Hamas
2024/07/29 - 18:52
Hamasek "baldintza berriekin" su-eten akordioa "luzatzea eta saihestea" leporatu dio Netanyahuri
Erakunde islamistak uste du Israelen azken eskaerak atzerapausoak direla AEBek maiatzaren amaieran aurkeztutako hasierako proposamenarekin alderatuta. Ondoren, NBEko Segurtasun Kontseiluak proposamen hura babestu zuen.
2024/07/28 - 21:44
Hamasek Gazaren aldeko mobilizazio-eguna deitu du abuztuaren 3rako
Deialdi hori "nazioarteko isiltasunari eta Gazako gerra gelditzeko ezintasunari, AEBko Administrazioaren joerari eta Israeli emandako erabateko laguntzari" emandako erantzuna da.
2024/07/24 - 23:04
Netanyahu: "AEBk eta Israelek batuta egon behar dute zibilizazioa suntsitu nahi dutenak garaitzeko"
AEBko Kongresuko bi ganberek Israelgo lehen ministroa gonbidatu dute, eta haren hitzaldiaren kontrako dozenaka ordezkarik boikota egin diote. Gainera, Kamala Harris ez da bertan izan, eta parlamentari batzuek Gazan su-etena eskatzen zuten kamisetekin joatea erabaki dute.
2024/07/18 - 14:45
Von der Leyenek Defentsa, Etxebizitza eta Mediterraneorako komisarioak agindu ditu, berriro hautatzen badute
Gainera, klima-egokitzapenerako egitasmo bat eta uraren erresilientziarako estrategia bat iragarri ditu bere bigarren agintaldiko lehen tasun bezala. Bestalde, Europako aireko ezkutu bat bultzatzeko asmoa azaldu du.
2024/07/15 - 19:44
Israelek Gazako eremu humanitario batean egindako eraso batek 141 hildako eta ehunka zauritu eragin ditu
Israelgo aire eraso batek gutxienez 141 palestinar hil eta 400 zauritu ditu, horietako batzuk egoera kritikoan, Al Mawasi inguruan, Gazako zerrendaren hegoaldean. Israelgo armadaren arabera, bonbardaketa Hamaseko goi-agintari baten aurka egin dute.
2024/07/14 - 00:22
Netanyahuk dio ezin dutela ziurtatu jopuntu zituzten Hamaseko buruzagiak gaur goizeko erasoan hil direnik
"Oraindik ezin dugu baieztatu Mohamed Deif eta haren albokoa, Rafaa Salameh, hil direnik", esan du Israelgo lehen ministroak. Hamasek bertan ez zuela bahiturik jakin ostean baimendu zuen erasoa Netanyahuk. Hamasen arabera, Mohame Deif bizirik dago.
2024/07/13 - 21:56
Israelek Khan Yuniseko eremu humanitario baten aurka egindako erasoan hil edo zauritu direnen kopuruak gora
Gazako osasun sailaren arabera, 90 dira, oraingoz, hildakoak eta ia 300 zaurituak, baina kopuru horiek okerrera egingo dute, zaurituetako asko larri baitaude.
2024/07/11 - 19:56
Israelek su-eten bat negoziatzen jarraitzen du, palestinarrei Gaza Hiria husteko agintzen dien bitartean
Israelgo Armadak Gaza Hiriko Shujaiya auzoa guztiz suntsitu du. Era berean, Gazako hiriburuan erasoaldi gogorra egiten ari da, eta palestinarrak Zerrendaren erdialdera alde egitera behartzen ari dira.
2024/07/06 - 23:12
Elkarrizketei berrekiteko atarian, gogor eraso dio Israelek Gaza erdialdeari
Gutxienez 25 pertsona, bost kazetari tartean, hil ditu Israelek Gazako erdialdean egindako erasoetan, besteak beste, UNRWAko eskola baten aurkakoan. Negoziazioek datorren astean Dohan jarraitzea espero da.
