HIPOTEKAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEn iaz baino % 19,8 hipoteka gutxiago sinatu dira apirilean, eta % 26,4 gutxiago, Nafarroan

Euskal Autonomia Erkidegoan 1.257 hipoteka sinatu dira apirilean, martxoan baino % 34,1 gutxiago, eta 306, ostera, Nafarroan, aurreko hilabetean baino % 40,1 gutxiago.
Iaz baino hipoteca gutxiago sinatu dira Hego Euskal Herrian
Iaz baino hipoteca gutxiago sinatu dira Hego Euskal Herrian

EAEn eta Nafarroan iazko apirilean baino hipoteka gutxiago sinatu dira apirilean, % 19,8 eta % 26,4 gutxiago, hurrenez hurren.

Espainiako Estatistika Institutuak gaur goizean zabaldutako datuen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1.257 hipoteka sinatu dira aurtengo apirilean, martxoan baino % 34,1 gutxiago. 196.930 euro utzi dira maileguan apirilean, aurreko hilabetean baino % 35,2 gutxiago eta iazko apirilean baino % 23,0 gutxiago. Gainera, etxea erosi dutenek batez beste % 2 diru gutxiago eskatu dute. 

Nafarroari dagokionez,306 hipoteka sinatu dira apirilean, iazko hilabete berean baino % 26,4 gutxiago eta martxoan baino % 40,1 gutxiago. Finantza erakundeek iazko apirilean baino % 25,7 diru gutxiago prestatu dute, 63,5 milioi guztira. Nafarroan, batez beste % 7,3 diru gutxiago eskatu dute.

Espainiako Estatuan, berriz, etxebizitzen gaineko hipoteken kopurua % 18,3 jaitsi da aurtengo apirilean, 2022ko hil bereko datuekin alderatuta. Hipoteka horien batez besteko zenbatekoa 136.945 eurokoa izan da, % 4,1 gutxiago.

 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X