Gaza erasopean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hamasen erasoen ostean sortutako gerra kabinetea desegin du Netanyahuk

Israelgo lehen ministroaren esanetan, "(Benny) Gantzekin hitzartutako akordioan baitan sortu genuen gerra kabinetea, berak eskatuta". Gantzek dimisioa eman ostean, "foro hori berez desagertu egin zen".
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa. Argazkia: EITB MEDIA
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa. Argazkia: EITB MEDIA

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak iragarri duenez, urriaren 7an Hamasek egindako erasoen ondorioz Israelek osatutako gerra kabinetea desegin dute dagoeneko. Izan ere, Benny Gantz gerra kabineteko ministroak eta Gadi Eisenkot begiraleak dimisioa eman eta gero, kolokan zegoen kabinete horren jarraipena.

"Gerra kabinetea dagoeneko ez da existitzen", esan du Netanyahuk. Israelgo lehen ministroaren esanetan, "(Benny) Gantzekin hitzartutako akordioan baitan sortu genuen gerra kabinetea, berak eskatuta". Gantzek dimisioa eman ostean, "foro hori berez desagertu egin zen". Dena dela, zenbait gau hainbat alderdi politikorekin hitz egiten jarraituko duela gaineratu du.

Hiru kidek eta hiru begiralek osatutako gerra kabinetea utziko zuela iragarri zuen Gantzek, bere hitzetan, Gazan egindako eraso militarrari amaiera emateko estrategia garbia ez zegoelakoan. Gainera, Gazako Zerrendan "benetako garaipena lortzea galaraztea" egotzi zion Netanyahuri.

Gerra kabinete barruan eta baita Netanyahu buru duen koalizio gobernuaren baitan desadostasunak areagotu dira azken asteotan, Gazaren aurkako erasoaldia kudeatzeko moduagatik eta Hamasek bahitutakoak askatzeko akordio faltagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du

Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X