Holanda
2023/05/28 - 11:58
Ia 1.600 lagun atxilotu eta 40 inputatu dituzte Hagan, erregai fosilen aurkako manifestazio batean
Extinction Rebellion taldeak antolatutako bost orduko autobide blokeoaren ondoren, Poliziak intentsitate txikiko ur kanoiekin esku hartu zuen.
2023/04/13 - 19:14
Ferrovialeko akziodunen batzarrak egoitza Herbehereetara eramatea onartu du
% 77,6ko quorumarekin, batzordeak oniritzia eman dio Espainiako matrizeak Herbehereetako filialarekin bat egiteko operazioari. Espainiako Gobernuak errespetua adierazi dio erabakiari.
2023/04/04 - 10:46
Gutxienez hildako bat eta 30 zauritu Herbehereetan, tren bat errailetik atera ostean
Goizaldean, bidaiarien tren batek konponketa lanetarako trenbidean zegoen makinaria jo eta bidetik irten da. Gutxienez hildako bat dago, eta zaurituak 30-40 inguru dira.
2023/03/02 - 18:19
Ferrovialek EAEn utzi duen aztarnaren erradiografia, egoitza Herbehereetara eramango duela iragarri ondoren
Multinazionalak Euskadiko ikur ezagunenetako batzuk eraiki ditu, hala nola Guggenheim Museoa edo Arabako Errioxako Marques de Riscal hotel-museoa.
2022/12/19 - 18:35
EBko estatu kideek 180 euroko muga adostu dute gasarentzat Alemaniaren babesarekin
Herbehereak eta Austria abstenitu egin dira, eta Hungaria aurka agertu da. Mekanismoa aktibatuko da, aldi berean, Europako merkatuan 180 euro gainditzen direnean hiru egunez jarraian, eta nazioarteko merkatuekiko prezioan 35 euroko aldea dagoenean.
2022/12/13 - 13:21
CAFek urteko kontraturik mardulena sinatu du Herbehereekin, 600 milioi eurokoa
CAFek zoru bikoitzeko 60 trenez hornituko du Holandako NS operadorea. Kontratuak 600 milioi euroko inbertsioa du, eta eskaria handitzeko aukera izango da. Lehen trenak 2028an martxan jartzea espero da.
2022/11/22 - 20:21
Haurdunaldiak aldaketak eragin ditzake emakumearen burmuinean
Amsterdamgo Unibertsitateko talde batek 40 emakume aztertu zituen haurdunaldiaren aurretik eta haurdunaldian zehar, erditzearen ondoren eta horietatik 28 erditzearen ostean.
2022/07/14 - 16:51
Urtebete pasa da Europa iparraldea kolpatu zuten euriteetatik
Urte guztian egiten duen euri kantitatea bota zuen hiru egunetan Alemania mendebaldean. Belgika, Herbehereetan eta Luxenburgon ere uholde handiak izan zituzten. Alemanian 184 hildako zenbatu zituzten eta Belgikan 41.
2022/05/30 - 22:27
Gazpromek gas hornidura eten die Herbehereei, errubloetan ordaintzeari uko egin ondoren
Lehenago, Poloniak, Bulgariak eta Finlandiak gasa errublotan ordaintzea baztertu zuten, ondoren Moskuk bere mehatxua bete eta hornidura eten zien.
2022/04/30 - 13:47
"Zero covid" estrategiadun herrialdeetako biztanleen buru osasuna hobea izan da, "The Lancet"en arabera
Egileek uste dute neurri goiztiarrak eta espezifikoak ezartzeak, nazioarteko bidaiak murrizteak eta kontaktuak arakatzeak, adibidez, heriotzak murriztu ditzakeela, birusaren hedapena geldiarazteko neurri sozial murriztaileagoak ezarri gabe.
2022/04/05 - 01:29
Alemaniak eta Frantziak dozenaka diplomazialari errusiar kanporatuko dituzte
Frantziako Gobernuak adierazi du Errusiako Armadak Ukrainako Butxa hirian egin duen sarraskiaren ondorioz hartu dutela erabaki hori.
2022/03/21 - 12:58
Europarren erdiak gerra nuklearraren beldur dira
Europako gehiengo zabal batek gaitzesten du Errusiaren erasoa. Halaber, Ukrainako gerra Europa osora zabaltzeko arriskua ikusten dute europarren erdiak baino gehiagok.
2022/02/11 - 22:11
AEBk eta Erresuma Batuak herrikideei Ukraina berehala uzteko eskatu diete
Hego Korea, Herbehereak, Danimarka, Norbegia, Letonia edo Estonia bezalako herrialdeek ere gauza bera eskatu diete euren herritarrei. Europar Batasunak, ostera, funtsezkoak ez diren langile diplomatikoei Ukrainatik alde egiten utziko die, herrialdearen egoera berriz aztertu ondoren.
2022/02/07 - 19:48
Hiru pertsona paraplegikok berriz ibiltzea eta igeri egitea lortu dute dispositibo elektroniko bati esker
Neurokirurgialariek nerbio estimulaziorako dispositiboen prototipoak jarri eta ordubete geroago lehen pausoak emateko kapaz izan dira pazienteak.
2022/01/23 - 21:32
Gizon batek Johannesburgo eta Amsterdam arteko bidea egin du hegazkinaren lurreratze-trenean ezkutatuta
9.000 kilometro inguruko ibilbidea da, eta 11 orduan egin ohi da, gutxi gorabehera. Hegazkinak lur hartu orduko, ospitalera eman dute gizona, eta egonkor dagoela jakinarazi du Herbehereetako poliziak.
2021/12/21 - 14:01
Gabonen atarian, koronabirusari aurre egiteko neurriak gogortzen hasi da Europa
Irlandan, ostalaritza establezimenduak, zinemak eta antzokiak 20:00etan ixten dituzte atzotik. Danimarkan ere hilabetez itxi dituzte antzokiak, zinemak eta kontzertu aretoak, eta Alemanian dantzalekuak eta diskotekak ixtea eta ekitaldi handiak bertan behera uztea aurreikusi dute.
2021/12/19 - 15:49
Intzidentziak goraka jarraitzen du Europan
Omikron kasuak nabarmen areagotu dira, eta datozen asteetan aldaera nagusia izango dela aurreikusi dute. Europar Batasunean intzidentziarik altuena duen hirugarren herrialdea dira Herbehereak, Txekiar Errepublikaren eta Belgikaren atzetik. Azken 14 egunetako intzidentzia metatua ia 1.500ekoa da.
2021/12/19 - 15:39
Herbehereetan itxita egongo dira funtsezkoak ez diren jarduerak, igande honetan hasita
Lau asteko itxialdia abiatu da Herbehereetan. Funtsezkoak direlako, irekita egongo dira garraio publikoa, supermerkatuak, farmaziak, gasolindegiak, liburutegiak eta banketxeak, arratsaldeko 8ak arte.
2021/12/18 - 22:04
Itxialdia Herbehereetan, igande honetatik urtarrilaren 14ra arte
Herbehereetan itxialdi zorrotza agindu du gobernuak. Igande honetan sartuko da indarrean eta funtsezkoak diren zerbitzuak kenduta, dena itxita egongo da. Europan eta mundu erdian, Gabonetan neurri murriztaileak izango dira omikron aldaeraren hedapen azkarragatik.
2021/12/18 - 21:10
Herbehereek konfinamendu zorrotza ezarriko dute urtarrilaren 14a arte
Oinarrizkoak ez diren jarduera guztiak geratuko dira bertan behera, baina baita eskola eta unibertsitateak ere, omikron aldaerari aurre egiteko asmoarekin.