Elkarrizketei berrekiteko atarian, gogor eraso dio Israelek Gaza erdialdeari
Israel eta Hamas Gazako Zerrendako su-etena adosteko negoziazioei berriro ekitear daudenean, Israelgo Armada gogor ari da Gazaren kontra. Azken orduetan erdigunean izan dira eraso nagusiak, Nuseirat eremuko hainbat tokitan, UNRWAko eskola batean, Deir al Balahn, eta baita Bureij eta Maghaziko kanpamentuetan ere. 25 pertsona hil ditu horietan, bost kazetari palestinar tartean.
Azken orduotako erasoetan, gutxienez bost kazetari hil dira: Saadi Madoukh, Adeeb Sukkar, Amjad Jahjouh, Wafa Abu Dabaan eta Rizq Abu Shakyan. Gazako gobernuaren arabera, 158 kazetari hil dituzte erasoaldia hasi zenetik.
Palestinako hedabideen arabera, airetik eta artilleriaz egin dituzte azken erasoak Gazako hainbat auzotan; Sheikh Ajlin, Tal al Hawa, Al-Zaytoun eta Shujaiya auzoetan.
Armadak, bere aldetik, "inteligentzian oinarritutako jarduera operatiboak" egiten jarraitzen du Rafahn, Egiptoko mugan. Osasun-iturri palestinarrek jakitera eman dutenez, gutxienez sei polizia hil dira Rafah mendebaldean, euren ibilgailuen aurka egindako eraso batean.
Gerra hasi zenetik, ia bederatzi hilabetean, 38.100 gazatar hil dira, % 70 baino gehiago emakumeak eta haurrak, eta 87.700 baino gehiago zauritu, Gazako Osasun Ministerioaren arabera.
Negoziazioei berriro ekiteko zorian
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren hitzetan, "desadostasunak daude oraindik", baina datorren astean Dohara itzultzeko eskatu dio negoziazio taldeari, Hamasekin zeharka izandako negoziazioei berriro ekiteko.
Hedabide arabiar eta israeldarretan filtratu denez, Hamasek uko egin dio Israeli ezarritako baldintzari, negoziatzen hasteko, borrokak amaitzeari alegia.
Gainerakoan, AEBko Gobernuak duela aste batzuk proposatutako eskemaren antza omen du oraingoak: lehen fasean sei asteko su-etena ezartzea; ehunka preso palestinar kartzelatik ateratzearen truke emakume, adineko eta zaurituak askatzea; tropa israeldarrak populazio handiko eremuetatik erretiratzea eta desplazatuak itzultzea.
Fase horretan, bigarren baten xehetasunak negoziatuko dituzte. Horretan, gainerako bahituak askatuko dituzte, soldaduak barne, preso gehiagoren truke. Hirugarren fasean, gatibuen gorpuak entregatzea eta Zerrenda berreraikitzea aurreikusten da.
Larunbatero bezala, Israelgo protesta mugimendu anitza kalera atera da gaur ere, Tel Aviv dutela protesten epizentro, Gobernuari hamaikagarrenez eskatzeko sina dezala behingoz Gazan jarraitzen duten 116 bahituen itzulera ahalbidetuko duen akordioa.
12. kanalaren inkesta baten arabera, hiru israeldarretik bik uste dute bahituak itzultzea Gazako gerrarekin jarraitzea baino garrantzitsuagoa dela. Gainera, inkestatuen % 54k uste dute gerrak Netanyahuren iritzi politikoengatik jarraitzen duela, eta % 68k uste dute Netanyahuk agindutako "erabateko garaipena" urrun dagoela.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.