Industria
2025/03/03 - 12:35
Eusko Jaurlaritzak aliantza bat osatu du sektore pribatuarekin 4.000 milioi euro mobilizatzeko
EAEren eraldaketa ekonomiko eta industrialera bideratuko du dirua, eta aurten 1.000 milioi euro gehiago izango ditu Finantzen Euskal Institutuak.
2025/02/28 - 21:42
Talgok 108 milioi galdu ditu 2024an, Renferen isuna ordainduta, baina inoizko diru-sarrera onenak lortu ditu
Sarrerak 669,2 milioi eurokoak izan dira, inoizko onenak eta aurreko ekitaldikoak baino % 2,5 handiagoak. Zuzendarien oinarrizko soldatak % 11 igo dira eta langileenak % 2,2 jaitsi.
2025/02/27 - 17:31
ITPk Admire inauguratu du Zamudion, fabrikazio aurreratuko zentroa
Zentro horretan 150 profesionalek baino gehiagok lan egingo dute, eta ITP Aerok Zamudion duen egoitza nagusian jarri da martxan, 24 milioiko inbertsioa eginda. Admirek material berriak ikertzeko, konplexutasun handiko pieza berriak garatzeko eta konponketak indartzeko aukera emango du.
2025/02/21 - 10:58
Industria fakturazioa % 5 jaitsi zen iaz Euskadin
Abenduan, bestalde, Euskadi eta Nafarroa izan ziren beherakada izan zuten Estatuko bi erkidego bakarrak (% 1,6 eta % 6, hurrenez hurren).
2025/02/20 - 12:51
Inoizko fakturazio handiena lortu du makina erremintaren sektoreak 2024an: 2.193 milioi euro
AFM makina-erremintaren klusterrak egindako balantzearen arabera, 2024an eskariak % 23,11 jaitsi ziren. 2025ari begira, fakturazioa "nabarmen" jaistea aurreikusi du eta industria "bideragarria" babesteko deia egin du.
2025/02/17 - 14:31
Lanuzteak deitu dituzte Talgon, Renfek ezarritako isunarengatik langileen soldatak jaitsi egingo direlako
Eskatutako trenak agindutako epean ez egiteagatik 116 milioi euroko isuna ordaindu beharko dio tren ekoizleak Renferi. Ondorioz, langileek 10 milioi euro gutxiago jasoko dutela kalkulatu du CSIF sindikatuak.
2025/02/16 - 17:04
Tubos Reunidosek labeetako bat itzali du matxura baten ondorioz
Arazoa konpondu bitartean, bi aukera eman dizkie kaltetutako 250 langileei: lanorduen erdia aurrerago berreskuratzea edo aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztea.
2025/02/16 - 14:02
Milaka lagun bildu dira Iruñean Nafarroako industria sektorearen etorkizuna aldarrikatzeko
Etorkizuna kolokan duten Eskirozko BSH, Nano Automotive, Siemens Gamesa, Sunsundegui, Tasubinsa, Tenerias Omega eta Nafarroako Volkswageneko enpresa-batzordeek deitutako mobilizazioa izan da.
2025/02/16 - 13:27
"Bizpahiru aste barru" sinatuko dute Talgoren erosketa
Lehendakariak esan du "azken xehetasunak" adostu behar direla, eta burtsan kotizatzen duen enpresa izaki, arau batzuk bete behar direla prozesuan.
2025/02/15 - 22:57
Ekonomia ministroa: ''Baikor gaude, Balenciaga ontziolari ahalik eta irtenbiderik onena bilatuko diogulakoan''
PSE-EEk Donostiako Kursaalen egin duen 10. Kongresuan parte hartu aurretik kazetariei egindako adierazpenetan adierazi duenez, "Talgorentzat dugun helburu antzekoarekin ari gara lanean, industria sektore indartsua izan dezagun eta langileak babesteko".
2025/02/15 - 21:47
Balenciagarentzako aterabidea galdegin dute ontziolako langileek Kursaal kanpoan
Ekonomia ministroa euskal sozialisten kongresuan zela aprobetxatu dute Zumaiako enpresarentzako irtenbide instituzionala eskatzeko. Enpresa bideragarria dela nabarmendu dute, lan-zama badagoela, baita erosteko interesatuak ere, eta oraindik garaiz dabiltzala uste dute.
2025/02/14 - 22:29
Talgo eta Sidenor, euskal industriaren bi erraldoi
Lehenengoa erreferentea da tren-sektorean; bigarrena, berriz, liderra siderurgian.
2025/02/14 - 13:02
Eusko Jaurlaritzak argitu du lau inbertitzailek interesa dutela Guardian enpresan
Industria sailburuak iragarri duenez, elkarrizketak martxan jarraitzen dute, eta "zein inbertsio gauzatu daitekeen" aztertzeko "bilerak diskretuak" egiten ari direla gaineratu du.
2025/02/14 - 10:43
Mikel Jauregik Talgori buruz: "Gaur gauzatu behar da erosketa, baina ondo gauzatu behar da"
Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak espero du Trilantic funtsaren eta Sidenor buru duen EAEko partzuergoaren arteko "akordioa berehalakoa" izatea. Bestalde, garrantzia kendu dio Talgoren presidenteordeak dimisioa aurkeztu izanari: "Hurbilketaren seinale da".
2025/02/14 - 08:48
Albiste izango dira: Talgo erosteko eskaintzak, Trumpen muga zergak eta Eusko Legebiltzarrak 45 urte
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/12 - 20:04
Industriaren euskal planak ''europarraren eskutik'' joan behar du, Pradalesen aburuz
Euskadiko Defentsa Industrialerako Taldearen lehen bileran lehendakariak eskatu die enpresei, klusterrei eta ganberei Euskadiren "antena" izan daitezela, "mundu global aldakor" honetan.
2025/02/12 - 13:00
EAEko industria bultzatzeko ''neurri proaktiboak'' eskatu dizkio De Andresek Jaurlaritzari
Javier de Andres Euskadiko PPren presidenteak uste du, enpresen itxieeren eta deskolalizazioaren aurrean, Jaurlaritza "defentsa egoeran" dagoela. "Azterketa batean 5a lortzeko jarrera da hori, eta halakoetan, badakigu 5a barik, 4 bat ateratzen dela".
2025/02/12 - 12:45
Talgok % 4 egin du gora burtsan, Poloniako Garapenerako Funtsak akzioko 5 euroko eskaintza aurkeztu atarian
Poloniako FPR funtsaren eskaintza baieztatzen bada, Sidenorrena baino hobea litzateke. BBK-k, Vital Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzak operazioarekin bat egin eta gero, akzioko 4,8 euro eskaini baitzituen Jose Antonio Jainaga Sidenorren presidenteak.
2025/02/11 - 16:58
Jaurlaritzak iragarri du industria suspertzeko 500 milioi euroko laguntzak bideratuko dituela
Bereziki, enpresa ertain eta txikiei zuzendutako dirulaguntza plana da, eta zati handi bat (100 milioi baino gehiago) deskarbonizazioa sustatzeko erabiliko da. Mikel Jauregi Industria sailburuak kezka agertu du, besteak beste, Trumpek iragarritako muga-zergek izan dezaketen eraginarekin.
2025/02/11 - 11:24
Talgoko hiru kontseilarik dimisioa eman dute, konpainiaren balizko salmenta-operazioan interes talka ekiditeko
Tren fabrikatzailearen akzioak erosteko hainbat enpresak mahai gainean jarritako eskaintzen arteko lehia betean iritsi dira dimisioak.