Iñigo Urkullu
2025/05/14 - 14:01
Mujica goraipatu du Urkulluk: ''Oso modu argian esan zuen indarkeriak indarkeria baino ez duela sortzen''
Iñigo Urkulluk Pepe Mujica Uruguaiko presidente ohia hil dela eta atsekabetuta azaldu da, eta justizia sozialarekin zuen konpromisoagatik eta politikaren ikusmolde etikoagatik nabarmendu du. Urkulluk azpimarratu du Mujicak "oso argi" aitortu zuela "indarkeriak indarkeria baino ez duela sortzen".
2025/05/09 - 18:10
eAtlantic-ek Atlantikoko korridorea bultzatuko du, Eusko Jaurlaritzaren lanaren "osagarri"
Iñigo Urkullu lehendakaria presidente duen fundazioak bere lan-ardatz nagusiak aurkeztu ditu. Horren helburua Atlantikoko korridorearen "oparotasuna" bultzatzea eta gobernantza parte-hartzailea eta "maila anitzekoa" lortzeko eztabaida sustatzea izango da.
2025/05/09 - 18:01
eAtlantic Fundazioak Jaurlaritzarekin bat egingo du Euroeskualde Atlantikoa bultzatzeko
Fundazioko presidentea, Iñigo Urkullu, Eusko Jaurlaritzarekin eta arku atlantikoko gainerako administrazioekin lankidetzan aritzeko prest agertu da, eta Jaurlaritzak eta Pradales lehendakariak proiektua ezagutzen dutela zehaztu du.
2025/04/25 - 14:41
Iñigo Urkulluren fundazio europazalea sortu dute, eAtlantic
Lehendakaria izango da irabazi-asmo gabeko fundazioaren presidentea, eta Kutxabank, Iberdrola, BBVA eta Petronor konpainietako buruzagiak izango ditu patronatukide. Helburuen artean izango ditu Ardatz Atlantikoa bultzatzea eta Europan, estaturik gabeko nazioek ere ahots gehiago izatea.
2025/03/14 - 22:57
Omenaldia egin diote Iñigo Urkullu lehendakariari Durangon
Herriko alderdikideek antolatu dioten ekitaldian, lehendakari moduan egindako ibilbidea eskertu nahi izan diote. Gonbidatu ugari elkartu dira bertan, batez ere bere gobernukide izandakoak. Ekitaldiaren amaieran, Iñigo Urkulluk eta Andoni Ortuzarrek besarkada hunkigarria eman diote elkarri.
2025/03/01 - 15:05
Bizkaiko Batzar Nagusien eskutik jasotako Gernikako arbolaren kimua Alonsotegin landatu du Iñigo Urkulluk
Lehendakariak bere sorterrian landatu du kimu berezi hori, Alonsotegin. Bertan izan dira senitartekoak, bizilagunak eta Bizkaiko eta udalerriko erakundeetako ordezkariak. Norberaren erroak ezagutu eta ez ahazteak duen garrantzia azpimarratu dute, eta Urkullu oso eskertuta agertu da.
2025/02/28 - 06:00
EAEn lehen koronabirus kasuak atzeman zirenekoa, inor gutxik espero zuen pandemiaren hastapena
2020ko otsailaren 28ko 21:15 ziren azken orduko albiste bat iritsi zenean: Osakidetzak lehen bi covid kasuak baieztatu zituen. Une horretan, inork ez zuen espero gerora etorri zitzaigun guztia.
2025/02/14 - 06:00
Eusko Legebiltzarrean aldaketak egon dira 45 urte hauetan
Ganberak ateak irekiko dizkie herritarrei bere 45. urteurrena dela eta. Urte hauetako bitxikeria eta aldaketa batzuk ezagutu nahi?
2025/02/09 - 10:40
Urkulluk EAJren "katea" indartzeko deia egin die jeltzaleei
Lehendakaria ziur da alderdiaren lehen lerroan eta gainerakoetan babesa ematen ari direnen "indarraz, konpromisoaz eta batasunaz".
