Euriborrak beste koska bat egin du gora maiatzean eta hileko tasa % 3,86an kokatu da
12 hilabeterako euriborraren indizeak beste koska bat gora egin du maiatzean, eta hileko tasa % 3,862an kokatu da.
Espainiako Estatuko hipoteka aldagarri gehienak kalkulatzeko gehien erabiltzen den indizea % 3,757koa izan zen apirilean. Gauzak horrela, tasa aldakorreko hipoteken erreferentzia-indizea hamazazpigarren hilabetez jarraian igo da.
Gauzak horrela, euriborraren hazkundeak eragina izango du maiatzeko datuarekin berrikusi behar diren hipoteka aldakorretan. Adibidez, 25 urtean itzultzeko 180.000 euroko hipoteka eskatu duen familia batek 344,94 euro gehiago ordainduko ditu hilean.
Martxoaren 9an euriborra % 3,978an kokatu zen, ia % 4an. Hala ere, Ameriketako Estatu Batuetako eta Europako hainbat bankuk krisia izan ondoren, euriborrak behera egin zuen eta egun horietan eguneko tasa % 3,322ra jaitsi zen.
Behin bankuen krisia igarota, euriborrak gora egiten jarraitu du, eta, gaur, maiatzak 31, eguneko tasa % 3,939raino iritsi da.
Merkatuak eta adituek aurreikusten dute Europako Banku Zentralak berriro ere interes tasak igoko dituela ekainaren 15eko bileraren ostean. Maiatzeko bileran, Europako Banku Zentralak (EBZ) interes tasak % 0,25 igo zituen, % 3,75eraino, eta iragarri zuen ez zela azken igoera izango.
Euriborraren igoerak eragin zuzena du higiezinen merkatuan. Esaterako, EAEn eta Nafarroan iazko martxoan baino % 14 hipoteka gutxiago sinatu dira aurtengoan. Halaber, Etxebizitzen salerosketak % 3,76 jaitsi dira martxoan Hego Euskal Herrian.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.