Pradalesek Estatuarekin "kupo energetiko-industriala" adostea proposatu du
Datorren ostiralean Bartzelonan egingo den Presidenteen Biltzarrean, Imanol Pradales lehendakariak Euskadin "trantsizio energetikoa eta industriaren deskarbonizazioa bultzatzeko" bi neurri proposatuko ditu: "banaketa eta garraio elektrikoko sareetan inbertsioak egiteko diskriminazio positiboko sistema bat" industrian oinarritzen diren ekonomientzat, eta sare elektrikoetan inbertitzeko mugak igotzea, Valentzian GOIDIak eragindako kalteak arintzeko onartutakoa gisako salbuespenezko tresna baten bidez.
Era berean, Estatuarekin "kupo energetiko-industriala" adostea ere proposatuko du ostiralko bileran, Euskadik bere gain har dezan sare elektrikoan egin beharreko inbertsioen zati bat.
EH Bilduk proposatuta, politika ekonomiko eta industrialari buruz Eusko Legebiltzarrean egiten ari diren eztabaida monografikoan aurkeztu ditu proposamenak Pradalesek.
Bere hitz hartzean, lehendakariak azaldu du EAEn "gaitasun energetiko handiagoa eskatzen duten dozenaka proiektu" daudela martxan, baita "behar adina elektrizitate eskuratu ahal izateko bermea eskatzen duten" etorkizuneko ekimen ugari ere.
Horiei guztiei erantzuteko, "beharrezkoa da gaur egun ditugun 12.000 MW-etik 18.000 MW-era pasatzea; alegia, % 50 igotzea", Pradalesen ustez.
Egoerak forjan, fundizioan, metalaren sektorean, beiraren sektorean eta automobilgintzan aritzen diren "117 enpresari eragiten die zuzenean" eta "75.000 pertsonaren lanpostuetan izan dezake eragina".
Hortaz, iragarri du behar horiei erantzun ahal izateko, hurrengo ostiralean egingo den Presidenteen Biltzarrean "konponbidearen zati bat izan daitekeen proposamen konkretua" aurkeztuko duela.
Alde batetik, eskatuko du "elektrizitatea garraiatzen eta banatzen duten sareetan inbertsioak egiterako orduan diskriminazio positiboa egitea Euskadiren gisako
ekonomia-industrialetan". Hain zuzen ere, industriak % 24 inguruko pisua du EAEko ekonomian eta datua % 42,3ra igotzen da industria-sektoretik eratorritako zerbitzuak kontuan hartuta. Azaldu duenez, neurri horrek "deskarbonizazio-proiektu industrial zehatzak eta premiazko behar zehatzak dituzten lurraldeetan sarearen ahalmena handitzea" bideratuko du.
Bestetik, "sare elektrikoetarako 2014an ezarri ziren inbertsio-mugak igotzea" ere eskatuko du eta, horretarako, GOIDIak eragindako kalteak arintzeko erabili zen "salbuespenezko tresna" baten antzeko zerbait onartzea proposatu du.
Bi neurri horiekin batera, eskatuko du sare elektrikoen plangintza-denborak bi urtera murriztea, "Europak ezartzen duen bezala". EAEko industria sareak "potentzia eta gaitasun elektriko handiagoa behar ditu; ezin dugu itxaron", nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.