EURIBORRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euriborrak gora egin du apirilean, eta hileko tasa % 3,757an kokatu da

Espainiako Estatuko tasa aldakorreko hipoteken erreferentzia indizea hamaseigarren hilabetez jarraian igo da.
Euriborraren eboluzioa. Grafikoa: EITB Media
Euriborraren eboluzioa. Grafikoa: EITB Media

12 hilabeterako euriborraren indizeak gora egin du apirilean, eta hileko tasa % 3,757an kokatu da.

Espainiako Estatuko hipoteka aldagarri gehienak kalkulatzeko gehien erabiltzen den indizea % 3,647koa izan zen martxoan. Gauzak horrela, tasa aldakorreko hipoteken erreferentzia-indizea hamaseigarren hilabetez jarraian igo da.

Martxoan AEBko eta Europako hainbat bankuk krisia izan ondoren, euriborrak modu apalagoan egin zuen gora. Testuinguru horretan, eguneko tasa % 3,22koa izan zen.

Apirilean, ostera, modu nabarmenagoan egin du gora. Apirilaren 25ean, esaterako, eguneroko tasa % 3,900era iritsi zen.

Europako Banku Zentralak maiatzaren 4an egingo du bilera, eta, adituen arabera, interes tipoak oinarrizko 50 puntu igotzea erabakiko du. Horrela gertatuko balitz, hipotekak are gehiago garestituko lirateke.

ZURE INTERESEKOA IZAN DAITEKE: Euriborra, urtebeteko igoerak atsedenik gabe

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X