% 4,15ean bukatu du uztaila euriborrak, 2008tik maila altuenean
Euriborrak, hipoteka gehienek erreferentzia gisa erabiltzen duten adierazleak, 4,149an bukatu du uztaila, eta horrenbestez, batez besteko hipoteka bat 240 eurotik gora garestituko da hilean.
2008tik izandako maila altuenera iritsi da euriborra. Duela urte eta erdi, 2021eko abenduan, zenbaki gorritan zegoen, - 0,5ean, hain zuzen ere.
Joan den astean, Europako Banku Zentralak (EBZ) 0,25 puntu igo zituen interes tasak, % 4,25 arte. Bederatzigarren igoera izan zen jarraian.
Christine Lagarde EBZko buruak, baina, atea ireki zuen, lehen aldiz, hurrengo hilabeteetan igoera gehiagorik ez egiteko.
Uztaileko datuekin, 16 hilabete daramatza euriborrak zenbaki positibotan.
Espainiako Estatistika Institutuaren (INE) arabera, batez besteko hipoteka 142.000 eurokoa zen maiatzean. Horregatik, euriborraren igoera honekin, 240 euro garestituko da hilean.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilera erabakigarria dute bihar erkidegoek eta Osasun Ministerioak, medikuen lan-gatazka bideratzeko
Erkidegoetako osasun arduradunek batzarra egin dute arratsaldean, denen artean adostutako dokumentu bat helarazteko bihar Osasun ministroari, euren ezinegona azalduz. Oraingoz, ez da zabaldu ezer adostea lortu duten edo ez.
Osasun publikoko gatazkaren gakoak: Estatutu Markoaren erreforma eta medikuen aldarrikapenak
Urtebete pasa daramate medikuek protestan, euren lanbidearen berezitasunak aintzat hartuko dituen estatutu propioa aldarrikatuz. Uste dute Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak onartu berri duen Estatutu Markoaren erreformak ez dituela aintzat hartzen medikuen eskakizunak. Lan baldintza hobeagoak nahi dituzte.
Medikuen grebari amaiera emateko "giltza" erkidegoek dutela ziurtatu du Garciak
Osasun ministroak gogorarazi du 2000. urtetik erkidegoen esku daudela Osasun Sistemaren baitako hainbat eskumen, horien artean, kudeaketarekin, langileen planifikazioarekin, giza baliabideekin eta lan-baldintzen hobekuntzekin lotutakoak.
Sutea izan da CAFen, Miira lantegiko pintura-kabinan
CAF enpresan sutea piztu da astearte goizaldean, Miirako pintura‑kabinan. LABek jakinarazi duenez, sutearen inguruko nabeetako langileak atera dituzte, eta ez da zauriturik izan. LAB sindikatuak enpresari arduraz jokatzeko eta prebentzio sistemak berrikusteko eskatu dio.
Akordioa Papresan: langileen % 80 subrogatzea eta soldatak izoztea adostu dute
Langileen ordezkariek eta Grupo CL taldeak lortu duten akordioari esker, Errenteriako paper-fabrikaren salerosketa gauzatu ahal izango da. Subrogatuko diren langileen kopurua hasierako proposamenekoa (% 72) baino handiagoa izango da, eta, trukean, bi urtez soldatak izoztea eta lanaldia luzatzea onartu da.
Akordioa lortu dute Maderas de Llodion eta 260 eguneko grebari amaiera eman diote
ELA sindikatuak jakitera eman duenez, akordioak 2025eko urrian kaleratutako langileak berriz hartzea ekarriko du, hala nahiko balute, eta bide judiziala amaitzea ere bai.
Ormuzko blokeoak 200 milioi euroko kostu energetikoa ekarriko dio Euskadiri, Jaurlaritzaren arabera
Mikel Jauregi Industria sailburuak adierazi du industria dela "energia krisiaren ondorioak gehien jasaten ari den sektorea".
Donostiako Topoaren trenbideko obra bukatutzat eman dute, Kontxako geltokia amaituta
Datozen hilabeteetan, trenen zirkulazioa arautzen duten instalazio elektrikoetan, aireztapenean, seinaleztapenean eta komunikazioetan ardaztuko du lana ETSk, baita urbanizazioko jardun eta sarbide jakin batzuetan ere.
Etxebizitzaren prezioa %10,3 igo da Euskadin, Estatuko igoerarik txikiena
Astelehen honetan argitaratutako datuen arabera, urteko lehen hiruhilekoan, % 4,9 igo da EAEko etxebizitza berrien prezioa; bigarren eskukoena, berriz, % 11,4.
Torresek espero du UCOk Tubos Reunidosen gainean hasitako ikerketak enpresaren hartzekodunen korkurtsoan ez eragitea
Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak espero du SEPIk Tubos Reunidosi emandako dirulaguntzen inguruan UCOk zabaldutako ikerketak "eraginik ez izatea" enpresaren hartzekodunen konkurtsoan. Hala ere, argi du arren "lagundu ez" duela lagunduko. "Espero dut prozesua garbia eta legezkoa izatea", zehaztu du.