IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Hezkuntza Legea, energia plana eta Karrantzako ur horniketa

Asteazken honetan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Eusko Legebiltzarra, artxiboko irudi batean.
Eusko Legebiltzarra, artxiboko irudi batean.

Albistez josita dator irailaren 14a ere, eta, besteak beste, ondorengo gaiek hartuko dituzte gaur hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Hezkuntza Legearen zirriborroa: Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza Lege aurreproiektuaren zirriborroa argitaratu du asteazken honetan, Legegunea plataforman, EITB Mediak egiaztatu duenez. Araua udazkenean onartzea espero da, eta EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek martxoan lortutako akordio historikoaren ondorio da.

-Energia plana, Legebiltzarrean aztergai: Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak Energiaren Kontingentzia Planaren inguruko azalpenak emango ditu Eusko Legebiltzarrean 09:30etatik aurrera.

- Karrantza ura jasotzen hasiko da, kamioietan: Karrantzak egunero 200.000 litro ur jasoko ditu gaurtik aurrera Kantabriatik iritsitako zenbait kamioitan, Raul Palacio alkateak asteartean Euskadi Irratiari esan dionez. 'Faktoria' saioan izandako elkarrizketa batean, Palaciok zehaztu du bizkaitar herriak Ramales de la Victoriatik jasoko duela ura, eta, nahikorik ez balitz, Ampuerotik. Udara honetako eta azken hilabeteotako lehortearen ondorioz, Karrantza hornitzen duten bi urtegiak, alegia, Cerroja eta La Argañeda, % 34an eta % 13an daude hurrenez hurren.

 

Zure interesekoa izan daiteke

115 ikastoletako lehendakariek agerraldia egin dute
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oztopoen aurrean 'sare sendo bat' osatzen dutela adierazi dute 115 zentroetako lehendakariek

Euskal Herriko 115 ikastoletako lehendakariek agerraldi jendetsua egin dute gaur arratsaldean Hernanin (Gipuzkoa). Azken boladan izandako auzien balorazioa egiteko eta emandako erantzun kolektiboaren balioa goratzeko agerraldia izan da. Ekitaldian, Oier Sanjurjo Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakariak, Erik Etxart Seaskako lehendakaritzako kideak eta Nekane Artola Ikastolen Elkarteko lehendakariak hartu dute hitza. Azkenaldiko oztopoen aurrean ere 'indartsu eta gogotsu' arituko direla 'euskarazko hezkuntza baten alde' adierazi dute. Bi kasu aipatu dituzte bereziki: Lodosako kasua: Nafarroako Gobernuak Ibaialde ikastolari Haur Hezkuntzako ituna kentzeko egindako saiakera eta eskualdeak emandako babesa. Baxoaren borroka: Ipar Euskal Herrian azterketak euskaraz egin ahal izateko ikasle zein eragileek erakutsitako konpromisoa.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X