Hezkuntza Lege berriaren eztabaidan hezkuntza komunitateak parte hartzea ezinbestekotzat jo du EH Bilduk
Hezkuntza sistema propio baten norabidean, "jauzi kualitatibo bat" eman eta "fase berri bat irekitzeko tresna" izan behar du Hezkuntza Lege berriak, eta "bokazio eratzailea" izan behar du. Era berean, eztabaida prozesu honetan hezkuntza komunitatearen parte-hartzeak ezinbestekoa izan behar du. Hala esan du Pello Otxandiano EH Bilduren programa zuzendariak, goizean egin duen agerraldian.
EH Bilduren mahai politikoaren bileraren ostean, hedabideen aurreran agertu da Otxandiano, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Hezkuntza Legearen aurreproiektuaz koalizioaren iritzia emateko. "Oso koziente izan behar gara, zer den zehazki orain jokoan dagoena. Ez da edozein lege, datorren 30 urteetara begira pentsatu eta diseinatu nahi dugun lege bat da, Hezkuntzari dagokiona, gainera, funtsezko gaia edozein herriren garapen eta etorkizunerako", esan du.
Koalizioko programa zuzendariak gogora ekarri duenez, joan den apirilean EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk akordio historikoa eta "aitzindaria" itxi zuten Hezkuntza Legearen oinarriak adostuz. "Orain, akordio politiko bat dugu mahai gainean, tresna bat, hezkuntza legearen eztabaida hau hezkuntza komunitatearekin batera eman ahal izateko. Zeren benetan trantsizio hori abiarazteko balioko badu eta datozen 30 urteetarako balioko badu, ezinbestekoa izango da hezkuntza komunitatea inplikatuta egon eta parte izatea", zehaztu du.
Zentzu horretan, Otxandianok azpimarratu du "hezkuntza akordioaren letra eta izpiritua legean jasota egon dadin ahalegin guztiak" egingo dituela EH Bilduk. Horren hitzetan, "ez gaude aukerak galtzeko" eta "ahaleginak eta bi egin behar ditugu aukera hau baliagarria izan dadin".
Halaber, EH Bilduko ordezkariak ohartarazi du ikastetxeetako langile eta profesionalek, gaur gaurkoz, "oso urrun" ikusten dutela eztabaida hau, eta "ezinegona" sor dezakeela egoera horrek. Horregatik, hezkuntza komunitatea lehenbailehen "eztabaidaren parte bilakatu" behar dela iritzi dio.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Da Vinci diskotekako sabaia erori da
Bilboko Da Vinci pub ezaguna itxita dago, lokaleko sabaiaren zati bat behera etorri ondoren. Antza denez, etxebizitza taldeko ur-hodi batek huts egin du eta erorikoa eragin du. Behin behinean itxita dago diskoteka, eta konpontze lanek bi hilabete iraungo dutela aurreikusten dute arduradunek. Zorionez, ez da zauriturik izan istripuan.
Joxerramon Bengoetxea: “Plazak behin behinekoak dira, nahiz eta propio sortu zitzaien”
Joxerramon Bengoetxeak, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak, adierazi du euskarazko kalifikazio baxuengatik errekurtsoa aurkeztu zuten ikasleentzako plazak "behin-behinekoak" direla, eta guzti hori "auto judizialetan jasota" dagoela ziurtatu du. Horrenbestez, plaza horiek ez dute bermatzen unibertsitatean jarraitzea; izan ere, euskarako notak batez bestekorako balioko balu, askok plazarik gabe geratuko lirateke. Gainera, errektoreak azaldu duenez, "normaltasunez" ari da aurrera egiten matrikulazio prozesua eta mozketak notak, beste urte batez.
Jaurlaritzak ezingo dizkie funtzionarioen "hizkuntza baldintza berak" eskatu azpikontratutako enpresei
CC.OO. sindikatuaren helegite bati erantzunez, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako epai bat berretsi du Gorenak. Behin betikoa da erabakia.
BetiON zerbitzuak ahots bidezko abisuak bidaliko ditu, ezohiko egoeren berri emateko
EAEko Telelaguntza Zerbitzu Publikoak, betiONek, ahots-mezuak bidaliko dizkie erabiltzaileei, ezohiko egoeren berri emateko: bero-bolada bat, sute bat edo etxetik gertu izandako isuri toxiko bat, adibidez. Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzkao Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demokrafikoaren sailburuak aurkeztu du ekimena.
Eklipsea ikusteko abuztuaren 12an joan-etorriak saihestea eskatu du Eusko Jaurlaritzak
Betaurreko homologatuekin eta norbera dagoen lekuan ikustea gomendatu du; hain zuzen, errepideetan trafiko sarria aurreikusten baita. Bestalde, Hiruk, garraiolari autonomoen sindikatuak, zirkulazioa debekatzeko erabakiaren aurka egin du.
Edadekoak, sanferminetako azken txanparen protagonista: adinak ez du festarako gogoa zapuzten
Gaur adinekoen eguna da sanferminetan. San Lorentzo elizan meza eman dute goizean, eta Iruñeko Udaletxean harrera ofiziala egin zaie ehun urtetik gorako herritarrei. Erritmoa eta alaitasuna Kasinora ere eraman dira ohiko Alpargataren Dantzarekin. Egunari amaiera Orquesta Mondragonen kontzertuak emango dio, arratsaldean.
Sanferminetako "Gaixoa ni", zuzenean
Udaletxeko plazatik zuzenean.
Euskadi Urdina estrategia aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak, itsas eta arrantza-sektorearen belaunaldi-erreleboa bermatzeko
Talentu gaztea erakartzea, berrikuntza bultzatzea, portuak modernizatzea eta itsasoari lotutako aukera ekonomiko berriak sortzea dira helburu nagusiak.
Almeriako sutean hildako sei pertsona identikatu dituzte
Juanma Moreno Andaluziako presidenteak herritarrei ohartarazi die klima aldaketak bere erkidegoan duen eragina "oso handia" dela, eta kontzientziazioa eta "sentsibilitatea" eskatu die.
Ondarroan falta zen urpekari baten gorpua aurkitu dute
Ertzaintza eta larrialdi zerbitzuak Ondarroako uretan desagertutako 57 urteko gizonaren bila aritu dira igandetik.