Euriborra % 2,081era jaitsi da eta % 2ra eror liteke, adituen iritziz, EBZk interes-tipoak jaitsiz gero
Hamabi hilabeterako Euriborrak, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko Espainian gehien erabiltzen den adierazleak, behera egin du berriro maiatzean, % 2,081eraino, eta % 2ra ere jaitsi liteke aurki, adituen ustez, Europako Banku Zentralak (EBZ) ekainaren 5ean interes-tasak murrizten baditu.
Merkatuko datuen arabera, Euriborrak laugarren hilabetez jarraian egin du behera, nahiz eta azken jaitsiera hori aurrekoak baino apalagoa izan den, apirilean % 2,143an itxi zela kontuan hartuta.
Hala ere, urte arteko tasan, azken hamasei urteetako jaitsierarik handiena izan da azken hau; izan ere, 2024ko maiatzean, euriborra % 3,680an itxi zen, hau da, egungoa baino 1,6 puntu gorago.
Urte arteko jaitsiera horren ondorioz, orain berrikusi behar dituzten hipotekak jaitsi egingo dira. 25 urtean ordaintzeko 150.000 euroko hipoteka dutenei (Euriborraren gaineko % 1eko interesarekin) 132 euro jaitsiko zaie kuota hilean; urtean, beraz, 1.500 euro baino gehiago aurreztuko dituzte.
Hipoteka-kreditua 300.000 eurokoa bada, aurreko baldintza berberetan, hilean 263 euro gutxiago edo urtean 3.100 euro gutxiago ordainduko dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
CEBEKen ustez, lan-gatazkak "gizartearen aurrerabidearen aurkakoak dira"
CEBEK Bizkaiko patronalaren presidenteak, Guillermo Bucesek, lan-gatazkak "gizartearen aurrerabidearen kontrakotzat" jo ditu, eta sindikatu guztiei dei egin die enpresaburuekin eser daitezen haien arteko harreman-eredua aldatzeko.
ELA, LAB eta ESK Tubos Reunidoseko langileekin bilduko dira ostiralean
Batzarraren helburua da langile guztiei egoeraren balorazioa helaraztea eta greba mugagabeak eta hartzekodunen konkurtsoak markatutako aro berri honetarako jarduera-ildoak ezartzea.
Interinok Taldeak kalte-ordainen bidea ireki izana kritikatu du
Gorenak behin-behineko kontratazioan abusua jasan duten langileek kontratu finkoak lortzeko oposizioa gaindituta izatea beharrezkotzat jo ondoren, Egoitz Markaida Interinok Taldearen bozeramaileak adierazi du langile horiek lanpostua eskuratzeko baldintzak bete zituztela, eta, ondorioz, finko egin behar direla uste du.
Espainiako Gobernuak Tubos Reunidosen bideragarritasuna bilatzeko "bide guztiak" aztertuko dituela ziurtatu du Cuerpok
Josu Estarrona EH Bilduren senatariak egindako galderari erantzunez, Carlos Cuerpo Gobernuko lehen presidenteorde eta Ekonomia ministroak adierazi du Gobernuak "datozen asteetan" aztertuko duela Tubos Reunidosen egoera. Izan ere, gaur egun hartzekodunen konkurtsoan dago, eta konpromisoa hartu du "bide legal guztiak" aztertzeko, "estrategikotzat" jotzen duen enpresaren bideragarritasuna bilatzeko asmoz.
Nola eska dezaket emantzipaziorako dirulaguntza?
23 eta 29 urte bitarteko gazteek Emantzipa dirulaguntza eska dezakete gaurtik aurrera.
Epaileak Tubos Reunidosen konkurtso-administratzailea, enpresa eta sindikatuak deitu ditu hilaren 26rako
Tubos Reunidos taldeko zazpi sozietate borondatezko hartzekodunen konkurtsoan deklaratu ditu Gasteizko epaitegi batek, eta PKF Attest Concursal SL Profesional izendatu du konkurtso-administratzaile.
Gorenak ebatzi du behin-behinekotasunaren abusua jasan duen langileek oposizioa gaindituta izan beharko dutela plaza finkoa lortzeko
Gorenaren argudioa da oposizioa gainditu ez duten langileak finko egiteak Konstituzioa eta Langile Publikoen Estatutua urratuko lituzkeela.
Tubos Reunidosen zuzendaritzak autobusak jarri ditu, lanera itzuli nahi duten langileentzat
Greba mugagabearekin ez jarraitzea eta lanera itzultzea erabaki duten langileen eskariari erantzunez, langileak autobusez joan ahal izango dira Amurrioko lantegira. Pasa den ostegunean, 232 langilek greba amaitzearen eta berriro lan egitearen alde bozkatu zuten, ELA, LAB eta ESKk ordezkatutako gehiengoaren iritziaren aurka.
Langile bat larri zauritu da tren batek harrapatuta, Manzanosen (Araba)
Tren-zirkulazioa eten egin da, baina pixkanaka bere onera itzuli da 16:00ak alderako.
Murgan zabaldutako lantegi berriarekin hirukoiztu egingo dute Etorki eta Lana enpresek zur zerratuaren ekoizpena, eta 100 lanpostu sortuko dituzte
Etorki eta Lana kooperatibek aurten erabaki dute bat egite, guztira 300 langile baino gehiago dituzte eta 150 milioi euroko fakturazioa dute. Lantegiak 12,8 milioi euroko laguntza izan du Eusko Jaurlaritzarentzat, inbertsioaren % 20.