Hautagaiak
2024/04/17 - 22:53
Arratsaldeko mitinetan, hauek izan dira lerroburu nagusiak
Bi egun besterik ez dira falta kanpaina amaitzeko, eta hauek izan dira gaur arratsaldeko mezu nagusiak.
2024/04/17 - 20:46
Eusko Jaurlaritzak hautagaien segurtasuna indartuko du Pradalesen aurkako erasoaren ostean
Gizon batek piperbeltz esprai batekin eraso egin zion EAJko lehendakarigaiari, Barakaldon (Bizkaia), mitina eman ondoren.
2024/04/17 - 14:35
Behin-behinean aske utzi dute Pradalesi piperbeltz gasa jaurtitzea egotzita atxilotutako gizona
Barakaldoko Guardiako Epaitegiak hauteskunde delitu bat eta bi lesio delitu leporatu dizkio 49 urteko gizonari, eta hilabetero epaitegian agertu beharko du.
2024/04/17 - 02:49
Osakidetza eta balizko itunak, EITBren debate handiaren protagonistak
Lehendakarigaiek ez dute aipatu ETAren indarkeriaren inguruan azken orduetan piztu den polemika, eta zerbitzu publikoen inguruan egin dute eztabaida batik bat.
2024/04/17 - 00:38
Lehendakarigaiek Pradalesen aurkako erasoa gaitzetsi dute eta babesa adierazi diote
ETB2ko eztabaidaren hasieran, lehendakarigai guztiek babesa eman diote Imanol Pradales EAJko hautagaiari, Barakaldoko mitin batean jasandako erasoagatik.
2024/04/17 - 00:26
Pradalesek esan du erasoa ''sustoa'' izan dela eta gertatutakoak ez duela ''euskal gizartea ordezkatzen''
EAJren lehendakarigaiak azpimarratu duenez, "oso gertakari desatsegina izan da", baina "ez du euskal gizartea ordezkatzen, jendeak errespetu handia izaten baitu". "Gertakari isolatua izatea eta berriro ez gertatzea espero dut", erantsi du.
2024/04/16 - 23:21
Pradalesek jasandako erasoak eta Otxandianok ETAri buruz esandakoek kanpainaren azken txanpa astindu dute
Hauteskunde-kanpainak eztanda egin du astearte honetan, EAJren hautagaiari eraso eta EH Bilduren hautagaiak ETAri buruz egindako adierazpenek sortutako polemikaren ondorioz.
2024/04/16 - 22:31
Imanol Pradalesi (EAJ) eraso egin diote mitin baten ostean, Barakaldon
EAJren lehendakarigaiari spray batekin eraso diote aurpegian, eta Gurutzetako Ospitalean artatu behar izan dute. 49 urteko erasotzailea atxilotu egin dute, eta epailearen aurrera noiz eraman zain dago. Erasoak ez du motibazio politikorik izan.
2024/04/16 - 16:04
Zaintza sistema, etxebizitza eta balizko itunak izan dituzte hizpide gaurko ekitaldietan
Kanpainak aurrera jarraitu du hamabigarren egun honetan.
2024/04/14 - 23:15
Hauteskunde kanpainaren hamargarren eguneko ekitaldiak
EAJ, EH Bildu, PSE-EE, PP, Elkarrekin Podemos-Alianza Verde, Sumar eta Vox hautagaitzen mezuak.
2024/04/14 - 20:09
EITB Focus inkestaren mikrodatuen analisia
Silvan & Miraclek azken EITB Focus inkestaren mikrodatuak aztertu ditu.
2024/04/14 - 18:58
Alderdi politikoen mezuak, hauteskunde-egunerako astebete falta denean
Hautagaitzek EAEko hautesleen botoa eskuratzeko mezuak zabaldu dituzte kanpainaren azken igandean.
2024/04/14 - 16:25
Sumar: ''Ilusioa eta interesa gero eta handiagoak direla ikusi dugu kanpainan zehar''
Boto-asmoari buruzko azken EITB Focus inkestaren gainean galdetu diote Alba Garcia Sumarreko lehendakarigaiari.
2024/04/14 - 15:52
Andueza (PSE-EE): ''Sozialistok esandakoa berrestera dator inkesta hau: PSE-EE ezinbestekoa izango dela''
Boto-asmoari buruzko azken EITB Focus inkestaren gainean hitz egin du Eneko Andueza PSE-EEko lehendakarigaiak.
2024/04/14 - 15:31
EITBren inkestak aldaketarako aukera benetakoa dela islatzen duela uste du EH Bilduk
Oihana Etxebarrieta Bizkaiko hautagaiak esan du inkestak aldaketarako aukera benetakoa dela islatzen duela, baina lanean jarraitzearen alde egin du.
2024/04/14 - 15:28
Pradales: ''Aste erabakigarria izango da''
EITB Focus inkestaz galdetuta, hauteskundeetan parte-hartzearen garrantzia azpimarratu du Imanol Pradales EAJren lehendakarigaiak.
2024/04/14 - 15:22
Abascal (Vox): ''Ez naiz inkestez batere fidatzen''
EITB Focusen arabera, Eusko Legebiltzarrean duen eserleku bakarra galduko du Voxek. Galdeketaren emaitzei buruz mintzatu da Santiago Abascal Voxeko presidentea.
2024/04/14 - 13:41
PP: ''Inkesta horrek ez du jasotzen gu kanpainan sumatzen ari garen babesa''
Igande honetan EITB Mediak argitaratutako azken EITB Focusen datuen gainean mintzatu da Esther Martinez Euskadiko PPko idazkari nagusi eta Bizkaiko zerrendaburua.
2024/04/14 - 10:41
Otxandianoren eta Pradalesen ezagutza hazi egin da, eta balorazio berdina lortu dute
EITB Focus inkestak lehendakarigaien ezagutzaren inguruan galdetu du, eta horien balorazioa ere eskatu du.
2024/04/14 - 08:50
Parte-hartzea % 60,8koa izango da euskal hauteskundeetan, EITB Focusen arabera
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izan baino astebete lehenago egindako aurreikuspenen arabera, parte-hartzea ez da % 61era helduko, eta zalantzatien kopurua % 20koa da.