ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eneko Andueza: "Euskal sozialistok emaitza ona lortuko dugu eta orain bezala giltza izango gara"

EITB Focus inkestaren arabera, PSE-EE hirugarren indarra izango litzateke Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Boto asmoari dagokionez, % 1 inguruko beherakada izango luke.
Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusia
Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusia. Argazkia: Euskadi Irratia

Gaur kaleratutako EITB Focus inkestaren arabera, PSE-EE hirugarren alderdi bozkatuena izango litzateke 2023ko foru hauteskundeetan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Boto asmoari dagokionez, % 1 inguruko beherakada izango luke. Horren inguruan galdetuta itxaropentsu mintzatu da Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusia: "Euskal sozialistok emaitza ona lortuko dugu eta orain bezala giltza izango gara". Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, boto portzentajean egonkortasun bat nabari da. Dena dela, inkestak inkestak direla eta balio duten bakarrak bozkak direla nabarmendu du.

Anduezak azaldu duenez, gizarteak dezente ondo baloratzen du euskal sozialisten lana gobernu koalizioetan eta horri ematen dio garrantzia. Oraindik hauteskundeetarako urtebete falta dela eta hitzordua aurreratu ahala hautesleria mobilizatu egingo dela uste du.

Hauteskunde osteko aliantzen inguruan galdetuta, emaitzen eta programen araberako erabakiak hartuko dituztela erantzun du. Hala ere, aurreratu du egonkortasuna eta elkarbizitza direla euskal sozialisten premisak.

Ezkerreko balizko akordioa posible dela iritzi dio, baina horretarako EH Bilduk subiranismoaren eta ezkerraren arteko bidegurutzean bigarrenaren alde egin beharko lukeela. Zentzu horretan, erabakia EH Bilduren esku dagoela dio: "Subiranismoa albo batera uzten ez badu ez dauka gurekin gauza asko egiterik". Halaber, eztabaida horren gainetik interes orokorra lehenesten duenarekin akordioak lortzeko prest agertu da. Eneko Anduezaren iritziz, subiranotasunari buruzko eztabaida ez dago jendartean eta, Euskadiren egungo marko juridikoa ikusita, ez dauka zentzurik gai horri heltzeak; besteak beste, egungo klima politiko lasaia apurtu eta tentsioa eragingo lukeelako. ''Oraingo bake politikoa ezin dugu hautsi. Giro on horretan gauza asko sor litezke'', gehitu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X