Guggenheim
2024/02/02 - 12:33
Lehendakaria, Guggenheim Urdaibai proiektuaz: "Ez dut ez baieztatu, ez ezeztatu, ez ezer zalantzan jarri"
Iñigo Urkullu lehendakariaren arabera, Eusko Jaurlaritza eta bera Busturialdea eskualdeari eta Urdaibairi "benetako bultzada" ematearen aldekoak dira, "aukera berriak sortzeko".
2024/02/02 - 12:15
Urdaibaiko Guggenheim Museoaren inguruan ez duela ''ezer zalantzan jarri'' adierazi du Iñigo Urkulluk
Urkulluk azpimarratu du bera eta berak zuzentzen duen gobernua Urdaibairi eta Busturialdeari "benetako bultzada" ematearen aldekoak direla, Bizkaiko eskualdean "aukera berriak sortzeko".
2024/02/01 - 15:53
June Crespo artista nafarrak "Baskularra" lana erakutsiko du Guggenheimen martxoaren 1etik ekainaren 9ra
Sortzaileak, gaur egungo Europako arte-panoraman garrantzi handiena duen pertsonetako bat, elkarrizketa eraldatzailea ezartzen du azken hamarkadetako euskal artea markatu duten kontzeptuekin, baina gaur-gaurkoak diren gaiei ere heltzen die.
2024/01/27 - 14:20
Busturialdeko EH Bilduk ''seriotasuna'' eskatu dio EAJri eskualdeko proiektu estrategikoen inguruan
EH Bilduko alkate eta zinegotziek eskua luzatu diete jeltzaleei akordioetara iristeko, eskualdeak "ezinbesteko" duen biziberritzerako proiektuak adoste aldera.
2024/01/25 - 22:32
Ortuzar (EAJ): ''Guggenheim Urdaibairen proiektuaren alde gaude, baina ondo egin behar da''
Andoni Ortuzar EBBko presidenteak esan du ez dagoela kontraesanik alderdiaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean Guggenheim Urdaibairen proiektuaren inguruan. "Alde gaude, baina ondo egin behar da", ziurtatu du.
2024/01/23 - 15:41
EH Bilduk eskatu du Guggenheim Urdaibai proiektuaren luzapena eskualdearekin "adosteko" probestu dezatela
Casanovaren hitzetan, lehendakariak egindako iragarpenak "agertoki berri bat" irekitzen du, "prozesua luzatzeak hausnaketarako tartea ematen baitu".
2024/01/23 - 14:23
Guggenheimari buruzko erabakia patronatuarena da eta ez du hauteskundeekin zerikusirik, Jaurlaritzaren arabera
"Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ez dute ezer erabaki", azpimarratu du Bingen Zupiria bozeramaileak.
2024/01/23 - 14:20
Urdaibaiko Guggenheim museoaren inguruko erabakiak patronatuak hartzen dituela azpimarratu du Jaurlaritzak
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez, Urdaibaiko Guggenheim museoarein inguruko erabaki bi urtez atzeratzeak ez du zerikusirik aurten EAEn izango diren hauteskundeekin.
2024/01/23 - 13:14
Aldundiaren iritziz, "mehatxua" beharrean, "aukera ona" da Urdaibaiko Guggenheim Busturialdearentzat
Arrizabalagaren esanetan, proiektuaren "bideragarritasuna" aztertzeko hartutako bi urteko denbora tartea "ez da bat-batean iritsi", "azken bileran erabaki zen", eta "proiektuaren egutegian zehaztuta dago".
2024/01/23 - 10:55
Atutxaren hitzetan, bi urteko "geldialdiak" ez du Urdaibaiko Guggenheimen proiektua "etengo edo hoztuko"
Proiektua bideraezin bihurtzeko balizko aukeraz galdetuta, ez dio ezeri aterik itxi: "Aukera guztiak daude zabalik, baina oso zaila da hau guztia gaizki bukatzea. Denbora asko behar duten proiektuak dira, baina ez dituzte zertan traba gaindiezinak aurkitu".
2024/01/23 - 09:18
Albiste izango dira: Urdaibaiko Guggenheim; greba itunpeko hezkuntzan; eta euskal Zinema, Oscarretara begira
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/22 - 20:33
Bi urteko hausnarketa egingo dute, Guggenheim Urdaibaik aurrera jarraituko duen ala ez erabakitzeko
Guggenheim Bilbao Museoaren patronatuak bi urteko hausnarketa egingo du, aurten eta 2025ean, Urdaibaiko (Bizkaia) azpiegiturak aurrera jarraituko duen ala ez erabakitzeko, Iñigo Urkullu lehendakariak aurreratu duenez.
2024/01/22 - 19:34
Jaurlaritzak eta Aldundiak bi urteko epean erabakiko dute Urdaibaiko Guggenheimari argi berdea eman edo ez
Lehendakariak aurreratu du museoaren Patronatuak "hausnarketa epea" behar duela. Urdaibain museoaren aldekoa ote den zuzenean galdetuta ere, Urkulluk erantzun du: "Ez da erraza jarrera zehatz bat izatea proiektua eta kudeaketa ezagutzen ez ditugunean".
2024/01/12 - 18:27
Yoshitomo Nara, Giovanni Anselmo eta Hilma af Klint-en erakusketak Guggenheimen
Bilboko museoak 2024an egingo dituen erakusketen aurkezpena egin du. Aldi baterako bederatzi erakusketa eta museoaren beraren bildumako obren aukeraketa berri bat eskainiko ditu.
2024/01/12 - 09:08
Albiste izango dira: Soldata minimoaren igoera, itsaso Gorriko krisia eta Guggenheimeko programazio berria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/02 - 14:57
Guggenheimek inoiz baino bisita gehiago izan ditu 2023an
1.324.221 sartu-irten izan dira Bilboko museoan, bukatu berri den urtean. Udako erakusketak nabarmendu dira, publiko kopuruari dagokionez: 'Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino', 'Oskar Kokoschka. Vienako errebeldea' eta 'Lynette Yiadom-Boakye. Halako ilunabar bizirik'.
2023/12/19 - 17:37
EH Bilduk Guggenheim Urdaibairi buruzko herri-galdeketa egitea jarri du baldintza bezala EAJrekin ituna ixteko
Koalizio subiranistako ordezkariek azpimarratu dutenez, bi indar politikoek proiektuaren inguruan "kontrako" jarrerak dituzten arren, beharrezkoa da "Gernika aurrera ateratzea".
2023/12/18 - 22:11
Guggenheim-Urdaibairen inguruan jarrera argitzeko eskatu die Guztiontzako Herriak EAJri eta EH Bilduri
Jose Maria Gorroño alkatearen talde politikoak uste du "harrigarria" dela proiektu horretan "aurrez aurre" dauden bi indarrek "gobernu bat adostu eta martxan jarri ahal izatea".
2023/12/12 - 09:14
Giovanni Anselmo, pop artea, June Crespo eta Yoshitomo Nara, Guggenheimen 2024an
Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren Patronatuak batzarra egin du bart, urteko balantzea egin eta datorren urteko aurrekontua onartzeko. Lynette Yiadom-Boakyeren eta Yayoi Kusamaren eta Thomas Struth argazkilariaren lanak erosi ditu museoak, bestalde.
2023/11/28 - 15:29
Julian Schnabelek SundanceTV Inspiration Award saria jasoko du Guggenheimen
Artista plastiko eta zinemagileak asteartean, azaroak 28, jasoko du goraipamena, Bilboko museoan. Newyorktarrak inspirazioaz, artearekiko konpromisoaz eta Donostiaz, bizileku izan zuen hiriaz, hitz egin du.