Hipotekak
2023/07/26 - 07:00
Europa eta Ameriketako Estatu Batuak, diruaren prezioaren igoera berri baten atarian
AEBko Erreserba Federalak gaur iragarriko du tasak puntu laurden igoko direla, %5,25etik %5,5era. Era berean, Europako Banku Zentrala bihar bilduko da beste igoera bat erabakitzeko, seguruenik 0,25 puntukoa.
2023/07/21 - 15:39
Uztailak 21, EBZ interes tasak igotzen hasi zenetik urtebete
Urtebete igaro da Lagardek gidatzen duen erakundeak aurreko 11 urteetan hartu ez zuen erabakia hartu zuenetik: interes tasak igotzea inflazioari aurre egiteko. Iazko uztailean inflazioa %10etik gora zegoen. Ordutik hona, ondorioak askotarikoak izan dira, eta eragin handikoak.
2023/07/13 - 18:44
Jesus Maria Ruiz de Arriaga HMEIari buruz: ''Ebazpen honekin irabazteko aukerak handiak dira''
Arriaga Asociadoseko Jesus Maria Ruiz de Arriaga gustura dago HMEIari buruz Europako Auzitegiak eman duen ebazpenarekin. Jurisprudentzia sortu duela eta salaketak kontsumitzaileen aldekoak izango direla uste du.
2023/07/13 - 13:10
Europako Auzitegiak Estatuko epaileei agindu die HMEI indizearen informazioa argia jaso zela egiaztatzeko
Argitaratutako sententziaren arabera, kontsumitzaileek HMEI indizearen kalkuluaren inguruko informazio garbia eta nahikoa jaso behar dute. Hori egiaztatzea, estatuko organu judizialei dagokiela dio Luxemburgoko epaitegiak.
2023/07/13 - 09:46
Albiste izango dira: Posta bidezko botoa, Hipoteka Maileguen epaia eta abisu horia beroagatik
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/07/13 - 07:00
Europako Justiziak gaur erabakiko du Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizea baliogabetzat jo ala ez
2020ko martxoaren 3an, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak arrazoia eman zien HMEI indizea zuten hipotekak zituzten kontsumitzaileei, baina urte bereko urriaren 21ean, Auzitegi Gorenak baztertu egin zuen neurriz kanpokoak zirela.
2023/07/03 - 10:48
Albiste izango dira: Frantziako Tourra, Nagore Laffageri omenaldia eta "El Conquistador del Caribe"ko finala
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/06/30 - 13:56
Euriborra gehiengoetan: Erdi mailako hipoteka bat duela bi urte baino 340 € garestiagoa da hilean
Euriborrak % 4ko muga gainditu du ekainaren amaieran, duela bi urte hasi zuen gorako bideari jarraituz. Sei urtez balore negatiboetan egon ondoren, zenbaki positiboetan sartu zen 2022ko apirilean. Gaur egun, 2008ko neurrietara ari da gerturatzen, higiezinen burbuila lehertu zen garaiko zenbakietara.
2023/06/30 - 13:01
Zer da euriborra?
Arkaitz Urdapilleta ekonomilariak euriborrari buruz jakin beharrekoak argitu ditu. Ez du uste epe motzean jaisten hasiko denik.
2023/06/30 - 09:55
Albiste izango dira: Frantziako Tourra, irteera operazioa eta Euriborra
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/06/22 - 13:10
EAEn iaz baino % 19,8 hipoteka gutxiago sinatu dira apirilean, eta % 26,4 gutxiago, Nafarroan
Euskal Autonomia Erkidegoan 1.257 hipoteka sinatu dira apirilean, martxoan baino % 34,1 gutxiago, eta 306, ostera, Nafarroan, aurreko hilabetean baino % 40,1 gutxiago.
2023/06/16 - 15:30
Euriborra % 4ra iritsi da, Europako Banku Zentralaren igoeraren ondoren
EBZk oinarrizko 25 puntu igo ditu, eta, ondorioz, 2008ko azaroaren 25etik maila gorenean dago orain horren interes-tasa.
2023/06/15 - 00:19
EBZk ez dio AEBko Erreserba Federalak ezarritako bideari jarraituko, eta interes-tasak berriro igoko ditu gaur
Europako Banku Zentralaren Gobernu Kontseilua gaur bilduko da interes-tasekin zer egin erabakitzeko, AEBn eta eurogunean inflazioa moteltzen ari den honetan.
2023/05/31 - 14:00
Euriborrak beste koska bat egin du gora maiatzean eta hileko tasa % 3,86an kokatu da
2008ko azarotik izandako hileko tasarik handiena da, eta Espainiako Estatuko tasa aldakorreko hipoteken erreferentzia indizea hamazazpigarren hilabetez jarraian igo da.
2023/05/31 - 09:57
Albiste izango dira: Hauteskundeen osteko negoziazioak, Hezkuntza Legea eta maiatzeko euriborra
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/05/26 - 12:15
EAEn eta Nafarroan iazko martxoan baino % 14 hipoteka gutxiago sinatu dira aurtengoan
Urte arteko tasan jaitsiera izan bada ere, Nafarroan 511 hipoteka sinatu dira martxoan, otsailean baino % 19,7 gehiago, eta 1.908 sinatu dira EAEn, otsailean baino % 5,3 gehiago. Etxebizitzen gaineko hipoteken interes tasa ia % 3koa da.
2023/05/11 - 16:16
Ingalaterrako Bankuak % 4,5era igo ditu interes tasak, 2008tik neurtutako maila altuenera
Diru politikaren batzordeak izandako bileran hartu dute erabakia. Horrekin helburu dute inflazioa kontrolatzea, eta urte amaierarako % 2ra jaistea.
2023/05/09 - 21:32
Etxea erosteko abalak: Nork eskatu ditzake? Zein da gehienezko zenbatekoa? Argitu hemen zure zalantzak
Estatuak emango dituen abalei buruz jakin behar duzuna, minutu erdian laburbilduta.
2023/05/09 - 15:44
Hipotekaren % 20ri aurre egiteko ICOren abalak ematea onartu du Espainiako Gobernuak
Raquel Sanchez ministroak zehaztu duenez, gainera, portzentaje hori % 25ekoa izan daiteke etxebizitzak D motako energia kalifikazioa badu.
2023/05/08 - 23:09
Espainiako Gobernuak etxebizitzak erosteko ICOren abalak onartuko ditu gaur
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak asteburuan iragarri zuenez, seme-alabak dituzten familien eta 35 urterainoko gazteen hipoteka-kredituaren % 20raino estaliko dute abalek.