Urtebeteko euriborrak azken 15 urteetako jaitsierarik handiena izan du apirilean eta % 2,143an kokatu da
Euriborrak beheranzko bidea hartu du berriz apirilean. Urtebeteko indizeak azken 15 urteetako jaitsierarik handiena izan du eta % 2,143an kokatu da, Espainiako Bankuaren baieztapenaren zain.
Azken jaitsiera horri esker 2022ko abuztutik izandako baxuena da.
Euriborraren eboluzioa gorabeheratsua izan da urte hasieran. Aipaturiko adierazleak gora egin zuen urtarrilean, gora otsailean, eta aldaketarik gabe mantendu zen martxoan.
Martxoarekin alderatuta, euriborrak 0,25 oinarrizko puntu egin du behera. Halaber, iazko apirilarekin alderatuta, jaitsiera nabarmenagoa izan da (1,56 oinarrizko puntu), 2009ko abuztutik izandako handiena.
Adibidez, 150.000 euroko interes aldakorreko hipoteka-kreditua, 30 urteko epean, euriborra + % 0,99ko interesa dutenei hileko kuotan 133 bat euro gutxiago ordainduko dute, 1.600 bat euro gutxiago urtean.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko ekonomia % 2,2 hazi da iazko martxotik aurtengora, zerbitzuek eta eraikuntzak bultzatuta
12.434 lanpostu sortu dira urtebetean Euskal Autonomia Erkidegoan. Enpleguaren urte arteko bilakaera positiboa izan da eraikuntzan (% 1,2) eta zerbitzuetan; aitzitik, % 0,2 egin du atzera industrian eta lehen sektorean.
Mondragonek 11.322 milioiko salmentak izan ditu 2025ean, eta % 2,9ko igoera espero du aurten
Nazioarteko gatazkek sortzen duten ezegonkortasuna dela eta, 2026rako hazkunde aurreikuspenak “nahiko moderatuak” direla dio korporazioak.
DHL Express-ek etorkizuneko hangarraren lehen harria jarri du Gasteizko aireportuan
Konpainiak urrats erraldoia eman nahi du, 6.600 metro koadroko nabe batekin, eta, horrekin batera, 13.000 metro koadro baino gehiagoko instalazioak izango ditu kanpoaldean. Europako kontinentean DHLk duen bigarren hangarrik handiena izango da.
Katean osorik ekoitzitako lehen auto elektrikoa atera da Volkswagen multinazionalak Landabenen duen lantegitik
Škoda Epiq modeloa da Iruñean osorik ekoitzitako lehen auto elektrikoa. Horrez gain, konbustioko T-Cross eta Taigo modeloak egiten jarraituko du Nafarroako Volkswagenek.
Igor Arroyo: "Denek izan behar dute euskara ikasteko aukera, baina zerbitzu publikoan egonkortzeko beharrezkoa da euskararen ezagutza"
LAB sindikatuko koordinatzaile orokorrak CC.OO. sindikatua kritikatu du. euskararekiko duen jarreragatik Bere ustez, sindikatu horrek "akats galanta" egin du, ez bakarrik CC.OO ELA eta LABengandik urruntzen duelako, "euskal langileengandik" urruntzen duelako baizik.
Nafarroako Gobernuak 50 milioi euro jarriko ditu Hithium enpresa txinatarrarekin sortuko duen sozietatean
Baterien eta energia biltegiratzeko sistemen lantegiak 700 lanpostu sortuko ditu hasieran, eta bigarren fasean kopurua mila langilera irits daiteke.
Euskadi Europako Inbertsio bankuaren "bezero ona" dela nabarmendu du Nadia Calviñok, hainbat arlotan berrikuntza sustatzen du eta
Arantza Ruiz EITB Mediako Albistegietako zuzendariak Nadia Calviño Europako Inbertsio Bankuaren presidentea elkarrizketatu du ETB2ko 12 minutos saioan. Calviñoren arabera, nazioarteko tentsioak eta Ekialde Hurbileko gerrak markatutako testuinguruan, Euskadik ekonomia "indartsua" du.
Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari medikoak eta mediku-zerbitzuen zuzendariordeak dimisioa eman dute
EITBk jakin duenez, bi dimisioak medikuen grebaren eta lanuzteak eragiten ari diren presio asistentzialaren ondorioz etorri dira.
2027ko aurrekontuen ildo nagusiak onartu ditu Jaurlaritzak, hazkundea % 1,6koa izango dela aurreikusita
Nöel d'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak azaldu duenez, oinarrizko zerbitzu publikoak indartzea izango da lehentasuna; osasuna, hezkuntza, etxebizitza, segurtasuna eta gizarte zerbitzuak izango omen dira kontuen ardatzak.
Medikuen sindikatuek elkarretaratzea deitu dute ekainaren 15erako, Osasun Ministerioaren aurrean
Greba batzordea osatzen duten medikuen sei sindikatuek eutsi egingo diote ekainaren 15etik 19ra deitutako greba deialdiari. Halaber, Osasun Ministerioarekin behar den guztietan elkartzeko borondatea agertu dute, beti ere, negoziatzeko benetako borondatea badago eta mahai gainean proposamen zehatzak baldin badaude.