Hauteskunde inkestak
2020/06/11 - 14:03
Bizkaiko hautagaitzak uztailaren 12ko hauteskundeetarako
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak asteazken honetan argitaratu ditu hautagaitzak, eta ekainaren 15ean aldarrikatuko dituzte behin betiko.
2020/06/11 - 12:53
Gipuzkoako hautagaitzak uztailaren 12ko hauteskundeetarako
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak asteazken honetan argitaratu ditu hautagaitzak, eta ekainaren 15ean aldarrikatuko dituzte behin betiko.
2020/06/09 - 22:58
U12rako posta bidezko botoa etxean eman ahalko da, Hauteskunde Batzordeak baimenduta
Hautesleek botoa emateko dokumentazioa etxera eraman diezaietela eskatu ahalko dute, eta, halaber, postariari botoa emateko aukera izango dute.
2020/06/07 - 15:49
“Tren eta murrizketa gehiago” egiteko asmoa ote duen galdetu dio EH Bilduk Urkulluri
Inbertsio publiko "sendoak" eskatu ditu Maddalen Iriarte EH Bilduko lehendakarigaiak.
2020/06/06 - 22:08
Zaldibarko zabortegiaren inguruan ''EAJk inposatutako isiltasuna'' salatu du Iturgaizek
Otsailaren 6an Zaldibarko zabortegian gertatutakoaren inguruan "isiltasun ozena inposatu du EAJk, lotsak estaltzeko", Carlos Iturgaiz PP+Cs koalizioko lehendakarigaiak salatu duenez.
2020/06/04 - 23:07
Mendia: "U12an Jaurlaritzak Sanchezen proiektuarekin duen konpromisoa erabakiko da"
PSE-EEko lehendakarigaiak bere alderdiaren 75 hautagaiak aurkeztu ditu: "Egoera honetatik ez gara bakarrean irtengo; guk Pedro Sanchezen Gobernuaren eskutik egin nahi dugu", esan du.
2020/06/04 - 21:11
Botoa posta bidez emateko eskaera hamar aldiz handiagoa da Euskadin
Guztira 33.325 hauteslek egin dute tramitea; 2016an, berriz, 3837k egin zuten, prozesuaren une honetan bertan.
2020/06/04 - 14:08
Urkullu: "Euskadik ez du inolako mesede-traturik izan pandemian, bakar bat ere ez"
Bestalde, alderdi batzuetako egoitzetan agertu diren pintaketak tolerantzia eta euskal gizartearen aniztasuna ikusten "ohituta ez dauden pertsonei" egotzi dizkie lehendakariak.
2020/05/31 - 16:01
Iriartek "lidergo berriak" nahi ditu, "politika zaharrek balio ez dutelako"
EH Bilduko lehendakarigaiak Urkullu kritikatu du, "agorturik dagoelako, bakarrik, azken astean ia desagerturik, nagikeriaz eta autokritikarako gaitasunik gabe".
2020/05/29 - 17:20
EAJ barik Gobernua "imajinatzeko" eskatu dio Gorrotxategik Mendiari
Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiaren hitzetan, "bi krisira eraman gaituzten politika zaharrak alde batera uzteko eta ezkerreko Gobernu bat osatzeko" unea heldu da.
2020/05/27 - 16:08
EiTB Focus: EAJ eta PSE-EE indartuko lirateke eta gehiengo osoa lortuko lukete
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen parte-hartzea, uztailaren 12an, % 60koa izango litzateke; abstentzioa duela lau urtekoa bezalakoa izango litzateke.
2020/05/27 - 14:59
EiTB Focus: Legebiltzarrerako hauteskundeetako parte-hartzea % 60koa izango litzateke
EiTBk 14:00etan argitaratuko du bere hedabideetan boto-asmoari buruzko inkesta. Hauteskundeak uztailaren 12rako deitu osteko egunetan egin da galdeketa.
2020/05/20 - 12:22
1.788.602 lagun daude deituta uztailaren 12ko Legebiltzarrerako bozetara
Posta bidezko botoa maiatzaren 19tik eta uztailaren 2ra arte eska daiteke, eta atzerrian bizi direnek maiatzaren 19tik ekainaren 13ra.
2020/03/06 - 15:07
EAJk eta PSEk gehiengo osoa lortuko lukete, Soziometroaren arabera
EAJk eserleku bat irabaziko luke eta EH Bilduk eta PSEk gora egingo lukete. Behera, aldiz, PPk eta Elkarrekin Podemosek. Vox ez litzateke Legebiltzarrean sartuko.
2020/03/03 - 15:06
Voxek ordezkaritza lor lezake Eusko Legebiltzarrean, Araban aulki bat erdietsita
EiTB Focusen arabera, EAJk irabaziko lituzke autonomikoak, eta EH Bildu eta PSE-EE izango lirateke bigarren eta hirugarren indarrak. Barne-krisiek kalte egin liezaiekete PPri eta Elkarrekin Podemosi.
2020/03/03 - 14:01
EiTB Focus: Voxek ordezkaritza lor lezake Eusko Legebiltzarrean
EiTBk 14:00etan argitaratuko du bere hedabideetan boto-asmoari buruzko inkesta; hemezortzigarren EiTB Focus izango da. Apirilaren 5eko hauteskundeak izan ditu hizpide oraingoan.
2020/03/01 - 18:39
"Espainia hautsi nahi dutenen" ondoan jartzea leporatu die Iturgaizek sozialistei
Horregatik, PP+Cs koalizioak "esparru konstituzionalista" defendatzen duela ohartarazi die "joko demokratikoaren arauak hautsi nahi ez dituzten" PSEko boto-emaileei.
2020/02/26 - 13:13
Arnaldo Otegi: "PP bateratzeko estrategian peoi gisa erabiliko dute Iturgaiz"
Apirilaren 5eko hauteskundeen inguruan, "erabakitzeko eskubidearen aldekoak nagusi" izan arren ezin izango dela gauzatu uste du EH Bilduko idazkari nagusiak, "EAJk uko egin diolako".
2020/02/21 - 18:20
Alonso ez dago partekatzen ez duen akordio bat sinatzeko prest Ciudadanosekin
Euskadiko PPk onartezintzat jo du akordioa alderdi laranjak EAEn duen ordezkaritza ezdeusagatik.
2020/02/18 - 10:39
Zer egin etxeko postontzian hauteskunde propaganda ez jasotzeko
Estatistikako Institutu Nazionaleko webgunean zein udaletan, bulego kontsularretan eta Hautesle Erroldaren Bulegoaren probintzia-ordezkaritzetan egin daiteke eskaera.