EAEko herritarrek soldataren herena bideratzen dute hipoteka ordaintzera
Euskal Autonomia Erkidegoan iaz sinatu ziren hipoteken batez besteko kopurua 163.000 eurokoa izan zen, 2019an baino 13.000 euro gehiago, eta horiek ordaintzeko kuota batez beste 720 eurokoa da, Espainiako Estatuan baino 49 euro gehiago. Hala, herritarrek euren soldataren herena bideratu behar dute hipoteka ordaintzera, duela sei urte (% 26) baino lau puntu gehiago.
Interes-tasen igoerak —martxoan Euriborra % 3,64an kokatu zen— Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izandako inpaktu soziala neurtu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzaren Euskal Behatokiak, eta gaur zabaldu ditu emaitzak. Horien arabera, zorpetze maila asko aldatzen da etxebizitzaren kokapenaren arabera: Gipuzkoan eta Bizkaian zorpetzea askoz altuagoa da, Araban baino.
Txostenaren ondorioetako bat da Euriborraren igoerak oraingoz ez diola eragin hipoteken kopuruari, goranzko joerari eusten baitio: 12,146 mailegu sinatu ziren 2013an, eta 22.905, berriz, iaz. Nolanahi ere, ikerketaren arabera, oraindik goiz da interes-tasen igoerak hipoteketan izango duen inpaktu erreala zein den jakiteko. 2023an ikusiko omen dira igoera horren eraginak familiei eta enpresei kreditua eskuratzeko orduan jarritako baldintzetan.
Hipoteken interes mota, baina, nabarmen aldatu da jada. 2022an izenpetutako hipoteken erdiek baino gehiagok interes finkoa zuten; orain sei urte, berriz, hipoteken % 90 interes aldakorrekoak ziren.
Halaber, 2023an eta 2024an hazi egingo da hipoteka ordaintzera soldataren % 30 baino gehiago (onargarritzat jotzen den langa) bideratu behar duten herritarren kopurua, Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren azterketak jaso duenez.
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan, Mario Yoldi Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariak zehaztu du urtebetean % 2 egin duela gora hipoteken kuotak. Horren iritzian, onargarria den langa gainditzear dago. Ez du uste, gainera, Euriborrak behera egingo duenik.
Horren aurrean, ahalegin bat egiteko eta bezeroei ezarritako baldintzak arintzeko eskatu die bankuei.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.