Hauteskunde inkestak
2022/06/02 - 14:41
Gipuzkoako Soziometroaren arabera, EAJk irabaziko lituzke foru hauteskundeak, botoen % 37 eskuratuta
Bigarren indarra EH Bildu izango litzateke, botoen % 33,2rekin. Bi alderdiek boto asmoa handituko lukete.
2022/06/01 - 17:15
NA+ koalizioak irabaziko lituzke hauteskundeak Nafarroan, PSNk indarra mantendu eta EH Bilduk gora egingo luke
Gainera, EITBk egindako makroinkestaren arabera, Vox Parlamentuan sartuko litzateke bi ordezkarirekin, eta Geroa Baik zein Podemosek ordezkari bana galduko lukete. Izquierda-Ezkerra batetik bira pasatuko litzateke.
2022/06/01 - 16:19
NA+ irabaziko lituzke Foru Hauteskundeak Nafarroan, baina boto gutxiago lortuta
EITB Focusen arabera, Navarra Sumak, Geroa Baik eta Podemosek behera egingo lukete, eta EH Bilduk, Ezkerrak eta Voxek gora. PSNk ordezkaritza mantentzea lortuko luke.
2022/06/01 - 14:10
Aritmetikak marraz litzakeen aukerak Nafarroan
Parlamentu nafarrean, zein hiriburuan, argazki bat baino gehiago izan litezke inbestidura saioetan, EITB Taldeak egindako markoinkestan jasotako datuek marraztu dutenez.
2022/06/01 - 12:24
Aznarez: "Zerbitzu publikoak bermatu eta eskuinaren aurrean berme demokratikoa izaten jarraitu behar dugu"
Ainhoa Aznarez Podemos Ahal Dugu Nafarroako parlamentariak "kezkagarri" jo du EITB FOCUSak iragarri duen Vox-en gorakada eta, horren aurrean, ezkerra kontsolidatu eta eskubideen hedapenari eusteko beharrean jarri du azpimarra.
2022/06/01 - 11:50
Bakartxo Ruiz: "EH Bilduk determinantea izaten jarraituko du gobernu aurrerakoiak osatzeko"
Koalizio subiranistaren bozeramailea zuhur mintzatu da "inkestak beti inkesta" direlako, baina EITB Mediaren galdeketak koalizioaren "goranzko joera" berresten duela aitortu du.
2022/05/31 - 17:18
NA+ izango litzateke indar bozkatuena Iruñean, baina bi zinegotzi galduko lituzke
EH Bilduk babes handiagoa lortuko luke (% 3,3 gehiago), eta horrek ordezkari bat emango lioke, 8ra iritsita. Vox Udalean sartuko litzateke lehen aldiz, eta bai PSNk baita Geroa Baik ere gaur egungo ordezkari kopurua mantenduko lukete.
2022/05/31 - 16:03
Hiru aldundietan ere EAJ garaile izango litzateke, EITB Focusen arabera
Foru hauteskundeak gaur izango balira EAJk irabaziko lituzke EAEko hiru lurraldeetan. Bizkaian ia gehiengo osoz, eta Araban erosotasunez. Gipuzkoan, aldiz, oso lehia estua izango luke EH Bildurekin.
2022/05/31 - 15:19
Bingen Zupiria: ''Ikusten diren tendentziak bat datoz 2019ko hauteskundeetako joera nagusiekin''
Bingen Zupiriak ohartarazi duenez, EAJ eta PSE-EE kezkatuta daude inkestak erakusten duen abstentzio maila altuarekin.
2022/05/31 - 12:10
Oyarzabalek "aldaketa giroa" sumatzen du Araban: "Ez dut uste jendea EAJren kudeaketa txalotzen ari denik"
Arabako PPko presidenteak nahiago du EITB Focusen inkesta ez baloratzea, "Tezanosenaren antza” hartzen diolako, eta PPren "susperraldiak", "Feijoo efektuagatik", Euskadin ere isla izango duela uste du.
