Historia
2024/06/12 - 13:51
150.000 urte baino gehiago dituzten giza aztarnak aurkitu diztuzte Karrantzan, Bizkaiko zaharrenak
Aurkikuntza Bizkaiko Arkeologia Museoan egin dute, Karrantzako El Polvorin haitzuloko beheko galeria batetik zetozen hezurrak aztertzen ari zirela. Uste da aurkitutako gorpuzkiak eskeleto berekoak direla, ziurrenik emakume batenak.
2024/06/12 - 10:18
Albiste izango dira: Alderdiak inbestidurara begira, aurkikuntza arkeologikoa Bizkaian eta Gazako egoera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/08 - 23:18
55 urte bete dira Ekaingo kobako pinturak aurkitu zituztenetik
Duela 55 urte aurkitu zituzten aztarnak Azpeitiko Antxieta arkeologia taldeko Rafael Rezabalek eta Andoni Albizurik. Duela 13.000-14.000 urteko gizakiek eginiko pinturak dira, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituenak.
2024/06/08 - 22:00
Maria Josefa Sansberro ''Maddi'' mugalaria omendu dute Bigarren Mundu Gerran iheslariei laguntzeagatik
Bigarren Mundu Gerran Sara eta Bera artean iheslariei muga zeharkatzen lagundu zien. Pertsona askori lagundu zien berak sortutako pasabide batetik Lapurditik Nafarroara heltzen.
2024/06/06 - 16:45
Munduko lider nagusiek Normandiako lehorreratzearen 80. urteurrena gogora ekarri dute
Duela 80 urte gauzatu zen Normandiako lehorreratzea, eta nazioarteko agintari askok horren urtemuga gogora ekartzeko ekitaldietan hartu dute parte ostegun honetan, Frantzian. Operazio militar horrek, Alemania naziaren gainbehera eragin zuen Bigarren Mundu Gerran.
2024/05/22 - 22:22
'Arabako herriak. Amonetatik bilobetara', landa eremuaren historia ezagutarazteko proiektua
Proiektuak amonen testigantza jasotzen du, euren bilobei beren herrietan bizitako historia kontatzen dietenak.
2024/05/09 - 20:26
Bilbok Begoñako basilikaren ingurua induskatuko du bere jatorri indigenen bila
"Ikerketa arkeologikorako laborategi" bilakatuko da aurki Begoñako basilika (Bilbo) uste baita lurpean Burdin Aroko (Erromatar Garai aurrekoa, beraz) herrixka indigena baten aztarnak egotea, Vecunia izenekoa. Hiribilduaren lehenengo populazio kokagunea litzateke.
2024/05/09 - 15:32
Begoñako basilikan indusketa arkeologikoak egingo dituzte Burdin Aroko herrixka baten aztarnak topatzeko
Proiektu arkeologikoak "ikerketarako laborategi" bihurtuko du Andramariko eliza. Lau fasetan egingo dute lan, tenplua itxi gabe. Adituek uste dute azpian Erromatarren aurreko herrixka indigena baten aztarnak egon daitezkeela, "Irulegiko eskua"ren garaikoak.
2024/05/09 - 10:08
Albiste izango dira: Sabadell erosteko eskaintza BBVAk, Begoña proiektu arkeologikoa eta Rafahko egoera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/14 - 13:51
112 urte bete dira munduko transatlantikorik handiena hondoratu zela
Ozeano Atlantikoan hondoratu zen 'Titanic' ontzia, 1912ko apirilaren 14tik 15erako gauean, iceberg baten kontra talka egin ostean. 2.225 pertsona zeramatzan, bidaiariak eta tripulazioko kideak zenbatuta, eta 712 atera ziren bizirik, 'Carpathia' ontziari esker.
2024/04/12 - 12:39
Troiako gerraren freskoak dituen oturuntza-aretoa aurkitu dute Ponpeian
Ponpeiako eremu arkeologikoan (Italiako hegoaldea) egiten ari diren indusketetan, horma beltz dotoreak dituen oturuntza-aretoa aurkitu dute, Troiako gerran oinarritutako gai mitologikoekin apaindutako freskoekin.
2024/04/11 - 22:59
Ponpeian Troiako gerrari buruzko margoak dituen oturuntza-areto handi bat aurkitu dute
Vesubiok 79. urtean suntsitutako hiriko indusketetan aurkitutako fresko harrigarrietan, "gai nagusia heroismoarena dela dirudi, Troiako gerrako heroien eta jainkoen bikoteen irudikapenetan.
2024/03/19 - 14:07
Jesus Gonzalez-Urquijo: ''Iberiar Penintsulako iparraldeko neanderthalen aztarna zaharrenak dira''
Kantabriako Historiaurreko Ikerketen Nazioarteko Institutuko (IIIPC) zuzendariak aurkikuntzak gure historia ezagutzeko duen garrantzia azpimarratu du (adierazpenak gaztelaniaz).
2024/03/19 - 13:46
100.000 urte inguruko Neanderthalen aztarnak aurkitu dituzte Axlorko aztarnategian
10 eta 12 urte bitarteko bi haurren eta heldu gazte baten hortz-piezak dira, Iberiar Penintsulako iparraldean aurkitutako zaharrenak. Europan gordetako giza aztarnak oso urriak diren garai horri dagokionez.
2024/03/19 - 12:08
Duela 100.000 urteko neandertalen aztarnak aurkitu dituzte Axlorko aztarnategian
10 eta 12 urte bitarteko bi haurren eta heldu gazte baten hortz-piezak dira, Iberiar Penintsulako iparraldean aurkitutako zaharrenak.
2024/03/04 - 17:54
''Burgesiak emakume zamaketarien soldatak okertu eta euskal portuetatik bota zituen''
Bizkaiko Batzar Nagusiek erakusketa bat inauguratu dute, XVI. mendetik euskal portuetan lan egin zuten emakume zamaketariak gogoratzeko eta omentzeko. Tokiko ekonomia garatzeko ezinbestekoak izan ziren, eta gizonen antzeko soldatak kobratzera iritsi ziren.
2024/02/20 - 19:19
Antiquity aldizkariak Irulegiri buruzko ikerketa arkeologiko osoena argitaratu du
Azterketa linguistikoari dagokionez, Irulegiko testuak bi berritasun ditu: lehen hitzaren irakurketa bereizia da, bere bertsio esgrafiatuan (sorioneke) eta punteatutako bertsioa (sorioneku); eta bigarren lerroko lehen zeinuaren aldaketa, orain "te" hitzaren ordez "ku" gisa transkribatzen dutena.
2024/02/20 - 16:14
Nerudaren heriotzari buruzko ikerketa berriro irekitzea agindu du Txileko auzitegi batek
Ikerketaren ardura duen epaileak argitu beharko du Nobel Saria prostatako minbizi aurreratuagatik hil zen edo diktadurako agente sekretu batek pozoitu zuen.
2024/01/28 - 17:15
Clemente, Antton Valverde, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa, EAA eta Armando Llanos, Sabino Arana saridunak
Arriagan egindako ekitaldian, Sabino Arana Fundazioak saridunen "konpromisoa, eskuzabaltasuna, ahalegina, komunitatea sortzeko gaitasuna, nortasun kolektiboa eta lidergo-gaitasuna" nabarmendu ditu, Mireia Zarate Fundazioko presidentearen arabera.
2024/01/05 - 18:24
Mikeldiko Idoloa, Troiako Zaldiaren tankeran
Eskuahaldunak elkarteak euskal eskultura zaharrena denari omenaldia egin nahi izan dio, eta haren egurrezko erreplika erraldoia jarri du Durangon.