Hipotekak
2025/05/09 - 07:00
Interesak baxu, kontsumoa bultzatu eta atzeraldi ekonomikoa ekiditeko asmoz
Euriborrak beheranzko bidean jarraitzen du azken asteetan. Albistea eskertu egingo dute zorren bat itzultzen ari direnek, hipoteka aldakor bat dutenek adibidez, baina ez dira bakarrak izango, enpresentzat eta administrazio publikoentzat ere berria ona baita, ziurgabetasun egoera honen erdian.
2025/05/09 - 07:00
Niko Cuenca: ''Euriborraren jaitsiera argi-izpi bat da enpresa askorentzat ziurgabetasunaren erdian''
Analista ekonomikoak euriborraren jaitsierak dakartzan onurak eta kalteak azaldu ditu. Zorrak dituztenentzat albiste ona bada ere, aurrezkiak dituztenei ez die mesederik egingo.
2025/04/30 - 14:55
Urtebeteko euriborrak azken 15 urteetako jaitsierarik handiena izan du apirilean eta % 2,143an kokatu da
Jaitsiera horri esker 2022ko abuztutik izandako baxuena da. Gauzak horrela, interes aldakorreko hipoteka dutenek batez beste 1.600 euro gutxiago ordainduko dute urtean.
2025/04/14 - 15:39
Okupatutako pisu gehienetan lehengo jabeak bizi dira, eta funts putreen edo bankuen esku daude
"Pisu zomorrodunak" deitzen diete, baina okupatutako etxeak salgai dauden iragarkien atzean errealitate ezezagun eta gogorra ezkutatzen da: zorrak edo hipoteka ordaindu ezin izan duten pertsonak bizi dira. Etxegabetzeen aurkako plataformek salatzen dute praktika erabat espekulatzailea dela.
2025/04/14 - 12:42
Okupak dituen etxebizitza bat erostea, etxe-agentzien azken negozioa: funtzionamendua du eta arriskuak
Higiezinen agentzien web-atariek gero eta pisu gehiago iragartzen dituzte "legez kanpoko okupatzaileekin" salgai, eta negozio hori Euskal Herrira ere iritsi da. Idealistaren arabera, Espainiako Estatuan okupatutako 20.000 etxebizitza daude salgai; 150 EAEn, eta 68, Nafarroan.
2025/02/28 - 14:39
Euriborra % 2,4ra jaitsi da otsailean, 2022ko irailetik izan den baxuena
Urtebeterako euriborraren jaitsiera horri esker, interes aldakorreko hipoteka dutenek batez beste 1.260 euro gutxiago ordainduko dute urtean.
2025/02/06 - 01:00
Zein izango da hipoteken norabidea?
Niko Cuenca ekonomialariarekin hitz egin dugu hipotoken merkatuko hurrengo mugimenduei buruz, urtarrilean Euriborrak gora egin ostean.
2025/01/31 - 14:48
Euriborra apur bat igo da, baina hipotekadunek batez beste 1.081 euro aurreztu ahal izango dituzte
Interes aldakorreko hipoteken kuotak kalkulatzeko Espainian gehien erabiltzen den adierazleak gora egin du urtarrilean, % 2,525eraino.
2025/01/13 - 14:10
Diru publikoz eraikitako etxebizitzek "izaera publikoari eutsiko diote betiko", Sanchezek iragarri duenez
"Etxebizitza larrialdiari" aurre egiteko 12 neurri "ausart" aurkeztu ditu Espainiako gobernuburuak. Besteak beste, alokairu publikoa egiteko bi milioi metro koadro utziko dituzte Estatuko Etxebizitza Enpresaren esku, eta jabeak eta maizterrak babesteko berme publikoko sistema sortuko dute.
2025/01/01 - 09:42
Prezioak 2025ean: hipotekak jaitsiko dira, baina elikagaiek, energiak eta telekomunikazioek gora egingo dute
Urtea hastearekin batera, zerbitzu eta produktu guztien tarifak eguneratuko dira. Elektrizitatea eta gas naturala dira gehien igoko direnak, eta hipotekak dira jaitsiko diren bakarrak. Pentsioak % 2,8 altuagoak izango dira, baina gutxieneko soldatak izoztuta hasiko du urtea.
2024/12/13 - 09:14
EBZk 0,25 puntu murriztu ditu interes-tasak aurten laugarren aldiz, eta % 3an finkatu ditu
Horrela, interes-tasek 2023ko martxotik mailarik baxuenean itxiko dute urtea. Lagardek onartu du 50 puntuko murrizketari buruzko "proposamenak" eztabaidatu dituztela gaurko batzarrean, baina azkenean 25 puntukoa aho batez onartu dute.
2024/11/29 - 14:22
Euriborrak % 2,5ean itxi du azaroa, 2022ko irailetik tasarik txikienean
Iazko azaroarekin alderatuta, 1,5 puntuko jaitsiera da. Batez beste urtean 1.600 euro aurkeztu ahalko dute hipoteka aldakorra duten pertsonak.
2024/10/31 - 07:00
Etxebizitzen prezioak nabarmen egin du gora azken hamarkadan, baina 2007ko mailara iritsi gabe
Merkatuan jarri diren etxebizitzen prezioek % 26 egin dute gora Euskal Autonomia Erkidegoan eta % 42 Nafarroan, 2015etik. Hala ere, oraindik ez dira iritsi 2007ko mailara. Salerosketa kopuruak eta hipotekek ere ibilbide bera jarraitu dute urte hauetan guztietan.
2024/09/27 - 13:04
% 26 hipoteka gehiago sinatu dira uztailean EAEn, eta % 63 gehiago Nafarroan
Espainiako Estatuan ere goranzkoa da joera, iaz baino % 23,5 hipoteka gehiago sinatu baitira; 36.260, guztira.
2024/09/09 - 15:16
Euriborraren eguneko tasa % 3tik jaitsi da, 2022ko abendutik aurrenekoz
Hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabili ohi den indizea % 2,986an dago. Europako Banku Zentralak interes tasak jaitsiko dituen astean iritsi da marka.
2024/08/30 - 15:04
Urteko mailarik baxuenean amaituko du abuztua euriborrak
Iaz garai honetan % 4tik gora zegoen kokatuta hipoteka aldakorrak kalkultzeko gehien erabiltzen den indizea. Abuztuko behin behineko datua % 3,170koa da, bost hilabetez jarraian jaisten joan ondotik.
2024/08/30 - 14:39
Massimo Cermelli: ''Baliteke Euriborrak urtea % 3an edo % 2,8an amaitzea''
Cermelliren arabera, hipoteken beherakadak eta inflazioaren moteltzeak eragin dute hori. "2025-26an Euriborra % 1,5-2 artean mugituko da, baina ez ditugu 2018-19 urteetako % 0 inguruko interes-tasak izango", adierazi du.
2024/08/30 - 09:45
Albiste izango dira: Euriborra, abisu horia euriteengatik eta "Marco" Veneziako Zinema Jaialdian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/31 - 18:58
Euriborrak behera egin du laugarren hilabetez jarraian, eta % 3,53an itxi du uztaila
Horrela, 30 urterako 150.000 euroko hipoteka aldakor batek, % 0,99ko diferentziala gehi Euriborra duenak eta bere interes-tasa berrikusi behar duenak, jaitsiera txiki bat izango du bere kuotan, hilean 56,6 eurokoa; hau da, ia 680 euro urtean.
2024/07/18 - 18:46
EBZk gidoia bete du eta interes-tasak % 4,25ean mantendu ditu
Europako Banku Zentrala ez da berriro bilduko irailera arte.