2025/01/26 - 16:33
Iñigo Urkulluk, ETSk, Las Poderosasek eta Jabo Iruretak Sabino Arana sariak jaso dituzte
Leopoldo Martinezek, Stephane Sejournek eta Jean-Claude Larrondek osatzen dute zerrenda. 1989. urtetik banatzen dira Sabino Arana sariak eta, orotara, 202 erakunde eta norbanako saritu dituzte.
2025/01/26 - 15:10
Iñigo Urkulluk Sabino Arana Fundazioaren saria jaso du
Sari banaketan lehendakariak adierazi du, hamabi urteko agintaldiaren ostean, Euskadi "hobea, indartsuagoa, aurreratuagoa eta justuagoa" utzi zuela.
2025/01/25 - 15:00
Urkullu: ''Guk utzitako ondarearen fruituak jasotzen ari da egungo Eusko Jaurlaritza''
Sabino Arana Fundazioaren saria jasoko du igande honetan Iñigo Urkullu lehendakariak. Kargua utzi zuenetik ETBri eskainitako lehen elkarrizketan Pradalesi utzitako ondarea eta EAJren berritze prozesua, besteak beste, izan ditu hizpide.
2025/01/15 - 15:00
Iñigo Urkullu, ETS, Las Poderosas eta Jabo Irureta, Sabino Arana Fundazioaren 2024ko saridunen artean
Leopoldo Martinezek, Stephane Sejournek eta Jean-Claude Larrondek osatzen dute zerrenda. Azaroaren 26an, Bilboko Arriaga Antzokian, egingo du sari-banaketa ekitaldia Sabino Arana Fundazioak.
2024/12/12 - 19:57
Iñigo Urkullu: ''Espero dut jazarpen politikoa jasan zutenek ordain bat jasotzea''
Urkullu lehendakariak adierazi du "pozik" dagoela 2016-17ko Osakidetzako LEPen ustezko filtrazioen auzia artxibatu ondoren. Hala ere, "politika egiteko modu honekin atsekabetuta" dagoela adierazi du.
2024/11/22 - 20:03
Japoniako Eguzki Jaioberriaren Ordena jaso du Iñigo Urkullu lehendakariak
'Euskadi-Japón 2023' ekimenarekin "Euskadiren eta Japoniaren arteko hurbilketa sustatzeko konpromisoa eta lanaren" aitorpen gisa jaso du intsignia, Madrilen Japoniako enbaxadan. "Bi herrien arteko topaketa eta lankidetza bultzatzen jarraitzeko konpromisoa" hartu du, "nagoen tokian nagoela".
2024/11/19 - 18:41
Lehendakariak Europako Inbertsio Bankuarekin lankidetzan aritzea nahi du, "etxebizitza politika indartzeko"
Lehendakaria Nadia Calviño Europako Inbertsio Bankuko presidentearekin bildu da, erakundeak Luxenburgon duen egoitzan.
2024/11/12 - 18:02
Pradales: "Aurrekontuen negoziazioan EH Bilduk Nafarroan duen jarrera EAEn ikustea da nahi dudana"
Ajuria Enean hartu ditu Imanol Pradales lehendakariak Euskadi Irratiko lankideak, garai batean Gobernu Bilerak egiten zituzten aretoan. Agenda politikoko lehen lerroan dauden gaietatik hasita, luze-zabal hitz egin du askotariko gaiei buruz.
2024/09/13 - 21:07
Iñigo Urkulluren lehen agerraldi publikoa Imanol Pradalesi lekukoa eman zionetik
Lehendakaritza utzi zuenetik bizitza politikotik aldenduta egon da Iñigo Urkullu. Mungiako Batzokiaren inauguratzioan berriro agertu da bere alderdiaren ekitaldi batean.
2024/07/24 - 09:58
Balio europazaleak eta demokratikoak sustatzea helburu duen fundazio berri bat gidatuko du Urkulluk
Bask Atlantik izena hartuko du erakunde berriak, eta urte amaiera baino lehen ekin nahi dio lanari, 24 patronatukide publiko eta pribaturekin. Egoitza nagusia Bilbon izango du.
2024/06/22 - 19:29
Imanol Pradalesek lehendakari karguaren zina egin du
Ekitaldi solemnea izan da eta bertan izan dira Legebiltzarra osatzen duten 75 legebiltzarkideak, baita erakundeetako eta euskal gizarteko ordezkariak ere.