Hezkuntza legea
2022/09/27 - 16:35
Jokin Bildarratzek ukatu egin du Hezkuntza Legearen inguruan zatiketarik dagoenik
Ekarpenak egiteko txanda betean daudela esan du Jokin Bildarratzek. Onartu du prozedura zeozer luzatu dela. Urrirako espero zen hasieran, baina abenduaren amaierarako iragarru du Hezkuntza sailburuak testu berri bat etin eta Jaurlaritzak onartzea.
2022/09/26 - 17:36
Hezkuntza Lege berriaren eztabaidan hezkuntza komunitateak parte hartzea ezinbestekotzat jo du EH Bilduk
Hekuntza sistema propio bat izateko aukera ezin dela galdu uste du koalizioak, eta alde guztiek egin behar dutela ahalegina nabarmendu du. "Mugarik gabeko eztabaida izan behar da", esan du.

2022/09/25 - 15:42
Nagore Landa: "Ezinezkoa da ikasleak B1 euskara mailatik B2 mailara igarotzea, eskola-ordu gutxiagorekin"
Steilas sindikatuak baietsi duenez, gaztelera eta ingeles maila hobetzea "kaltegarria da euskararentzat", D ereduko ikasle bat "ikasgaien % 80 euskaraz izatetik % 66 izatera" igaroko litzatekeelako.

2022/09/24 - 20:16
Ikastolek "ausardia" eskatu diote Eusko Jaurlaritzari hezkuntza sistema propioa lortzeko
Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidenteak Hezkuntza Legearen zirriborroarekin desengainua hartu duela adierazi du, eta espero du "ekarpen eta adostasunekin benetan behar dugun Hezkuntza Legea egitea".
2022/09/19 - 16:51
Steilas: "Ikasturte gatazkatsua aurreikusten da, etorkizuneko hezkuntza legea aldatzen ez bada"
Sindikatuko kideek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Eusko Jaurlaritzaren aurrean, aurreproiektuaren testua gaitzesteko. Iturriotzen ustez, etorkizuneko Legeak ikastetxe pribatuen biziraupena bilatzen du.
2022/09/15 - 13:28
Hezkuntza Legearen aurreproiektua ''hutsik'' dago, PP+Cs talde parlamentarioaren iritziz
PP+Cs taldeak dio aurreproiektuak ez duela irtenbiderik "euskal hezkuntzak duen benetako arazoa konpontzeko, alegia, kalitatearen aurrean"; euskara, aldiz, testuaren erdigunean dago.
2022/09/15 - 12:51
Berriztagarrien harira, Otegiren esanetan, EH Bildun "ez dago aldaketarik"; Jaurlaritzan bai, ordea
EH Bilduren koordinatzaile nagusiak salatu duenez, Arantxa Tapia sailburuak esan zuen Euskaltel saldu zutenean enpresa publikoak izatea "komunista" izatea zela, eta orain energia konpainia publiko bat nahi du.
2022/09/15 - 10:12
Albiste izango dira: parke eolikoen proiektua, Hezkuntza Legea eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa
Ostegun honetan albiste izango direnen laburpena hitz bitan.
2022/09/14 - 20:39
Elkarrekin Podemos-IU, ELA, Steilas eta Kontseilua, Euskadiko Hezkuntza Legearen zirriborroaren aurka
Elkarrekin Podemos-IU alderdiaren arabera, zirriborroak ez du Legebiltzarrak adostutakoa errespetatzen. Dokumentuari egin dizkioten ekarpenak ez direla jaso salatzen du Steilasek eta kontra jarraituko dutela dio, baita ELA sindikatuak ere. Eta Kontseilua ere ez dago ados.
2022/09/14 - 15:59
Jaurlaritzak Hezkuntza Legearen lehen zirriborroa idatzi du eta ekarpenak jasotzeko epea ireki du
Alderdi politikoek egindako ekarpenak jaso, hausnartu eta landu ostean gaur argitaratu da lege berriaren zirriborroa. Unibertsitatea ez beste maila guztiak aintzat hartzen dituen Hezkuntza egea izango da eta ahal dela udazkenean Legebiltzarrera bidali nahi du Jaurlaritzak.
2022/09/14 - 15:26
Iñigo Urkulluk etorkizuneko Hezkuntza Legea ''guztion artean'' egitea defendatu du, ''guztiontzat'' delako
Iñigo Urkulluk hezkuntza-komunitatearen eta legebiltzarreko taldeen parte-hartzea eta konpromisoa eskertu ditu.

2022/09/14 - 15:12
Bildarratz: ''Jaurlaritzak Legebiltzarraren mandatua bete du, orain entzuteko unea da''
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak jakinarazi duenez, bihar argitaratuko dute testua EAEko Aldizkari Ofizialean. Zirriborroak hizkuntza eskakizunen harira, esan du ikastetxe bakoitzak erabakiko duela bere hizkuntza proiektua.
2022/09/14 - 14:52
Miren Gorrotxategi: ''Ez dugu babestuko zerbitzu publikoak indartzen ez dituen itun bat''
Elkarrekin Podemoseko idazkari nagusia oso kritiko agertu da Euskadiko Hezkuntza Legearen zirriborroarekin. "Itunak bete egin behar dira, eta Eusko Jaurlaritza ez da hori egiten ari", adierazi du Gorrotxategik.
2022/09/14 - 09:51
Albiste izango dira: Hezkuntza Legea, energia plana eta Karrantzako ur horniketa
Asteazken honetan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

2022/09/14 - 09:37
Jaurlaritzak prest du Euskadiko Hezkuntza Legearen zirriborroa
Lege aurreproiektuak hezkuntza sistemaren doakotasuna bermatu, baita itunpeko ikastetxeetan ere; segregazioarekin bukatu; matrikulazio prozedura bakarra sortu eta euskara bultzatu nahi ditu.
2022/09/14 - 07:08
Euskadiko Hezkuntza Legearen zirriborroaren gakoak
Kontsultatu hemen lege berriaren nondik norakoak.
2022/09/09 - 11:47
Bildarratz: "Ordezkagunean izandako arazoak ez dira langile faltagatik izan"
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak berretsi du ordezkapenak egiten dituzten irakasleen plataformako arazoak teknikoak baino ez direla izan.
2022/09/08 - 16:23
Aurtengoa hezkuntza itun berriaren ikasturtea izango dela adierazi du Bildarratz sailburuak
Testuari azken ukituak ematen ari direla gaineratu du sailburuak, irailean EAEko agintaritzako aldizkarian argitaratzea espero du eta aurten dokumentua Legebiltzarrera eramatea da helburua.

2022/09/07 - 23:02
Ordezko 2.300 irakasleri atzerapenekin esleitu dizkiete plazak, arazo teknikoak tarteko
Plaza eskaerak egiteko eta esleitzeko webguneak arazoak izan ditu azken egunetan. Hortaz, irakasleek azken orduetan ezagutu dute non emango dituzten eskolak.
2022/06/27 - 11:20
''Ikasle zaurgarriak ikastetxeetan orekatzeko sistema hurrengo matrikulazio garaian jarriko da martxan''
Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak adierazi duenez, zaurgarritasunaren definizioa ondo landu ondoren eramango dute proposamena Legebiltzarrera, datorren irailean. Segregazioa zuzentzeko sistema 2023ko matrikulazio garaian jarri nahi dute indarrean.