Historia
2018/11/17 - 19:16
Performancea egin dute Guggenheimen, 'Iruña-Veleiako injustizia judiziala' salatzeko
10 urte beteko dira astelehen honetan, Lurme enpresari iruzurra egitea leporatu, eta indusketatik bota zutela. Laster bi arduradun epaituko dituzte.
2018/11/09 - 14:08
'Herenegun'-i egindako kritikekin 'urrunegi' joan izana egotzi dio Urkulluk PPri
Lehendakariak Borja Semperri erantzun dio Eusko Legebitzarrean, PPk Eusko Jaurlaritzaren material didaktikoa berriro kritikatu eta gero.
2018/10/17 - 20:32
XVI. mendeko bost ontzi handi topatu dituzte Donostiako Alde Zaharrean
San Lorenzo kaleko eraikin batean aurkitu dituzte, igogailua jartzeko lanetan, etxeko ataria zulatu dutenean. Baleen koipea gordetzeko erabiltzen zituzten ontziak.
2018/09/25 - 11:19
Naval euskal ontzigintzaren giltzarri izan da 1909tik
Egun, 174 langile finko ditu eta 1.600 inguru azpikontratatuta. Eskualdeko biztanleak kezkatuta daude ontziolaren etorkizunarekin; langabezia altua dute eta itxierak ondorio larriak eragingo lituzke.
2018/09/21 - 13:45
Dickinsonia, Lurreko inoizko animalia zaharrena
Duela 558 milioi urte inguru bizi izan zen. 1,4 metro luze zen eta forma obalatua zuen.
2018/09/01 - 16:20
1813ko abuztuaren 31ko setioa gogoratu dute Donostian
Urtero bezala, kalea ilunetan utzi eta kandelak piztu dituzte baina, aurten, horrenbeste mugikorrekin, ezin iluntasunik lortu.
2018/08/29 - 13:14
Erorien Haranean museo bat egiteari uko egin dio Sanchezek
"Ezin da adiskidetzeko lekua izan; atsedenlekua izan behar da, borrokaldiaren eta frankismoaren biktimentzako hilerri zibila", esan du Espainiako Gobernuaren presidenteak.
2018/08/26 - 13:20
35 urte bete dira Euskal Herriko uholderik larrienak izan zirenetik
1983ko abuztuaren 26an, metro karratuko 600 litro erori ziren toki askotan, eta ez zen denbora asko behar izan ehunka herri urpean geratzeko. 34-43 hildako izan ziren garai hartako prentsaren arabera.
2018/08/06 - 16:11
Nekazaritzaren historia aldatu dezaketen ogi apurrak, Jordanian
Amaia Arranz Otaegi tolosarrak 14.000 urte inguru dituzten ogi apurrak aurkitu ditu Jordanian. Orain, ogia erreproduzitzeko lanak egiteko asmoa du.
2018/07/22 - 16:16
Arrasateko Lezetxiki kobazuloan bisita gidatuak egin ahal izango dira
Denera, 55.000 objektu aurkitu izan dituzte ikerlariek. Gehienbat hezurrak, baina baita maskorrak eta moluskuak ere.
2018/07/19 - 22:33
30 urte bete dira Urola eta Deba ibaiek gainezka egin zutenetik
Kalte material handiak izan ziren eta 15 pertsona hil ziren, gehienak Elgoibarren, euren autoetan harrapatuta. Urretxun familia bereko 3 lagun hil ziren.
2018/06/21 - 17:06
EAEko ikasleek ETAren historia ikasiko dute Historia irakasgaian
Horretarako, "herenegun!" unitate didaktikoa erabiliko dute eta Memoria Hurbila (1960-2018) izenez ezagutzen denari dagokion aldiari helduko diote.
2018/06/14 - 17:03
Iruña-Veleiako grafitoak berriro aztertzeko sinadurak biltzen ari dira
Iruña-Veleia Argitu plataformak dagoeneko 140 atxikimendu dituen manifestu bat argitaratu du. Kultura eta gizarte arloko ordezkarienak dira, gehienak euskal herritarrenak.
2018/06/13 - 19:02
Atxurra leize-zuloa labar-arte galeria eta tailerra izan zen
Haitzuloaren interes arkeologikoa 2015eko irailean baieztatu zuten Diego Garatek eta Iñaki Intxaurbek, sarrera nagusitik 235 metrora animalien grabatuak aurkitu zituztenean.
2018/05/19 - 22:54
Gerra Karlistaren 1835eko setioa antzeztu dute Ordizian
Herritar liberalak ez ziren kikildu. 600 fusilen eta kainoi baten laguntzaz lehen erasoari eutsi zioten hala moduz.
2018/05/09 - 18:24
7 urte eta erdiko zigorra eskatu dute Iruña-Veleia aztarnategiko buru ohiarentzat
Aztarnategiko piezak faltsutzeagatik, ondarearen kontrako kalteak eta iruzurra leporatzen diete Eliseo Gil, Oscar Escribano eta Ruben Cerdan auzipetuei.
2018/05/07 - 22:18
Tutankamonek ez du sekretu gehiagorik ezkutatzen
Ume erregearen hilobi ospetsuaren atzean ganbera sekreturik ez dagoela ondorioztatu dute ikertzaileek, hiru urteko zurrumurruak gezurtatuz.
2018/04/24 - 18:57
Elikagaien kontserbazioa neandertalek garatu zutela ondorioztatu dute zientzialariek
Haragia eguzkitan lehortuz edo ketuz kontserbatzen zutela adierazi dute EHUko euskal ikertzaileek, eta horretarako, animaliaren hanketatik tirak ateratzen zituzten.
2018/04/22 - 15:40
Gasteizko gaztetxearen 30. urteurrena: anekdotaz jositako ibilbidea
Gazte Asanbladak elizaren eraikin abandonatu bat okupatzea erabaki zuen. Orduko gazte belaunaldi horrek gurasoen gizarte zaharkituarekin hautsi nahi zuen.
2018/04/16 - 20:37
113 labar-grabatu aurkitu dituzte Berriatuko Atxurra haitzuloan
Diego Garate arkeologoak azpimarratu duenez, Atxurra leize-zuloa labar-artearen museoa eta artisten tailerra da aldi berean.