Ignacio Ellacuriaren hilketa argitzeko epaiketa
2024/11/19 - 12:21
El Salvadorreko Justiziak presidente ohia epaitzeko agindu du Ellakuria eta bost jesuita hil izanagatik
Zehazki, Alfredo Cristiani presidente ohia, Rodolfo Parker diputatu ohia eta bederatzi militar ohi epaitzea agindu du, Inazio Ellakuria, bost jesuita eta bi emakumeren hilketarekin zerikusia dutelakoan.
2022/01/10 - 21:43
Elena Fuentes, Ellacuria eta beste bost jesuiten hilketarekin zerikusia zuen koronela, hil da
Elena Fuentes sarraskiaren ustezko egile intelektualetako bat izan zen, Alfredo Cristiani presidente ohiarekin, Humberto Larios, Juan Bustillo eta Rafael Zepeda jeneralekin, Rene Emilio Poncerekin eta Inocente Montano koronelarekin batera.
2022/01/06 - 12:46
El Salvadorreko Justiziak Ellacuriaren eta beste bost jesuiten hilketaren auzia zabaldu du berriro
Auzitegi Nazionalak 133 urteko espetxe zigorra ezarri zion Inocencio Montano El Salvadorko ministrorde eta koronel izandakoari, 1989an El Salvadorren bost jesuita hiltzeagatik.
2021/11/18 - 21:54
Imanol Uribek Ignacio Ellacuriaren hilketari buruzko 'Llegaron de noche' filma aurkeztu du
Ignacio Ellacuria eta beste hainbat jesuitaren hilketaren inguruan egin den 'Llegaron de noche' filmaren lehen irudiak ditugu. Pelikularen zuzendariak, Imanol Uribek, Zinebiren Ohorezko Milkeldia jasoko du.
2021/10/26 - 23:19
Nikaraguako Apirileko Amen Elkarteak eta Artikulazio Feministak Ignacio Ellacuria saria jaso dute
Iñigo Urkulluk 2021eko Garapenerako Lankidetzako Ignacio Ellacuria Saria eman die gaur arratsaldean Apirileko Amak (AMA) elkarteari eta Nikaraguako Artikulazio Feministari. Erakunde horiek emakumeen eskubideen alde eta Nikaraguan bakea bilatzearen alde borrokatzen dute.
2021/02/03 - 14:05
Ellacuria eta beste lau jesuita hiltzeagatik jarritako zigorra berretsi du Gorenak
Auzitegi Nazionalak 133 urteko espetxe zigorra ezarri zion Inocencio Montano El Salvadorko ministrorde eta koronel izandakoari, 1989an El Salvadorren bost jesuita hiltzeagatik.
2021/01/27 - 09:40
Ellacuria eta beste lau jesuita hiltzeagatik jarritako zigorra berrikusiko du Gorenak
Auzitegi Nazionalak 133 urte eta lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri zion Inocencio Montanori, 1989an El Salvadorren bost jesuita hiltzeagatik.
2020/11/24 - 22:08
Imanol Uribek Ignacio Ellakuriaren erailketa filmatu du "La mirada de Lucía"n
Ignazio Ellakuriaren hilketa pantalla handira eramango du Imanol Uribe zinegileak. Karra Elejalde sartuko da Ellakuria jesuitaren azalean.
2020/09/18 - 13:36
Montanok helegitea jarriko dio 'Ellacuria' auziagatik jaso duen 133 urteko zigorrari
Haren abokatuak kasazio errekurtsoa aurkeztuko du Auzitegi Gorenean, Auzitegi Nazionalak emandako epaiaren aurka. Bost jesuitaren hilketak antolatu eta agintzeagatik zigortu zuten.
2020/09/11 - 15:34
133 urteko espetxe zigorra Montanorentzat, Ellacuria eta beste 4 jesuita hiltzeagatik
Bost delitu egotzi dizkiote Montanori, guztiak "hilketa terroristekin" lotuta. Hain zuzen ere, 26 urteko kartzela zigorra ezarri diote hilketa horietako bakoitzagatik.
2020/09/10 - 21:25
Ellacuria auziko epaiaren irakurketa, zuzenean eitb.eus
Auzitegi Nazionalak ostiral honetan jakinaraziko du epaiketako epaia, irakurketa publiko batean.
2020/07/15 - 23:04
Montanok esan du errugabea dela, eta ez zuela Ellacuria hiltzeko agindurik eman
Inocente Montanok bere aurkako epaiketan esan du akats asko egin direla eta gezur asko esan direla. Gainera erregubea dela esan du, berak ez zuela agindurik eman Ellacuria eta beste jesuitak hiltzeko.
2020/07/15 - 22:52
Montanok berretsi egin du ez zuela Ellacuriaren eta gainerako jesuiten hilketa agindu
El Salvadorren izandako sarraskiari buruzko epaiketa epaiaren zain geratu da. Akusazio partikularrak 150 urteko kartzela-zigorra eskatu du Inocencio Montano koronel ohiarentzat.
2020/07/15 - 10:28
Montanok jesuiten hilketa "xehetasunez prestatu" zuela esan du Fiskaltzak
Gaur amaituko da Ellacuria eta beste lau jesuiten hilketak argitzeko Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketa, akusazioen eta Montanoren abokatuen txostenekin.
2020/07/14 - 01:46
Aditu batek Montano seinalatu du: "Jesuiten sarraskia prestatu eta agindu zuen"
Auzitegi Nazionalean egiten ari den epaiketan, adituak zehaztu du 1989ko hilketak prestatu, agindu eta estali zituzten hiru agintarietako bat izan zela.
2020/07/11 - 01:38
Ofizial ohi bat: "Goi-karguak hasieratik saiatu ziren jesuiten hilketa estaltzen"
Luis Parada El Salvadorreko militar ohiak deklaratu du Ignacio Ellacuria eta beste lau jesuiten hilketagatik egiten ari diren epaiketan.
2020/07/08 - 22:50
Jesuiten hilketa El Salvadorreko Armadako goi-karguek agindu zutela dio lekuko batek
Ignacio Ellacuria eta beste lau jesuiten hilketaren epaiketan militar ohi batek deklaratu du lekuko gisa eta Inocente Montano akusatuaren tesia gezurtatu du.
2020/07/08 - 10:32
Gaur ekingo zaio berriz Ellacuriaren hilketaren epaiketari
Epaiketan Rene Yusshy Mendoza teniente ohiak deklaratuko du lekuko gisa, gertakarietan inplikatuta egon zena.
2020/06/11 - 19:09
Lekukoak: "El Salvadorreko Armadan sarraskia ez ikertzeko itun bat egon zen"
Ignacio Ellacuria eta beste lau jesuitaren hilketagatik abiatutako epaiketaren hirugarren saioan sarraskiaren lekukoek deklaratu dute.
2020/06/11 - 11:55
Ellacuriaren hilketagatik auzipetuaren aurkako epaiketa, eitb.eus-en zuzenean
Inocente Montano Auzitegi Nazionalean epaitzen ari dira, uztailaren 16ra arte, duela 30 urte El Salvadorren bost jesuitaren hilketa "erabakitzea, diseinatzea eta exekutatzea" leporatuta.