Guggenheimek 'Jenny Holzer. Zera deskribaezina' erakusketa hartuko du
Hizkera iradokitzeko erabiltzen duen estatubatuar artistaren erakusketak hainbat proiekzio aurkeztuko ditu museoaren fatxadan, besteak beste.
2019/02/10 - 12:39
Kataluniako buruzagi independentistei aldeko ekintza ikusgarria, Bilbon
ANCk sortutako 'Make a move' kanpaina Bilbora iritsi da. 'Autodeterminazioa eskubide bat da, ez krimen bat. Mugi zaitezte' lelora zeraman pankarta jarri dute goizean Udaletxe atarian, Udaletxeko zubian eta Guggenheim Museoaren parean.
2019/01/10 - 14:39
Bilbok eta Bizkaiak 85.000 turista gehiago jaso nahi dituzte 2025era bitartean
Turistak gau gehiago ematea eta horien batez besteko gastua zein errepikatze-tasa handitzea dira Bilbo eta Bizkaiaren helburu nagusiak, datozen zazpi urteotarako.
2019/01/02 - 21:54
Guggenheim Museoak 1,2 milioi bisitari izan ditu 2018an
Museoaren historiako hirugarren urterik onena izan da. 2017an –XX. urteurrena- eta 1998an -inaugurazioaren urtea- soilik izan zituen bisitari gehiago.
2018/12/18 - 11:33
Holzer, Struth, Fontana, Moradi eta Sotoren lanak Guggenheimen, 2019an
Abenduaren 17ra arte, 1.220.449 pertsonak bisitatu dute Bilboko museoa 2018an. Datorren urteko aurrekontua 28,4 milioi eurokoa izango da, azken urteetan izandakoaren antzekoa.
2018/12/17 - 16:34
Guggenheimek Zero aretoa inauguratu du
Proiekzio inguratzaile baten bidez, bisitariak bertan izango du lehen harremana museoarekin. Zentzumenen bidez, museoaren eta hiriaren historian murgilduko da.
2018/11/30 - 14:30
Guggenheimek euskarazko funts dokumentala bildu eta kontsultagarri jarri du
Artitz izeneko funtsak museoan egindako 44 erakusketaren 1.300 dokumentu (testu eta saio akademikoak, azalpen testuak…) gordetzen ditu.
2018/11/17 - 19:16
Performancea egin dute Guggenheimen, 'Iruña-Veleiako injustizia judiziala' salatzeko
10 urte beteko dira astelehen honetan, Lurme enpresari iruzurra egitea leporatu, eta indusketatik bota zutela. Laster bi arduradun epaituko dituzte.
2018/10/28 - 19:23
Museoaren alderik gogokoena marraztu dute herritarrek Guggenheimen
Bilboz gain, Venezian eta New Yorken ere egin dute ekimena, ume zein helduekin. Iaz antolatu zuten aurrenekoz, Guggenheim museoak 20 urte bete zituenean.