Jesuiten hilketa El Salvadorreko Armadako goi-karguek agindu zutela dio lekuko batek
El Salvadorreko Armadako teniente ohi baten esanetan, Ignacio Ellacuria eta gainerako lau jesuiten hilketa Inocente Montano koronel militar ohiak agindu zuen, Alfredo Cristiani garai hartako presidentearen oniritziarekin.
Espainiako Auzitegi Nazionalean ari dira epaitzen 1989an El Salvadorren izandako sarraskia. Montano da akusatu bakarra. Gaurko saioan Rene Yusshy Mendoza militar ohiak deklaratu du lekuko gisa.
Mendozaren arabera, Montano Gillermo Benavidesekin bildu zen eta hilketa burutzeko agindua eman zion, eta azken horrek bere esku utzi zion operazio militarra zuzentzea.
Benavidesi 30 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten 1992an. Urtebete geroago amnistia eman zioten eta 2016an berriro atxilotu zuten zigorra bete zezan.
"Operazio guztia buruzagitza militarrak agindu zuen. Benavidesek esan zidan emandako agindua bete behar nuela eta Montano izan zela Ellacuria hiltzeko agindua eman zuenetako bat. Hori hainbat aldi errepikatu zidan", azaldu du Mendozak epaitegiak. Montanorentzat 150 urteko espetxe-zigorra eskatzen dute.
Halaber, Alfredo Crisitinai presidente ohia eta haren gobernua nahasi ditu hilketarekin. "Jesuitak hiltzeko operazioaren kontra egongo balitz, hala jakinaraziko zuela esan zuen. Ez jakinarazpenik izan eta, beraz, presidenteak oniritzia eman zuela suposatzen da", azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Arrantza-sektoreak belaunaldi-erreleboa behar du
Euskararen alde larunbatean Baionan izango den manifestazioak babes zabala eskuratu du
Olatuak lau metrora iritsiko dira ostegunean, eta hainbat pasealeku itxi beharko dituzte Donostian
Topo berriak bere lehen bidaia egin du, herritarrei ateak ireki baino 72 ordu lehenago
Auzitegi Nazionalak onartu egin du bi emakumek Julio Iglesiasen aurka sexu erasoagatik jarritako kereila
Nafarroako Gobernuak berriz lizitatuko du Belateko tunela amaitzeko lanen idazketa eta zuzendaritza, 1,7 milioi euroan
Sutea piztu da Lasarteko Zapategi kaleko etxebizitza batean
GTA VI argitaratzearekin batera, handitu egin da lanera joango ez diren beharginen kopurua
Bi adin txikiko eta bi emakumez osatutako familia bat etxegabetu dute Santutxun