2022/05/31 - 10:59
Eneko Andueza: "Euskal sozialistok emaitza ona lortuko dugu eta orain bezala giltza izango gara"
EITB Focus inkestaren arabera, PSE-EE hirugarren indarra izango litzateke Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Boto asmoari dagokionez, % 1 inguruko beherakada izango luke.
2022/05/31 - 08:50
EAJk garaipen erosoa erdietsiko luke Araban, botoen % 32 jasota
EH Bilduk, indartsu bigarren postuan, botoen % 23 lortuko luke. Elkarrekin Podemos izango litzateke babesik handiena galduko lukeen taldea, % 2,7 gutxiago jasota, aurreko hauteskundeekin alderatuta.
2022/05/31 - 08:50
Lehia estua eman liteke EAJ eta EH Bilduren artean Gipuzkoan
PSE-EEk, Elkarrekin Podemosek eta PPk babesa galduko lukete aurreko hauteskundeekin alderatuta, inkestek gainerako lurraldeetan erakutsi duten ildo beretik.
2022/05/30 - 17:33
Vox: "Ez ditugu sukaldatutako inkestak sinisten, kalean jasotzen dugun inkesta da guretzat inportanteena"
Amaia Martinez eskuin muturreko legebiltzarkidearen ustez, "goizegi" da hauteskundeez hitz egiteko. "Guri egunez egun jardutea gustatzen zaigu, ez urtebetera begira", erantsi du.
2022/05/30 - 16:27
Laura Garrido: "EITB Focusek ez du kontuan eduki Feijooren eragina"
PPko legebiltzarkideak onartu du EITBren hauteskunde inkestak ez diola bere alderdiari emaitza onak eman, baina gehitu du hauteskundeetan inkestetan baino datu hobeak lortzen dituztela.
2022/05/30 - 16:01
EAJk Donostiako lehen indarra izatea lortuko luke, orain baino ordezkari bat gehiago eskuratuta
EH Bilduk bigarren postuan izaten jarraitzea lortuko luke, eta jasotako babesa gehien handituko lukeen indarra litzateke, zinegotzi bat gehiago lortuta. PP eta Elkarrekin Podemos izango lirateke gehien galduko luketen taldeak.
2022/05/30 - 15:56
EAJk gehiengo osoa lortuko luke Bilbon
Jeltzaleen hautagaitzak 15 zinegotzi lortuko lituzke eta ez luke akordioak lortzeko beharrik izango alkatetza eskuratzeko. PSE-EEk babesa galduko luke, nahiz eta bigarren indarra izateari eutsiko liokeen, baina EH Bildurekiko ia parean geratuta.
2022/05/30 - 15:53
EAJk irabaziko luke Gasteizen, EH Bildurekin zinegotzi kopuruan berdinduta
Bi taldeek babes handiagoa lortuko lukete, aurreko hauteskundeekin alderatuta. Bai PSE-EEk, baita PPk ere, gaur gaurkoz daukaten ordezkari kopuruari eutsiko liekete, baina bi kasuetan babes gutxiago jasota.
2022/05/30 - 15:04
Hauek dira udaletan eman litezkeen itunak, datuak kontuan hartuta
EITB FOCUS inkestaren emaitzek % 100eko ziurtasuna duen agertoki bakar bat aurkezten dute: Bilbokoa. Beste bi hiriburuetan, aukera bat baino gehiago eman liteke.
2022/05/30 - 14:41
Eneko Andueza: "Euskal sozialisten papera erabakigarria izango da hurrengo udal gobernuak osatzerakoan"
Udal eta foru hauteskundeetarako urtebete falta den honetan, balorazio sakonak egiteko goizegi da PSE-EEko idazkari nagusiaren arabera. Dena dela, ezkerreko aukera ez abertzale nagusia dela azpimarratu du.