EMAITZAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kutxabankek 110,7 milioi euro irabazi ditu urteko lehen hiruhilekoan, 2022an baino % 47,3 gehiago

Finantza-erakundeak nabarmendu duenez, inbertsio-funtsetan harpidetza garbi gehien izan dituen Espainiar Estatuko bigarren taldea izan da Kutxabank.
Artxiboko irudia. Argazkia: EITB Media
Artxiboko irudia. Argazkia: EITB Media

Kutxabankek 110,7 milioi euro irabazi ditu urteko lehen hiruhilekoan, 2022an epe berean baino % 47,3 gehiago. Bankuen gaineko zergetara 47 milioi bideratu eta gero izan ditu emaitza horiek finantza taldeak.

Ohar batean erakundeak nabarmendu duenez, "banku-negozioaren ohiko diru-sarrerak % 30 inguru hazi dira, interes-marjinaren bilakaeraren eta aseguruen negozioaren ondorioz, azken honek emaitzen kontuan 36,2 milioiko ekarpena egin baitu".

Halaber, entitateren arabera,"inbertsio-funtsetan harpidetza garbi handienak izan dituen Estatuko bigarren taldea da, sarrera berri guztien % 15 hartuta". Familientzako kredituei dagokienez, berriz, merkatuaren batez bestekoaren gainetik hazi da hipoteken jarduera, eta % 22 kontsumorako kredituak.

Kutxabankek guztira 836 milioi euro bideratu ditu hipoteka kreditu berrietara, eta kontsumorako kredituen merkatuak marka berria ezarri du, % 22ko hazkundearekin.

Zure interesekoa izan daiteke

iberdrola galan pradales etxanobe bengoetxea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iberdrolak 125. urteurrena ospatu du Bilbon, begirada "argindarraren aroan" jarrita

Iberdrolak bere 125. urteurrena ospatu du astearte honetan, Bilboko egoitzan. Erakundeetako eta enpresa munduko ordezkariak bildu ditu ekitaldiak, eta konpainiaren historia gogora ekarri dute. "Argindarraren aroa" deiturikoan jarri dute etorkizunerako begirada. Bere hitzartzean, Ignacio Sanchez Galan Iberdrolaren presidenteak esan du "euskal sustraiak" inoiz galdu ez dituen "proiektu integratzaile baten emaitza" dela gaur egungo konpainia.

monica-garcia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Monica Garciak uste du sindikatu mediku batzuek grebari eusteko aparteko interesa dutela

Espainiako Osasun ministroaren ustez, "mediku sindikatu batzuek pizgarriren bat dute gatazkari eusteko, eta Estatutu Markoak dakartzan hobekuntzak sektoreko profesionalengana iristea saihesteko edo atzeratzeko". Era berean, Aragoi, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoek grebari amaiera ematea lortu dutela nabarmendu du, eta gainerako erkidegoei "euren lana egiteko" eskatu die, "profesionalen lan-baldintzak eskumen autonomikoen menpe daudelako".

El pago mediante Bizum llega a los comercios físicos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Banku-txartelari agur? Bizum bidezko ordainketa saltokietara iritsi da

NFC teknologiaren bidez egingo dira ordainketak, contactless metodoaz, erabiltzaileak Bizum aktibatuta duen banku-aplikazioaren edo Bizum Pay-ren diru-zorro digital berriaren bitartez. Ordainketa berehala egingo da, eta ez da bitartekaririk (Visa, Mastercard…) beharko. Massimo Cermelli ekonomialariaren ustez, Bizum "erakargarria izan daiteke; saltoki txiketarako, batik bat", komisioetan aurreztu dezaketelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X