Albiste izango dira: parke eolikoen proiektua, Hezkuntza Legea eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa
Ondorengo gaiek hartuko dituzte gaur, irailak 15, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Parke eolikoen proiektua: Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak, Eneko Andueza PSEko idazkari nagusiak eta Jose Antonio Suso EAJko Arabako presidenteak Statkraft Norvegiako enpresa publikoak bultzatutako proiektua izango dute hizpide. Otegi, 09:00etan, Radio Euskadin, Andueza, 08:30ean, Euskadi Irratian eta Suso, 08:30ean, Radio Vitorian.
-Bildarratz, "Egun on Euskadi" saioan: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, Jokin Bildarratzek Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Lege aurreproiektuaren zirriborroaren gako eta berritasun nagusiak aztertuko ditu ETB1en. 09:30etik aurrera, "Egun on Euskadi" saioan.
- Bertsolari Txapelketa Nagusia: 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren aurkezpen ekitaldia egingo du Bertsozale Elkarteak Villabonan 19:00etatik aurrera.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko gotzainak elkarrizketarako deia egin du "berriz ere indarkeria agertu ostean, aurrez izandakotik ezberdina izan arren"
Jendetza euskal hilerrietan, Santu Guztien egunean
Espainiako Gobernuak asteartean onartuko ditu Urdako istripuaren biktimentzako laguntzak
LZB sistemak partzialki huts egiten duenean zirkulazioa orduko 40 km-ra mugatzea proposatu du Renfek
Europak bi euroko tasa ezarri die EBtik kanpo erositako paketeei
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko