Hipotekak
2023/04/24 - 15:09
Hipotekak topatzeko eta erosketa saskia hobaritzeko Podemosen proposamen bat eztabaidatuko du bihar Kongresuak
Astearte honetan eztabaidatuko duten legez besteko proposamenean, hipotekaren kosturik gabeko aldaketa erraztea ere eskatzen da.
2023/04/20 - 16:35
Euriborra % 3,85ra igo du gaur
Martxoan etenaldi bat egin eta gero, Euriborra berriro ere gora egiten ari da. Hipotekak nabarmen garestitu zaizkie hil honetan berrikustea tokatu zaienei. Hilean, 3.600 euro garestitu da batez besteko hipoteka.
2023/04/19 - 16:44
Ahanztura onkologirako eskubidea aldarrikatzen dute minibizia pasa dutenek, aseguruak kontratatu ahal izateko
Minbizia gainditu duten pertsona gehienek arazo handiak dituzte bizi, mediku edo heriotza aseguruak kontratatzeko, eta horrek, erabat baldintzatzen ditu, esaterako, hipotekak lortzeko orduan. Europak adierazi du ezin direla diskriminatu, eta 2025a baino lehen gai hau araututa egon beharko dela.
2023/04/12 - 14:30
Euriborra, urtebeteko igoerak atsedenik gabe
Euriborra % 3,647koa izan zen martxoan. Igoera hori asko nabarituko dute kuotak indize horrekin berrikusi behar dituztenek. Hipotekaren hileko kuota 190 euro inguru igoko da ordaintzeko duten kapitalaren 100.000 euroko.
2023/04/12 - 12:37
Loli Garcia: "Etxebizitza eskubidea da gure herrian politika sozialak duen gabezia handiena"
EAEn lau eguneko lanaldia ezartzeko aukera begi onez jo du CCOOko idazkari nagusiak. Haren hitzetan, "beharrezkoa da lanorduak gutxitzea, lana bizitza pertsonalarekin uztartu ahal izateko".
2023/04/12 - 12:04
EAEko herritarrek soldataren herena bideratzen dute hipoteka ordaintzera
Interes-tasen igoerak izan duen inpaktu soziala neurtu du Etxebizitzaren Euskal Behatokiak. Horren arabera, EAEn iaz sinatu ziren hipoteken hileko kuotaren batezbestekoa 720 eurokoa da. Oraingoz, Euriborraren igoerak ez du eraginik izan sinatutako hipoteka kopuruan.
2023/04/11 - 15:12
Etxebizitza ordaintzeko, batez beste 9,2 urteko soldata osoa behar da EAEn, eta 6 urtekoa Nafarroan
Batez besteko soldata oso antzekoa da Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan, baina Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan etxebitza erostea 82.576 euro garestiagoa da Nafarroan baino.
2023/04/11 - 12:57
Podemosek proposatu du hipoteka aldakorretik finkorako aldaketa doakoa izatea
Astearte honetan, lege proposamena aurkeztuko dute Kongresuan. Alderdi moreak galdegingo du, halaber, hipoteka aldatzen dutenei eta bezero berriei baldintza berberak eskaintzeko.
2023/03/31 - 16:58
Euriborrak gora egiten jarraitzen du eta batez besteko tasa % 3,65an kokatu da martxoan
Espainiako hipoteka aldagarri gehienak kalkulatzeko gehien erabiltzen den indizea % 3,622an kokatu da gaur, eta hileko tasa, % 3,647an.
2023/03/21 - 15:27
Iazko datuekin alderatuta, % 22,7 jaitsi da sinatutako hipoteken kopurua EAEn
Ziurgabetasun egoera honetan, gero eta zailagoa da hipoteka bat lortzea. Ez soilik interesak gero eta garestiagoak direlako, baita, hipoteka emateko baldintzak gero eta gogorragoak direlako ere.
2023/03/17 - 21:38
Europako Banku Zentralak ez du kutsatzeko arriskurik ikusten Euroguneko bankuentzat
Interes tasak igo eta 24 ordura, eta First Republic bankuaren erreskatearen ondotik, Europako Banku Zentraleko ikuskaritza kontseiluak ezohiko bilkura egin du. Aldaketa handiak gertatzen direnean egin ohi dituzte halakoak.
2023/03/15 - 15:21
Euriborraren gorakada dela eta, hipotekak asko igo dira azken hilabeteotan
Euriborraren bilakaera oso hurbiletik jarraitzen ari dira, bereziki, hipoteka aldakorra dutenak. Azken hilabeteetan berrikusi behar izan dutenek, kuota askoz altuagoari egin behar diote orain aurre.
2023/03/14 - 14:46
Euriborra hiru hamarren jaitsi da, SVBren hondamendiak eragin dezakeen finantza krisiaren beldur
Etxebizitza mailegu aldakorrak kalkulatzeko gehien erabiltzen den indizea % 3,509an kokatu da gaur, hileko tasak % 3,8tik gora jarraitzen duen arren.
2023/03/14 - 10:09
SVBn egindako kudeaketa ikertu eta horri buruzko txostena argitaratuko du Erreserba Federalak maiatzean
Europako Banku Zentralak interes tasak igotzeko hartutako joerak ere badu zerikusia europar bankuen "txakalaldian". Aurreikusita dago ostegun honetako bileran 50 puntu gehiago igotzea. Ikusteko dago, ordea, Silicon Valley Banken porrotak horretan eraginik izango duen.
2023/03/13 - 14:57
Erreserba Federalak ez ditu datorren asteko bileran interes tasak igoko, Goldman Sachsen arabera
"Banku sistemak bizi duen tentsioa ikusita, ez dugu uste martxoaren 22ko batzarrean interes tasak igoko dituztenik", aurreikusi du estatubatuar bankuak.
2023/03/09 - 21:22
Fernando Bidaguren kaltetua: ''5 milioi gehiago eskatu zizkigun Urrutia enpresak lanekin aurrera egiteko''
Anboto dorrean 166 etxebizitza daude, horietatik 164 dagoeneko salduta; Fernando Bidagurenek erosi zuen horietariko bat. Urrutia eraikuntza enpresak kontratua etenda egotea ezeztatu du.
2023/03/06 - 11:49
Hego Euskal Herrian exekutatu dira hipoteka gutxien 2022an, Estatuko datuekin alderatuta
Etxebizitzen gaineko 180 hipoteka exekutatu ziren EAEn, eta 83 Nafarroan, INEk emandako datuen arabera.
2023/02/28 - 20:09
Zenbat garestituko da nire hipoteka Euriborraren igoeragatik?
Euriborra gehi % 1eko tasa duen 150.000 euroko (Hego Euskal Herriko batez bestekotik gertu) mailegu baterako, hilean ordaindu beharrekoa 300 euro inguru igoko da.
2023/02/28 - 13:24
Euriborrak goranzko joerari eutsi dio eta % 3,53an kokatu da otsaileko hileko tasan
Tasa aldakorreko hipoteken erreferentzia-indizea hamalaugarren hilabetez jarraian igo da, eta urte arteko igoerak beste errekor bat jarri du.
2023/02/23 - 12:49
% 8,6 hipoteka gehiago sinatu dira EAEn 2022an, eta % 4,6 gutxiago, Nafarroan
Guztira, 27.858 hipoteka sinatu dira Hego Euskal Herrian: 22 905 EAEn eta 4.953 Nafarroan, hurrenez hurren.