2024/07/03 - 19:47
Israelgo Armadak gutxienez 23 pertsona hil ditu azken orduetan Gazan, Zisjordanian eta Libanon
Azken egunean, Gazan soilik 28 pertsona hil eta 125 zauritu ditu Israelek, guztira urriaren 7tik 37.953 hildako eta 87.266 zauritu dagoeneko. Kopuru horiei hondakinen azpian jarraitzen duten 10.000 gorpu inguru gehitu behar zaizkie.
2024/06/30 - 00:33
Hamasen arabera, ez dago aurrerapenik Israel eta bien negoziazioetan
Osama Hamdam buruzagiak azaldu duenez, Hamas prest dago gerraren amaiera barne hartzen duen edozein su-eten proposamenekin "modu positiboan lan egiteko". Israeli "laguntzaren sarrera galaraztea" eta Estatu Batuekin batera "gosete handiko egoera" sortzea leporatu dio.
2024/06/24 - 11:06
Netanyahuk bahituen alde negoziatuko du, nahiz eta "borrokan jarraitzera behartuta" egon
Horri erantzunez, Hamasek azpimarratu du edozein akordiok "su-eten iraunkorra eta Gazako Zerrendatik erretiratze osoa" izan behar dituela kontuan.
2024/06/18 - 14:25
Israelgo inteligentziak urriaren 7a baino lehen ohartarazi zuen Hamasek 250 bahitu atzemateko plana zuela
Armadak "zehaztasun handiz" ezagutzen zuen talde islamistaren erasoa; bertan, 1.200 pertsona inguru hil eta beste 251 bahitu zituzten.
2024/06/18 - 00:16
Gaza dagoeneko "haurren hilerria" dela salatu du UNICEFek
"Ziurrenik haur guztiak traumatizatuta geratuko dira, haur bakar batek ere igaro beharko ez lukeen zerbaitetik pasatu direlako", esan du Adele Jodr Ekialde Hurbilerako eta Afrika Iparralderako UNICEFeko zuzendariak. "Erasoren bat dagoen guztietan izaten dira hildako haurrak", gaineratu du.
2024/06/17 - 12:57
Hamasen erasoen ostean sortutako gerra kabinetea desegin du Netanyahuk
Israelgo lehen ministroaren esanetan, "(Benny) Gantzekin hitzartutako akordioan baitan sortu genuen gerra kabinetea, berak eskatuta". Gantzek dimisioa eman ostean, "foro hori berez desagertu egin zen".
2024/06/16 - 17:15
Netanyahuk ezeztatu egin du Gaza hegoaldean "etenaldi teknikoak" baimenduko dituenik laguntza sartzeko
Adierazpen horiek egin baino ordu batzuk lehenago, ordea, Israelgo Armadak iragarri du etenaldiak egingo dituela, "inguruan laguntza humanitarioa banatu ahal izateko".
2024/06/16 - 00:57
Hamasek zortzi soldadu israeldar hil ditu Rafahn, urtarriletik egindako eraso larrienean
Bestalde, Gazako herritarrek bonbardaketa eta eraso gogorrak jasaten jarraitzen dute, eta krisi humanitarioa areagotu egin da. Azken orduetan 30 palestinar hil ondoren, dagoeneko 37.300 dira hildakoak eta 85.200 zaurituak, horietatik % 70 emakumeak eta haurrak.
2024/06/13 - 10:36
NBEk Gazako krimenei buruz egindako txostena "akusazio faltsuz beteta" dagoela dio Israelek
Israelgo Atzerri ministroaren hitzetan, txostena "NBE izeneko antzerki politiko zinikoaren beste adibide bat da".
2024/06/11 - 13:57
Hamasek babestu egin du AEBk Gazarako egindako su-eten proposamena
NBEren Segurtasun Kontseiluak Gazako gerrari amaiera emateko hiru faseko su-eten proposamena onartu eta biharamunean, Hamas prest agertu da bitartekariekin horri buruz hitz egiteko.
2024/06/11 - 10:54
NBEko Segurtasun Kontseiluak AEBk Gazarako egindako su-eten proposamena babestu du
Joe Bidenek proposatutako proposamenak aldeko 14 boto eta Errusiaren abstentzioa jaso ditu, eta "erabateko su-etena", Hamasek bahituak askatzea, bahituen gorpuak entregatzea eta preso palestinarrak askatzea jasotzen ditu.